Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Udal zerbitzuen katalogoa

Aldundia Gipuzkoako udalen zerbitzura 

Katalogo honetan biltzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiak toki erakundeen eskura jartzen dituen berariazko zerbitzuak. Bertan jasotzen dira dirulaguntzak eta ekonomikoak ez diren bestelako zerbitzuak (laguntza teknikoak, laguntza juridikoa…). Halako zenbait zerbitzu berariaz udal txikietarako pentsatuta daude, bitarteko pertsonal eta material urriagoak baitituzte.

Katalogoa Gipuzkoako udalei eta bere menpeko erakundeei laguntzeko erreminta gisa sortu da, Gipuzkoako Foru Aldundiak euren esku jartzen duen zerbitzu zehatzen multzoa ezagut dezaten.