Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu kartak

Zerbitzu karten bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen zerbitzuen ezaugarrien eta zerbitzu horiek emateko hartzen diren kalitate konpromisoei buruzko informazio zehatza ematen da. Horrela, foru zerbitzu publikoei zerbitzu horiek erabiltzen dituztenen beharrak asetzen eta zerbitzua hobetzeko aurrera egiten lagundu nahi zaie.

Kontsultatu gure zerbitzu kartak:

Zerbitzu karten ekarpenak:

  • Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egitea.
  • Biztanleek gugandik espero dutena aztertzea.
  • Zerbitzu bakoitzerako hainbat konpromiso finkatzea, zerbitzutik espero dutenarekin bat etorrita.
  • Adierazleen bidez neurtzea konpromiso horiek zenbateraino lortu diren.
  • Neurri zuzentzaileak ezartzea gerta litezkeen desbideraketei aurre egiteko.
  • Gure prozedurak etengabe aztertzea konpromisoak zerbitzuen eskarira egokitzeko.
  • Biztanleen partaidetza bultzatzea haien kexa eta iradokizunei erantzunez eta gogobetetze maila neurtuz (elkarrizketak, galdera sortak, etab.)