Ziurtagiri elektroniko kualifikatua sinadura elektroniko aurreratuko ziurtagiri bat da, sinadura elektronikoak sortzeko gailu kualifikatu baten bidez egiten dena.
Ziurtagiri elektroniko kualifikatuak “ziurtapen zerbitzuen emaileen konfiantzazko zerrendan” sartutako zerbitzu emaile batek eginak dira. Identifikazio zerbitzuak ematen dituzten entitateak dira, besteak beste, Izenpe, Camerfirma eta Espainiako Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionala (FNMT).
Bi motatakoak izan daitezke ziurtagiri elektronikoak: pertsona fisikoarena (herritarrena), eta nortasun juridikoa duen edo ez duen entitatearen ordezkariarena.
Entitatearen ziurtagiri zaharrak erabiltzen jarraitu ahal izango dira haiek iraungi edo ezeztatu bitartean, baina ezin izango dira berritu.
Entitate ordezkariaren ziurtagiria lortzeko, tramite jakin batzuk bete behar dira ziurtapen zerbitzuak ematen dituenaren aurrean. Zerbitzu emaile bakoitzak bere prozedura ezarria du, entitatearen ordezkariaren ziurtagiria eta pertsona fisikoaren ziurtagiria (herritarrena) emateko. Jarraian ageri diren esteketan ikus daiteke nola eta non lortu daitezkeen ziurtagiriak entitate bakoitzak emandako informazioaren arabera.