Eskubideak erabiltzea

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna bermatzeko, araudiak interesdunari eskubide batzuk ematen dizkio, tratamenduaren Arduradunaren aurrean erabil ditzakeenak.

DBEOren aurretik interesdunak irispidea izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak zituen, baina gaur egun horiei guztiei beste eskubide batzuk erantsi behar zaizkie, besteak beste, tratamendua mugatzeko eskubidea, edo banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubide.

Eskubideen erabilera oso pertsonala da, hau da, interesdunari dagokio eta ezin zaie hirugarrenei eskualdatu, baina zuzenean edo ordezkari baten bidez erabil daiteke. 

Interesdunaren eskubideei arreta emateko betebeharra tratamenduaren Arduradunak du, nahiz eta tratamenduaren eragileek interesdunen eskaerak tramitatu ahal izango dituzten, enkarguaren akordioan horrela xedatzen denean.

Eskubide hauen ezaugarriak hauek dira:

  • Horiek erabiltzea doakoa da.
  • Eskaerak hilabete bateko epean erantzun beharko dira, nahiz eta, konplexutasuna eta eskaeren kopurua kontuan izanda, epea beste bi hilabetez luza daitekeen.
  • Arduradunak datu pertsonalen titularra informatu beharko du eskubide hauek erabiltzeko baliabideei buruz.

Eskubideak zuzenean edo zure ordezkari legalaren edo boluntarioaren bidez erabil ditzakezu.

Interesdunak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduerak eraginda uste badu bere datuen babesari dagokionez bere eskubideak urratu direla, jarduera hori berrikusteko eskatu ahal izango du, eta horretarako erreklamazio bat aurkeztu kontrol-agintaritzaren aurrean (Datuak Babesteko Euskal Bulegoa).

https://www.avpd.euskadi.eus/s04-5213/eu/

Atzipen eskubidea

Interesdunak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunak egiazta diezaion berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez, eta, hala bada, datu pertsonalak eta horien tratamenduari buruzko informazioa irispidean izateko eskubidea ere.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/23/745

Zuzentzeko eskubidea

Tratamenduaren arduradunak datu okerrak zuzendu behar dituenean erabili beharko da eskaera hau. Kontuan izanda tratamenduaren helburuak, osagabeak diren datu pertsonalak osa daitezela ere eska daiteke.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/23/748

Ezerezteko eskubidea

Baldintza jakin batzuk gertatzean, arduradunak interesdunaren datu pertsonalak ezereztea edo ezabatzea nahi denean erabiliko da eskaera hau.

Eskubide honen kasu partikularra da webguneetan “ahaztua izateko eskubidea”, hau da, eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatutako webguneetan ez daitezela datuak argitaratu edo Interneteko bilatzaileetatik desindexa (bereizi) daitezela, ez daitezen agertu bilaketetako emaitza gisa.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/23/751

Aurka egiteko eskubidea

Interesdunaren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, datu pertsonalen tratamenduari aurka egin nahi dion kasuan erabiliko da eskaera hau.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/23/752

Tratamendua mugatzeko eskubidea

Kasu batzuetan datu pertsonalei egiten zaien tratamendua mugatzea eskatzen da. Horrela, datu horiek, baita tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoak ez direnean ere, ez dira ezabatuko eta soilik erabili ahal izango dira interesdunak behar dituenean erreklamazio bat formulatzeko edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko, edo datuen zuzentasuna edo horien erabilera legezkoa den egiaztatzen den bitartean.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/23/2151

Erabaki automatizatu indibidualizatuen menpe ez egoteko eskubidea

Tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten xede, profilak egitea barne, izan nahi ez den kasurako erabiliko da eskaera hau.

Beraz, eskatzen da ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabakiak pertsona fisikoek hartzea eta ez soilik era automatizatuan bitarteko teknologikoen bidez (programa informatikoak).

Profilak egitea datu pertsonalak tratatzeko edozein modu da, alderdi pertsonalak ebaluatzen dituena; bereziki, laneko errendimenduarekin, egoera ekonomikoarekin, osasunarekin, lehentasun edo interes pertsonalekin, fidagarritasunarekin edo portaerarekin zerikusia duten alderdiak aztertu edo aurreikustea, ondorio juridikoak eragiten baditu edo nabarmen eragiten badu.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/23/2350

Emandako adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea

Tratamendua adostasunean oinarritzen denean, interesdunak edozein unetan kendu ahal izango du. Adostasuna kentzeak ez dio eragingo ordura arte egindako tratamenduen zilegitasunari. (DBEOren 7.3. art.).