Web edukia bistaratu
Egoitzaren identifikazioa
Zer da egoitza?
Egoitza elektroniko honen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin tramiteak egin ahal izango dituzu bitarteko elektronikoen bidez.
Egoitza elektroniko honek zure esku jartzen du foru zerbitzu publikoei buruzko informazioa eta eguneko 24 orduetan tramiteak internet bidez egiteko aukera ematen dizu, urteko edozein egunetan.
Egoitza elektronikoaren organo kudeatzailea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Modernizazio Zerbitzua
Telefonoa: 943 112 111
Helbidea: Gipuzkoa plaza z/g. 20004, Donostia
Internet bidez harremanetan jartzeko
Egoitzaren ziurtagiria
Egoitza elektronikoak Izenpe dispositibo seguruko ziurtagiria du eta horrek identifikazioa eta komunikazioa seguruak bermatzen ditu. Zerbitzari segurua atalean aurkituko dituzu egoitza honen ezaugarriei buruzko informazioa eta egoitza elektronikoa modu seguruan erabiltzeko zenbait gomendio.
Zigilu elektronikoa
Jarduera administratibo automatizatua burutzeko duen eskumena identifikatzeko eta egiaztatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Izenpek emandako zigilu elektronikoa erabiltzen du.