Sarrera

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (GAO) Gipuzkoako Lurralde Historikoko aldizkari ofiziala da, eta bertan argitaratzen dira Administrazio Publikoen, Justizia Administrazioaren edo partikularren xedapenak, ebazpenak eta gainerako egintzak, alegia, lege edo erregelamenduen arabera argitaratu behar direnak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuak ofizialtzat eta benetakotzat hartzen dira. Aldizkariko edizio elektronikoa benetakoa, osoa eta aldaezina dela bermatzeko, edizioak sinadura elektroniko aitortua dauka.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak zuzenean eskaintzen duena bere antolaketa administratiboaren bidez.

Egunero argitaratzen da, larunbat, igande eta jaiegunetan izan ezik.