Erregistro elektronikoak idatziak, eskabideak edo komunikazioak aurrez aurre aurkezten deneko berme berekin aurkezteko aukera ematen du, honako hauen bitartez:
Eskabide, idatzi eta komunikazioak urteko edozein egunetako 24 orduetan aurkeztu ahal izango dira, nahiz eta, ezarritako epeak kontatzen hasteari dagokionez, erregistro elektronikoak Gipuzkoako Lurralde Historiko osoan baliodunak diren egunak hartuko dituen kontuan.
Egun baliogaberen batean jasotako eskabide, idatzi eta komunikazioen sarrera, erregistro elektronikoaren ondorioetarako, hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan egindakotzat hartuko da.