Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak, 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuak lortzen laguntzen duten proiektuak gauzatzeko

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Honako proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

  • Dirulaguntzen 1. oinarriko 1. atalean aipatutako gaiei buruzko azterlanak, txostenak edo ikerketak egitea. 
  • Dirulaguntzen 1. oinarriko 1. atalean aipatutako gaiei buruzko ingurumen-hezkuntzako proiektuak, biztanleria osoarentzat edo kolektibo espezifikoentzat direnak, baldin eta hezkuntza arautuarekin lotuta ez badaude. Informazio-, dibulgazio- eta gizarte-sentsibilizazioko kanpainak egin ahal izango dituzte, baita ingurumenaren arloko munduko egunak ere. Erakusketak, eztabaidak, hitzaldiak, mahai-inguruak, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta sinposioak egin ahal izango dituzte. Halaber, zinema- edo bideo-zikloak eta -saioak antolatuko dituzte, eta argitalpenak, ikus-entzunezko materialak eta web-orriak egingo dituzte.
  • Ingurumen-boluntariotzari eta haren sustapenari buruzko informazio-proiektuak. Era berean, natura kontserbatzeko eta lehengoratzeko eta ingurumen-hezkuntzarako boluntarioekin jarduera zehatzak garatzeko proiektuak ere sartuko dira. Ingurumen-boluntariotzako ekintza bakoitzak gutxienez hamar parte-hartzaile izan beharko ditu.
  • Dirulaguntzen 1. oinarriko 1. atalean aipatutako gaiei buruzko herritarren zientzia-proiektuak. Proiektua ibilbide zientifiko ezaguna duten erakunde edo pertsonekin lankidetzan egin behar da, eta ikerketa-lanetatik lortutako datuak publiko orokorraren eskura jarri beharko dira datu-base zientifiko egokien bidez. Diruz lagunduko diren zereginak honako hauek izango dira: proiektua diseinatzea, proiektua sustatzeko kanpainak, boluntariotzarako prestakuntza-ikastaroak, boluntarioek datuak hartzeko beharrezkoak diren materialak, datuak biltzea eta ordenatzea, dagozkion datu-baseetara transferitzea, eta emaitzak eta ondorioak idaztea.

Aurkeztutako proiektuek gastuen izaera izan beharko dute.


Nork tramitatzen du

  • JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
  • Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Trantsizio Ekologikoko Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak


Internet bidezko eskaera



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria