Entitateetako langile diren pertsona fisikoentzako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema bat da. Oraingoz, zenbait erakunde publikotako langileentzat bakarrik dago erabilgarri.
Pertsonala eta besterenezina da. Izenpe erakunde ziurtatzaileak jaulki eta kudeatzen du, eta segurtasun-berme eta lege-baldintza guztiak betetzen ditu.
Ez du gailu fisikorik behar, izan ere, hodeian dagoen ziurtagiri bat da, eta bere funtzionamendua mugikorrera erabilera bakarreko pasahitz bat SMS bidez bidaltzean oinarritzen da (OTP-one time password).
Identifikazio elektronikorako bitarteko honek hiru elementu ditu:
Ziurtagiri honek digitalki identifikatzen du pertsona, eta erakunde bateko langile dela egiaztatzen du, baina ez du erakundearen izenean jarduteko gaitasunik ematen.
Erakundeko langile diren pertsona fisikoek eska dezakete, posta elektronikoaren helbidea eta SMS mezuak jasotzeko telefono mugikorraren zenbakia adierazita (telefono mugikorraren zenbakia eman ezean, SMS mezuen edukia posta elektronikora soilik iritsiko litzateke).
Emisio eta aktibazio-prozesuak sei urrats ditu: