Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean beste pertsona baten izenean telematikoki jarduteko, ezinbestekoa da ordezkaritza bat behar bezala inskribatuta edukitzea errolda hauetako batean:
Legezko ordezkarien errolda. Foru Aldundiko departamentuen aurrean jarduteko balio du, gaiak inola ere mugatu gabe. Argibide geahigo: Legezko ordezkarien errolda.
Ordezkarien errolda korporatiboa. Foru Aldundiko departamentuen aurrean jarduteko balio du, baina zergaz kanpoko gaietarako. Argibide geahigo: Ordezkarien errolda korporatiboa.
Zerga ordezkarien errolda. Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean jarduteko balio du, eta zerga gaietarako bakarrik erabiltzen da. Argibide gehiago: Zerga ordezkarien errolda.