Laguntza
Zer aurki daiteke egoitza elektronikoan?
Egoitza elektroniko honek honako hauek egiteko aukera ematen dizu:
- Tramiteak egitea Internet bidez: laguntzak eta diru-laguntzak eskatu, zerga ordainketak online egin, eskola kirolean izena eman, Gipuzkoako aterpetxeren batean erreserba egin... eta beste hainbat zerbitzu, etxetik bertatik.
- Informazioa eskuratu: Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuei eta horiek eskatzeko tramiteei buruzko informazioa.
- Kontsultak egitea: informazioko kontsulta orokorrak egitea, bai eta faktura baten edo diru-laguntza baten eskaeraren izapidetze egoera ezagutzea ere, besteak beste.
- Harpidetzak egitea: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren harpidetza egitea, iragarki taula elektronikora jotzea, etab.
Nola nabiga daiteke egoitza elektronikoan barrena?
Nabigatzen eta informazioa bilatzen laguntzeko, egoitza elektronikoak aukera hauek ditu:
- Bilaketak. Informazio puntuala bilatzeko, goiko aldean kokatutako bilatzailea erabil dezakezu. Bilatzen ari zaren dokumentua edo orria aurkitzeaz gain, bilatzailean sartutako terminoarekin zerikusia duten eta egoitza elektronikoan dauden informazioak ere eskuratuko dizkizu.
- Ogi apurrak. Egoitza elektronikoaren orrietan barrena nabigatzen laguntzeko, “ogi apurren ibilbidearen” bitartez erakutsiko dizkizugu eman dituzun azken pausoak. Horrela, atzera egin eta eduki gehiagotan sartu ahal izango zara.
- Hasierako orrialdea. Egoitza elektronikoaren edozein orrialdetatik joan zaitezke hasierako orrialdera “EGOITZA ELEKTRONIKOA" aukeran klik eginda (goiko menu nagusian, ezkerreko aldean dago).
Zer laguntza eskaitzen du egoitza elektronikoak?
- Laguntza orokorra. Atariko goiko barran ageri diren "Egoitzari buruz" atalak egoitza elektronikoaren ikuspegi sinple eta azkarra ematen du. Honako informazio hau biltzen du: nolako informazioa aurki daitekeen, nabigatzeko gomendioak, hiritarrak identifikatzeko onartutako sistemak, egoitza elektronikoa erabilgarri egongo ez den egun baliogabeei eta aldizkako etenaldiei buruzko informazioa, etab.
- Online laguntza informatikoa. Online laguntza informatikoak egoitza elektronikoan barrena nabigatzen lagunduko dizu. Halaber, laguntza programak edo webgune horretako bestelako tresnak nola deskargatu eta, hala badagokio, instalatzeari buruzko informazioa ematen du.
- Zerbitzu bakoitzari buruzko berariazko laguntza. "Tramiteen eta zerbitzuen zerrenda" atalak tramite bakoitzari buruzko informazio zehatza ematen du: nola hasten diren, aurkeztu beharreko dokumentazioa, tramiteak arautzen dituen araudia... bai eta eskabidea deskargatu eta, hala badagokio, Internet bidezko tramitatzeari buruzkoa ere.
- Aurrez aurreko eta telefono bidezko laguntza. Zure zalantzak argitzeko beste modu bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiritarrentzako arreta bulegoetara jotzea da. "Herritarrentzako arreta" atalean aurkituko duzu harremanetarako telefono, ordutegi eta kokalekuei buruzko informazio zehatza.
- Internet bidezko laguntza. Azkenik, kontsultak, kexak eta iradokizunak jasotzeko Internet bidezko zerbitzua ere badugu.