Helburua
Salgaien garraio publikorako baimena lagatzea edo eskualdatzea.
Nork tramitatzen du
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
.- Eskuratzailea aldez aurretik ez izatea eskuratu nahi duen mota bereko garraio baimen baten titularra.
.- Eskuratzaileak, eskuratu nahi duen baimena lortzeko eskatzen diren betekizun guztiak betetzea.
.- Eskuratzaileak ibilgailu guztiak edukitzera pasatzea, hau da, baimena eskualdatzen den unean hari atxikita dauden ibilgailu guztiak edukitzera, Lurreko Garraio Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 38. artikuluan aurreikusitako modalitateetatik edozeinen bitartez: jabetza, finantza errentamendua edo errentamendu arrunta. (Lagatzaileak aldez aurretik baja eman beharko die eskualdatuko ez diren ibilgailuei).
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasaren ordainketa (24,27€ ibilgailuko). Eskatu ordainketa gutuna
- Baimena lagatzeko idazkia. Idazkia eskualdatzen den baimenaren titularrak sinatu behar du persona fisikoen kasuan. MDP baimenen titular diren pertsona juridikoen kasuan, berriz, garraio kudeatzaileak (gaitasun agiriduna). Idazkia enpresaren ordezkariak sinatzen badu, indarrean dauden ahalordeak. Eskualdatze idatziak HIRU HILABETEKO balioa izango du sinatu den momentutik aurrera. BAIMENA LAGATZEKO IDAZKIA
- Baimena eskuratuko duenak egiaztatu beharko du salgaien garraio publikorako baimen berria emateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, dagokion fitxan ageri den dokumentazioa aurkeztuta:
Ibilgailu arinentzako baimen berriak (MDL):
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/21/2138
Ibilgailu astunentzako baimen berriak (MDP):
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/21/2140
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaOharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2023, 2025, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0) Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: