Egoitza elektronikoa modu seguruan erabiltzeko gomendioak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez jarduten bazara, kanal segurua baliatzen duzu. Egoitza elektronikoaren orri seguruen helbide guztiei gune seguruaren “s” eransten zaie eta https://egoitza.gipuzkoa.eus-ekin hasten dira.
  • Datu edo gako pertsonalak erabiliko badituzu, egiaztatu orriaren gune seguruaren ziurtagirien indarraldia eta titulartasuna nabigatzailearen egoera barran ageri den giltzarrapoaren irudiaren gainean klik eginda.
  • Pasahitza hautatzeak segurtasuna sendotu dezake. Zure gakoak maiz aldatu eta ez erabili kode arruntak edo erraz asmatzekoak, hala nola, informazio pertsonala dutenak (NAN, auto matrikula, jaiotze data, etab.), edo zenbaki edo letra berak errepikatuta.
  • Ez eman zure datuak eta gako pertsonalak orri seguruetatik kanpo.
  • Ez sartu inoiz gako horiek nabigatzailearen giltzarrapoa itxita ez duen orriren batean.
  • Ez idatzi gako horiek paperetan edo ordenagailuko artxiboetan.
  • Ez sartu zure datuak eta gako pertsonalak, zure inguruan erabil ditzakeen norbait badago, bereziki leku publikoetan dauden edo hirugarren pertsonek kontrolatu ditzaketen ordenagailuak erabiltzen dituzunean.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak inoiz ez dizkizu eskatuko zure datu pertsonalak posta elektronikoz, ez eta egoitza elektronikoaren ingurune segurutik kanpo ere.
  • Ez fidatu e-mail edo bannerretan sartutako egoitza elektronikorako sarbide estekez eta, erabiltzen badituzu, ziurtatu helbide zuzenera eramaten zaituztela (https://egoitza.gipuzkoa.eus)
  • Ezabatu zure ordenagailuaren cache memoria, beste norbaitek ere erabiltzen badu edo leku publikoren batean badago. Amaitu egoitza elektronikoko zure saioa “saioa itxi” aukeran klik eginda, goiko menuan.
  • Instalatu zure ordenagailuan birusen kontrako softwareren bat eta aktibatuta eduki; ez eman ezagutzen ez duzun edo zalantza sortzen dizun softwareren bat instalatzeko baimenik
  • Beti eguneratuta eduki nabigatzailearen programa (software).