Jakinarazpen elektronikoen postontzian sartzeko, Online tramiteen eta zerbitzuen atarian - Gipuzkoatarian identifikatu behar da, sinadura elektronikoa erabilita. Sinadura elektronikoen motak:
Egoitza elektronikoan behin identifikatuta, ondorengo atalera jo behar duzu: "Hainbat departamenturen zerbitzu erkideak / Jakinarazpen elektronikoen postontzia".
Hirugarren pertsonen jakinarazpen elektronikoetan sartzeko, beharrezkoa da sinadura elektronikoa erabiliz Egoitza elektronikoan geure burua identifikatzea eta ordezkatutako pertsonaren izenean jakinarazpen elektronikoen postontzian sartzea. Ordezkaritza motaren arabera, honela sar gaizteke jakinarazpen elektronikoetan:
Pertsona fisiko zein juridikoen legezko ordezkariak, legezko ordezkarien erroldan behar bezala inskribatuta badaude, beti sartu daitezken beren ordezkatuen jakinarazpen elektronikoetan. Horretarako, identifikatu egin behar dira aurreko atalean esandako eran. Era berean, helbide elektroniko bat altan emanda badute, jakinarazpen abisuak jasoko dituzte. Legezko ordezkaritzari buruzko informazioa zabaltzeko eta alta nola egin jakiteko, ikusi honako informazioa: Legezko ordezkarien errolda.