Eskariak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko agiriak bidaltzeko prozedura araututa dago 2009ko maiatzaren 19ko Foru Aginduan (maiatzaren 28ko GAO, 97 zk.), agindu hori indarrean baitago Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala arautzen duen martxoaren 27ko 5/2007 Foru Araua aldatzeko martxoaren 6ko 1/2015 Foru Arauak ezarritakoari aurka egiten ez dion guztian (martxoaren 16ko GAO 50 zk.).
Iragarkiak txertatzeko eskaerak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko jatorrizko agiriak euskarri informatikoan bete eta bidaliko dira, "GAO argitalpenak" aplikazio informatikoaren bitartez.
Partikularrek eta entitate pribatuek eskaeran adieraziko dute dokumentua derrigorrez argitaratu beharrekoa dela xedatzen duen araua zein den.
Halaber, dokumentu bat epe edo egun jakin batean argitaratzeko legezko arrazoiren bat edo arrazoi justifikaturen bat badago, espresuki adierazi beharko da argitaratze epea edo eguna, eta zein arauk aurreikusten duen edo zer arrazoi dagoen.
Izaera pertsonaleko datuak dituzten iragarkien kasuan, data bat adierazi beharko da eskaeran eta data horretatik aurrera mugatuta egongo da iragarkirako sarbidea; beraz, justifikatu egin beharko da eskaera, izaera pertsonaleko datuak babesteko araudiaren arabera.
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten Administrazio Publikoetako eta Justizia Administrazioko organoek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan bidaliko dituzte iragarkiak argitara daitezen.
Argitaratu beharreko testuek iragarkien edizio arauak bete behar dituzte.
Txertatzeko eskaera edo agindua bidali behar da horretarako ahalmena edo baimena duen pertsonak elektronikoki sinatuta. Pertsona horrek sinadura elektroniko aitortua eduki behar du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean txertatzeko aginduak sinatzeko ahalmena edo baimena duten pertsonen erregistroan inskribatuta egon behar du. Txertatzeko agindua ematen duen pertsona da argitaratzeko bidali duen dokumentuaren egiazkotasun eta benetakotasunaren erantzule. Halaber, berari dagokio dokumentuaren edukian dauden datu pertsonalen babes bermeak betetzen direnaz arduratzea.
Sinadura elektroniko aitortuak dira Izenpe SA, AC Camerfirma SA, eta Fábrica Nacional de Moneda y Timbre-Real Casa de la Moneda (FNMT-RCM) edo beste ziurtapen zerbitzuen emaileren batek emandakoak, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu baditu eta "GAO argitalpenak" aplikazio informatikoan erabiltzeko modukoak badira. Pertsona fisikoek nortasun agiriari erantsitako sinadura elektronikoko sistemak erabili ahal izango dituzte.
Sinadura elektronikoaren bitartez alderdi hauek egiaztatuko dira:
Txertatzeko agindua erakunde bakoitzeko barne funtzionamendu-arauen arabera ahalmena duen pertsonak sinatuko du eta, arauetan aurreikusten ez bada, erakundea ordezkatzen duen pertsonak. Horrez gain, ahalmendun edo ordezkari horrek dagokion entitate edo organoko beste pertsona batzuk baimen ditzake, bai txertatze agindua sinatzeko, bai aplikazioaren erabiltzaile moduan, profil ezberdinekin, egin ditzaketen ekintzen arabera:
Aplikazioan sartzeko baldintzak:
Kontsulta izan ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen gainerako zerbitzuek eskubide ekonomikoak sortuko dituzte, eta bereziki, ondoko hauek izango dira tasaren ordainketa gai:
Tasen erregimena arau honek arautzen du: martxoaren 27ko 5/2007 Foru Aginduak, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala arautzen duenak (GAO 77 zk., apirilaren 20koa), martxoaren 6ko 1/2015 Foru Arauak aldatutakoak (GAO 50 zk., martxoaren 16koa); lehen xedapen gehigarrian xedatzen dira tasen kopuruak eta horiek urtero eguneratzeko modua.
Honako hauek dira 2020. urteko tasak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23eko 9/2019 Foru Arauaren bidez eguneratutakoak (GAO 248 zk., 2019ko abenduaren 30ekoa):
Tasak ordaintzetik salbuetsita dauden iragarkien kasuan, txertatzeko eskaeran adierazi behar da oinarritzat hartutako araudia.
Orokorrean, argitaratzeko bidaltzen diren agiriak gehienez ere hamar laneguneko epearen barruan argitaratuko dira, erregistroan sarrera eman eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, baldin eta doako agiria bada.
Akats formalak egonez gero, horien zuzenketa bidali eta hurrengo egunetik aurrera kontatuko da epea.
Ordaindu beharreko edo itzuli beharreko iragarkien kasuan, igortzaileak helbideratutako konturik ez badu, epea dagokion tasaren ordainketa egiaztatzen den biharamunetik aurrerakoa izango da.
Premiazkotzat jotzen den argitalpena eskatu bada, argitalpen epea hiru lanegunekoa izango da, tasaren ordainketa egiaztatu eta hurrengo lanegunetik aurrera zenbatzen hasita, betiere iragarkia bi hizkuntza ofizialetan bidali bada.
Dena den, Aldizkari Ofizialak beretzat gordetzen du premiazko argitalpena ezin dela argitaratu adierazteko ahalmena, betiere iragarkiaren konplexutasuna dela-eta epea bete ezin denean, edo premiazko iragarkien kopuruak zerbitzuak eskaerei erantzuteko duen gaitasuna gainditzen duenean.
Kasu horietan, larunbatak ez dira laneguntzat hartuko.