Foru Administrazioak emandako foru arauak, foru dekretuak, eta gainerako xedapenak eta egintzak argitaratzeko egunkari ofiziala da Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Egunkari ofizial honen egitekoa da, baita ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden beste toki-erakundeen xedapen orokorrak argitaratzea, bai eta Justizia Administrazioaren eta partikularren iragarkiak ere, legez edo erregelamenduz argitaratu behar direnak. Halaber, Estatuak nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek emandako xedapenak eta egintzak ere argitara daitezke, behar izanez gero, nahiz eta haiek beren aldizkarietan argitaratu.
Lurralde Historikoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira xedapenak, ebazpenak eta egintza administratiboak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bi hizkuntzetako testuak ofizialtzat eta benetakotzat hartuko dira.
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala atal hauetan banatzen da: