Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntza, ingurumen-azterlanak, sentsibilizazioa eta ingurumen-boluntariotzaren sustapena burutzeko
- Eskaera epea:
Epe barruan
- Azken eguna: 2025-05-13
- Ingurumena
Deskribapena:
Helburua
Gipuzkoako irabazi-asmorik gabeko elkarteei ingurumen-azterketak eta ingurumen-sentsibilizazioko jarduerak egiten, baita ingurumen-boluntariotza sustatzen ere laguntzea
Hartzaileak
Egoitza Gipuzkoan duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko helburu orokorreko elkarteak.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu
Honako bi proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
A) Ingurumen azterlanak egitea. Gai hauetakoren bati edo batzuei buruzkoak izango dira:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko ur masak kontserbatzea eta leheneratzea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko paisaia kontserbatzea eta berreskuratzea.
- Klima aldaketa.
B) Ingurumenari buruzko informazioko eta sentsibilizazioko ekintzak, bai eta ingurumen boluntariotza sustatzeko eta herritarren zientzia proiektuetan parte hartzeko ekintzak ere. Herritar guztientzat izango dira, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharreko jarduera hauetakoren bat edo batzuk hartuko dituzte barnean:
- Ingurumen gai hauei buruzko informazio, dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerak egitea: uretako eta lurreko ekosistemak kontserbatzea eta lehengoratzea, garapen jasangarriko helburuak, ura eta energia aurreztea, energia berriztagarriak, klima aldaketa eta etiketa ekologikoa. Horren barruan sartuko dira erakusketak egitea, munduko egunak ospatzea, komunikazio kanpainak egitea euskarri fisikoan eta/edo digitalean, material idatziak eta/edo ikus-entzunezkoak itzultzea eta argitaratzea, eta webguneak diseinatzea.
- Ingurumen boluntariotza eta herritarren zientziako proiektuetan parte hartzea sustatzeko kanpainak.
- Prestakuntza ikastaroak eta tailerrak ingurumen boluntarioentzat eta herritarren zientziako proiektuetan parte hartuko duten pertsonentzat.
Laguntzen zenbatekoa
- Deialdi honetan emango den dirulaguntzaren zenbateko osoa: 35.000 euro.
- Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa:75% diruz lagungarriak diren gastuen izango da, eta gehienez 7.000 euro izango da.
Baldintzak
Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da,13. oinarrian xedatutakoa aplikatu behar denean izan ezik (gauzatzeko epea luzatzea).
Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra egin ahal izango du, bai A motako proiektu baterako, bai B motako proiektu baterako, bai bien konbinazio baterako.
Eskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Aurkeztu behar diren agiriak
1. Garatu beharreko proiektua deskribatzen duen memoria, gutxienez informazio hau jasoko duena:
- Proiektuaren izena.
- Helburuak.
- Ekimenaren interesa eta ekarritako ingurumen onura justifikatzea.
- Egin beharreko jarduketen deskribapena. A motako proiektuen kasuan, egingo den azterlanaren aurkibidearen hasierako proposamena jasoko da. Era berean, ingurumen boluntarioentzako eta herritar zientziako proiektuetan parte hartuko duten pertsonentzako prestakuntza ikastaro eta tailerren kasuan, gai zerrendaren hasierako proposamena aurkeztuko da.
- Diruz lagunduko den proiektuaren kronograma.
- Proiektua garatzeko erabiliko diren baliabide materialak eta giza baliabideak. Langileen kasuan, bereizi egingo dira erakunde eskatzailearena eta proiekturako berariaz kontratatutakoa.
- Aurrekontu osoa eta banakatua, diruz lagundu daitezkeen gastuak berariaz adierazita. Ezin izango dira kontzeptu orokorregiak sartu, eta egingo diren gastu guztiak argi eta garbi deskribatu beharko dira. Langile gastuen kasuan, behar izango diren langileen guztizko kopurua eta langile bakoitzak proiektua garatzen emango duen ordu kopurua zehaztuko dira, eta, azkenik, langile horietako bakoitzaren orduko kostuaren kalkulua jasoko da.
2. Erakunde eskatzaileari dagokionez, honako alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpen:
- Erakunde eskatzailearen bazkide kopurua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorreko inskripzio zenbakia. Era berean, interes publikoko erakundea bada, interes publikokotzat jotzeko dekretua.
- Dirulaguntzaren deialdiaren aurreko hiru urteetan egindako proiektuen zerrenda, proposatutakoaren antzekoak, noiz egin ziren eta bakoitzaren ezaugarri nagusien laburpen txiki bat (izenburua, helburuak, jarduera nagusiak, etab.).
Horretarako eskuragarri dagoen eredua betez egingo da.
3. Dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeko eskuragarri dagoen eredua, beteta.
4. Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANaren kopia.
5. Erantzukizunpeko adierazpena, erakundeak BEZa berreskuratu edo konpentsatu dezakeen ala ez adierazten duena. Horretarako, eskuragarri dagoen eredua bete beharko da
6. Banku edo aurrezki erakunde batek emandako dokumentua, non ziurtatzen den kontu korrontearen titularitatea erakunde onuradunarena dela. Agiri hori aurkeztu beharra dago, soilik laguntza bat eskatzen den lehen aldian edo kontuaren baldintzatako bat aldatu bada.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Eskaerak aurkezteko lekua
Eskaerak nahitaez Internet bidez auzkeztuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoraren bidez, -https://egoitza.gipuzkoa.eus-. Bertan, dirulaguntzen atarira sartu eta berariaz prestatutako inprimakia bete behar da, sinadura elektronikoa edo irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotako pasahitz operatiboa erabiliz.
Ebazpen Epea
Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.
Jaso Beharreko Dokumentazioa
Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Eskaera aurkeztu zenetik 3 hilabete igaro badira ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, erakunde interesdunek ulertu ahal izango dute eskaera ezetsi egin zaiela administrazioren isiltasunagatik.
Internetera Sarrera
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/subvenciones. Leiho berrian irekiko da.
Gauzatzeko epea luzatzea
Salbuespen gisa, diruz lagundutako jarduera amaitzeko epea luzatu ahal izango da, baldin eta luzapen hori beharrezkoa bada jarduketa behar bezala amaitzeko, eta, betiere, deialdiaren urteko urriaren 31a baino lehen, erakundeak emandako dirulaguntzaren baliokidea den gastu bat benetan gauzatu izana justifikatu badu, fakturen kopia eta kanpoko gastuetarako ordainketaren egiaztagiria aurkeztuta, bai eta ordura arte egindako barneko lan gastuen egiaztagiriak ere. Halaber, erakunde eskatzaileak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, horretarako dagoen ereduaren arabera. Epearen luzapen horrek inola ere ezingo du gainditu deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31ko muga.
Ez da onartuko fakturarik ezta barneko lan gastuen egiaztagiririk ere, baldin eta epea luzatzeko eskatzeko ezarritako epemuga baino geroagokoak badira. Epe hori igarota, ez da epe gehigarririk emango epea luzatzeko eskaera egiteko.
Luzatzeko eskubidea eskatu eta lortuz gero ordaindu beharreko zenbatekoa eskaera egiten den unean justifikatutako edo egin beharreko gastuari buruz aurkeztutako dokumentazioak zehaztuko du, baina horrek ez du esan nahi diruz lagundutako jarduketa gauzatzeko eta justifikatzeko epea amaitzean zenbateko gehigarriak jasotzeko eskubiderik dagoenik, betiere eragotzi gabe 10. oinarria, ez-betetzeari buruzkoa eta, hala badagokio, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeari buruzkoa.
Dirulaguntzaren azken justifikazioa
Diruz lagundutako jarduera guztia benetan egin dela justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztuko da Internet bidez:
1. Azaltzen-memoria teknikoa. Egindako ekintzen garapena deskribatuko da, eta, aurreikusitakoren bat egin ezin izan bada, zergatia justifikatuko da. Era berean, hasieran proposatutako helburuen eta lortutako emaitzen lorpen mailaren ebaluazioa egingo da. Era berean, proiektua garatu bitartean egindako material fisikoaren edo elektronikoaren kopia erantsiko da (egindako azterlanaren kopia, sortutako prestakuntza edo dibulgazio materialak, etab.). Bestalde, B motako proiektuetarako, argazki erreportaje bat edo ikus-entzunezko erreportaje bat ere sartuko da, proiektuaren faseak egin direla justifikatzeko, eta, ingurumen boluntariotza prestatzeko ikastaro eta tailerren eta herritar zientziako proiektuetan parte hartuko duten pertsonen kasuan, horietan parte hartzen dutenen zerrenda bereizia, sexuaren eta adinaren arabera. Azkenik, memoriak proiektuaren genero eraginaren balorazioa jaso beharko du. Horretarako eskuragarri dagoen eredua beteta aurkeztu beharko da.
2. Justifikazioko memoria ekonomikoa. Honek argibide hauek edukiko ditu:
- Jardueraren kanpoko eta barruko gastuen zerrenda sailkatua. Kanpoko gastuen kasuan, zerrendan hornitzailearen identifikazioa, faktura zenbakia, zenbatekoa eta jaulkipen data jasoko dira. Gastu horien memoria ekonomikoa horretarako prestatutako ereduaren bidez aurkeztu ahal izango da. Laneko barne kostuei dagokienez, garatutako jarduerak gauzatzen parte hartu duen langile bakoitzaren kostua zehaztuko da, proiektuan erabilitako ordu kopuruaren eta orduko kostuaren arabera. Era berean, langile bakoitzeko orduko kostu horren justifikazio bat sartu beharko da.
- Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga balioa baliokidea duten dokumentuak eta, hala badagokio, ordainketaren egiaztagiriak. Ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehen egindako gastuak islatzen dituzten fakturak, ez eta justifikaziorako ezarritako epemuga baino geroagoko jaulkipen data duten fakturen bidez islatzen diren gastuak.
- Barneko lan gastuak justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Ziurtagiria, honako hauek zehazten dituena, hilero: proiektuan langile gastuak egozten zaizkion langile bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen proiektuan emandako ordu kopurua, egin dituen zereginen zerrenda eta benetan lan egindako ordu kopurua, guztira.
- Diruz lagundutako proiektuari egozten zaizkion hilabeteei dagozkien nominak, proiektuaren esparruan garatutako jarduerak gauzatzen parte hartu duten langile guztienak, eta haien ordainketaren justifikazioa.
- Lan ziurtagiriak (RLC eta RNT), diruz lagundutako proiektuari egozten zaizkion hilabeteei eta proiektuaren esparruan garatutako jardueretan esku hartzen duten langileei dagozkienak. Diruz lagundutako proiektuari egozten zaizkion hilabeteetan kotizazioak ordaindu izanaren justifikazioa.
- Hasieran planifikatutako aurrekontuaren arabera gerta zitezkeen desbideratzeak justifikatuko dira.
- Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuk adierazten dituena edo, hala badagokio, halakorik ez dagoela adierazten duena. Bestelako finantzaketarik izanez gero, zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.
Dirulaguntzen ordainketa
Dirulaguntza, oro har, ordainketa bakar batean ordainduko da, deialdia egin den urteko urriaren 31ra arte azken frogagiriak aurkeztu ondoren, edo, egun hori baino lehen onuradunak berariaz eskatu ondoren, gauzatze-epea luzatzen zaionean.
Hala ere, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50eko lehen ordainketa aurreratu bat egin ahal izango da, abalen beharrik gabe, dirulaguntzari atxikitako jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, betiere aurrekontu baliabiderik badago. Ordainketa aurreratu hori lortzeko, diruz lagundutako erakundeak aurrerapen horren berariazko eskaera aurkeztu beharko du Internet bidez, eta bertan justifikatu beharko du diruz lagundutako jarduerak egin ahal izateko premia. Dirulaguntza eman duen organoak eskaera horren aldeko txostena ematen badu, ordainketa egingo da, eta dirulaguntzaren gainerako % 50a laguntzaren oinarri den proiektua gauzatzearen baldintzapean geratuko da, azken justifikazio-agiriak urteko urriaren 31ra arte aurkeztu ondoren.
Araudi aplikagarria
Oharrak
Dirulaguntza ordaintzeko justifikazio-agiriak web-orri honen bidez aurkeztu beharko dira: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/subvenciones