Helburua
Baimen honek ahalbidetzen du besteren kontura, diru-ordain bat jasoz, Estatu barruan ibilgailu superarinetan garraiatze-lanak egitea.
MDL motako baimenekin ibilgailu superarinekin baino ezin da garraio egin (2.000 kg baino gehiago eta 3.500 kg bitarteko BGM).
Nork tramitatzen du
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
garraiobaimenak@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea.
.- Zerga betebeharrak beteta izatea.
.- Lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.
.- Baliabide hauek dituela frogatzea: bitarteko informatikoak, posta elektronikoa, eta sinadura elektronikoa, ziurtapen zerbitzuen emaile baimendu batek emana.
.- Gutxienez ibilgailu bat izatea jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean, trakzio propioa duena eta Espainian matrikulatua dagoena.
.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du.
Aurkeztu beharreko agiriak
1.- Eskaera, behar bezala beteta. GBE
2.- Tasaren ordainketa (23,79€): ES65 2095 0611 091061117395 banku kontura egindako transferentziaren ordainagiria.
3.- Interesdunaren baimena, agiri jakin batzuk egiaztatzeko Administrazioak ofizioz erregistro publiko zehatz batzuetara sartzea ahalbidetzen duena. ERREGISTRO PUBLIKOAK
4.- Enpresa BEZean alta emanda egotearen agiria (036): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera. Honetaz gain, hilabete bateko epea gainditzen bada dokumentu hau aurkeztu zenetik, alta eta baja zentsalen ziurtagiria bidali.
5.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
6.- Ibilgailuaren fitxa tekniko osoa.
7.- Ibilgailua JEZean alta emanda egotearen agiria (840): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera, estatu mailako jarduera esparrua.
8.- Ibilgailua alokatutakoa bada, errentamendu-kontratua.
PERTSONA FISIKOA IZANEZ GERO, HORIETAZ GAIN HAUEK:
1.- Baimenaren titularraren identifikazio agiria (NAN, AIZ, iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterakoa, lanerako baimena ematen duena).
2.- Titularra Gizarte Segurantzako Autonomoen Erregimenean ("salgaiak errepidez garraiatzeko" jardueran) alta emanda egotearen agiria. Alta-datatik hilabete bateko epea gainditzen bada, lan-bizitza eguneratua bidali.
3.- Ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa izateari buruzko zinpeko aitorpena. EMAIL ZINPEKO AITORPENA
4.- Baimenaren titularraren izenean emandako sinadura elektronikoaren kopia, eta horren baliozkotasun ziurtagiria.
PERTSONA JURIDIKOA IZANEZ GERO, HORRETAZ GAIN:
1.- IFK.
2.- Eraketa-eskriturak, behar bezala erregistratuta; eta, enpresa eratu zenetik hilabete bat baino gehiago igaro bada, dagokion erregistroan eginiko hitzez-hitzezko ziurtagiria.
3.- Enpresa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emanda egotearen agiria; alta autonomoen erregimenean egiten bada bazkideren baten bidez, enpresako bazkideen liburua, eta dagokion bazkidearen lan bizitza.
4.- Ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa izateari buruzko zinpeko aitorpena, enpresaren ordezkariak sinatuta. EMAIL ZINPEKO AITORPENA
5.- Baimenaren titular den enpresaren ahalordedunaren izenean eginiko sinadura elektronikoaren kopia eta horren baliozkotasunaren ziurtagiria.
NAZIOARTEKO MDL EGINEZ GERO (MMA>2,5 TONA), HORRETAZ GAIN:
Nazioarteko MDL dokumentazioa: NAZIOARTEKO MDL
1.- Baimenaren titularraren adierazpena non jarduera profesionalaren egoitza adierazten den: JARDUERAREN EGOITZA AITORPENA
2.- Gainera, jarduera etxebizitza partikular batean egiten bada, Ikuskaritza etxebizitza horretan sartu ahal izateko baimena: JARDUERAREN EGOITZA-IKUSKARITZA BAIMENA
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez bidali behar da. https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa