Tramiteak eta zerbitzuak, administrazioetarako eta sektore publikoko entitateetarako informazioa lortzeko
Atal honetan azaltzen da zer tramite egin behar diren Gipuzkoako Foru Ogasunaren informazioa lagatzeko eskatu eta lortze aldera. Organismo baimenduentzat erabilgarri dauden informazio hornidurako bideak zehazten dira; hainbat formulario eskaintzen dira, erregistro elektronikoaren bidez beste organismo batzuen eskaera edo adierazpenen aurkezpena bideratzeko.
Organismo interesdunak sarbide baimena eskatuko du, eta, horretarako, Zerga informazioa emateko eskaera bat bete behar du, berak eskatzen duen informazio mota bakoitzeko edo informazioa emateko kanal bakoitzeko.
Datu hornidura aldizka edo etengabe egin behar izatekotan eta datuak pertsona kopuru handi buruzkoak izatekotan, lankidetza hitzarmen bat sinatu beharko da. Honez gero, organismo eskatzaileak sinatuta badu, aipatu egingo da.
Nolanahi ere, datu hornidurak berak Ogasun eta Finantza Departamentuko edo horrek eskuordetzan jarduten den organoko fitxategi arduradunaren baimena beharko du.
Baimendutako pertsona batek edo gehiagok zerga informazioa eskuratuta datu hornidura gauzatzen denean, haiek e-postako mezu bat jasoko dute informazio segurtasunaren arloan dagozkien betebeharrak jasotzen dituena, eta, sarbide baimenak aktibatzeko, e-postako mezuari erantzun beharko diote jaso izana berretsiz, bertan aipatutako puntu guztiak onartzen dituztela adierazte aldera.
Ondoren egiten diren altak, bajak eta aldaketak horretarako ezarritako formularioa betez egingo dira.