Web edukia bistaratu
Aldizkarien bilaketa
Bi pantaila erabili daitezke GAOn bilaketak egiteko:
Hasierako pantaila eta bilaketa arrunta
Eremu hauetakoren bat bete behar da:
- Urtea: GAOren argitaratze urtea.
- Aldizkari zenbakia: urtean argitaratutako aldizkari zenbakia.
- Hitzak: bilaketa egiteko erabiliko diren hitzak adierazi. Emaitza idatzitako hitzak azaltzen diren iragarkiak dira, agerpen-ordena kontuan hartu gabe.
- Esaldia: kasu horretan esaldi zehatza bilatu behar da, iragarkiaren gorputzeko eremuan idatzita agertzen den bezala.
Bilaketa aurreratuaren pantaila
Pantaila horretan, aurreko atalean adierazitako eremuez gain, bilaketa ondorengo eremuekin osa daiteke:
- Data: GAOren argitaratze data.
- Organo egilea: iragarkia egin duen entitatea. Adibidea: Gipuzkoako Foru Aldundia, ................ko Udala
- Iragarki mota: iragarkiaren edukia. Adibidea: enplegu publikoaren eskaintza, hirigintzako planaren onarpena, etab.
- Atala: iragarkia agertzen den GAOko atala.
- Maila: Iragarkiaren maila: Erabakia, Dekretua, Foru Dekretua...
Interesatuek edozein iragarkiren kopia ofiziala eskuratu dezakete paperean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko web orrian sartu eta baliabide propioekin inprimatuta.