Erabiltzeko gomendioak

  • Posta elektronikoko helbide bat izatea eta eguneratuta egotea. Jakinarazpen elektronikoen postontzira egunero jo behar ez izateko, funtsezkoa da posta elektroniko bat ematea, helbidea eguneratuta egotea, eta ohiko erabilerakoa izatea. Pertsona juridikoen kasuan, komeni da, baita ere, pertsona batek baino gehiagok izatea helbide elektroniko horretarako sarbidea.
  • Jakinarazpen elektronikoetan sartzeko hirugarren pertsonak baimentzea. Hurrengo bi helburuekin:
    • Jakinarazpenaren abisua posta elektroniko batera baino gehiagora bidaltzea,
    • Pertsona batek baino gehiagok izatea jakinarazpenean sartzeko beharrezkoa den sinadura elektronikoa. Horrekin murriztu egiten ditugu sarbidea pertsona batek bakarrik izateak ekar ditzakeen arazoak (gaixotasuna, oporrak, kargugabetzeak,…) eta sinadura elektroniko bakarrak eragin ditzakeenak (iraungitzea, galtzea, apurtzea, eta abar).