Formulario elektroniko normalizatuak eta erregistroko formulario generikoa
Formulario elektroniko normalizatuak: elektronikoki abia daitezkeen departamentu bakoitzaren zerbitzu, prozedura eta tramiteei dagozkien formularioak Online tramiteen eta zerbitzuen atarian - Gipuzkoatarian daude eskuragarri.
Erregistroko formulario generikoak. Aurkeztu nahi duzun eskabide, idatzi edo komunikazioari ez badagokio formulario normalizatu horietakoren bat, Online tramiteen eta zerbitzuen atarian - Gipuzkoatarian, “Hainbat departamenturen zerbitzu erkideak” atalean, hautatu horretarako gaitutako Erregistro Elektronikoa eta bertan aurkituko duzu erregistroko formulario generikoa.
Oharrak
Erregistroko formulario generikoa erabiltzeko, beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri digitalen bat izatea.
Erregistroko formulario generikoaren bidez aurkeztutako dokumentazioa atzera bota ahal izango da zerbitzu, prozedura edo tramite horrek elektronikoki izapidetzeko berariazko formulario bat badu.
Ezin izango da erregistroko formulario generikoa erabili lizitazio elektronikoko prozeduretan.
Erantsitako dokumentazioak jarraian adierazitako formatuen eta tamaina mugaketen araberakoa izan beharko du:
Erantsitako fitxategi bakoitzaren tamaina handiena: 50MB
Erantsitako fitxategi guztien gehienezko tamaina: 50MB
Fitxategi gehieneko kopurua: 5
Erregistro elektronikoak, automatikoki, dokumentua aurkeztu denaren hartu agiri elektroniko bat jaulkiko du, egiaztapeneko kode seguru bat izango duena; hartu agiri hori paperean inprimatu eta informatikoki artxibatu ahal izango du interesatuak. Hartu agiri hori ez jasotzeak edo transmisioan akatsen bat egon dela adierazten duen mezua jasotzeak esan nahi du ez dela jaso, eta beste momentu batean edo beste bitartekoren baten bidez aurkeztu beharko da.