Foru Aldundiarekiko harremanetan herritarrek dituzten jokabide arauak.
Herritarrek, Foru Aldundiarekiko harremanetan, jokabide hauek izango dituzte:
Une oro jarrera egokia eta errespetuzkoa izango dute arreta zerbitzuko pertsonalarekin eta une horretan zerbitzua erabiltzen ari diren gainerako erabiltzaileekin.
Lankide izango dira pertsonalarekin, kudeaketa edo izapideetan behar diren identifikazio datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna emanez.
Zerbitzuen ordutegia eta funtzionamendua errespetatuko dute, eta pertsonalaren jarraibideei kasu egingo diete edozein kasutan ere.
Gune eta ekipamendu publikoak zaindu eta errespetatuko dituzte.