Bilakaera

Azken urteetan izandako aurrerapen teknologikoak direla eta, nabarmen gehitu da baliabide informatiko eta elektronikoen erabilera, batez ere Interneten erabilera. Azken teknika horrek iraultza sortu du argitalpenen edizio, kontsulta eta publizitate arloetan, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala errealitate horri lotuta dago ezinbestean. Beraz, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala euskarri elektronikoan argitaratzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez kontsulta daiteke GAOko web orrian. Sarbidea unibertsala eta doakoa da.

Aurrerapen teknologiko horien ahalmenari behar bezalako erantzuna emateko, Foru Aldundiak aurrera egingo du pixkanaka bitarteko berriak txertatzen eta erabiltzen, betiere argitaratu beharreko iragarkiak eta horien edizioa eta zabalkundea eraginkortasunez kudeatzen aurreratzeko asmoz.

Aurrerapen teknologiko horiek guztiak erabiltzearen helburua da, alde batetik, Foru Administrazioa herritar guztiengana hurbiltzea, bestaldetik, erakundeek eta partikularrek Aldizkari Ofizialean testuak argitaratzeko egin behar dituzten izapideak erraztea eta, azkenik, Gipuzkoako botere publikoek emandako xedapenen eta hartutako erabakien ezagutza orokortzea.