Herritarrei informazioa, laguntza eta arreta ematen dien langileen jokabide kodea. 

  • Herritarrei arreta emateko funtzioak egiten dituzten pertsonek portaera egokitu beharko dute Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodeko balio, printzipio eta arauetara. Kode hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere sektore publikoaren Erakundearen Zuzentasun Sisteman ezartzen da.
  • Era berean, eta herritarren arretarako langileek herritarrekiko erlazioan posizio nabarmena dutenez, hauek egin beharko dituzte:
    • Era egokian arreta eman behar dute, eta herritarren aurrean identifikatu behar dute horrela eskatuz gero. Oro har, izenarekin identifikatuko dira, non eta foru departamentuek era arrazoituan bestela egitea proposatzen ez duten. Kasu horretan, inplikatuta dagoen enplegatu bakoitzari emandako zenbakiaren bidez identifikatuko dira, beren eskubideak babesteko helburuarekin.
    • Herritarrei arreta eman behar diete kontuan hartuz Gipuzkoako gizartearen dibertsitatea eta gizartea osatzen duten pertsonen behar bereziak.
    • Ezagutu behar dute beren jarduketa arloari dagozkion zerbitzuak, horietako bakoitzean aritzen diren erakunde eta/edo pertsonak, baita zerbitzu horiek egiten dituzten unitate administratiboen zuzendaritzak eta eskaera egiteko epeen mende dauden zerbitzuen baldintza orokorrak ere.
    • Lan eremutik kanpo, konfidentzialtasuna gorde behar dute zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonen eta haien kontsultaren xedearen inguruan.