Errepide sareko bide segurtasuna hobetzen duten udalerri txikien eta toki-erakunde txikien jarduketetarako laguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

 Diruz lagundu ahal izango dira honako jarduera hauek:

  • Foru errepideen sareko sarbideetan ikusgarritasuna hobetzea, bai aldaketa geometrikoak eginez, bai sartzeetan segurtasuna hobetzen duten gailuak instalatuz. 
  • Erabiltzaile zaurgarrien bide segurtasuna hobetzea, dauden ibilbideak eta pasabideak hobetuz edo berriak eginez.
  • Sarbideen azken zatiak hormigoitzea eta/edo asfaltatzea, foru titulartasuneko errepideetan galtzada zikintzea saihesteko.
  • Sarbideetatik foru errepideetara isuri daitezkeen urak jasotzea.
  • Foru titulartasuneko errepideetako zeharkako drainatze obretara material garraioa murriztea dakarten obrak egitea.
  • Seinaleztapena, semaforizazioa eta argiztapena jartzea, foru errepideetako bidegurutzeen bide segurtasuna hobetzeko.
  • Garraiobideen intermodalitatea sustatzen duten edo tokiko mugikortasuna hobetzen duten azpiegiturak eraikitzea. Autobus geltokiak egokitzea eta hobetzea sartzen da.
  • Aparkaleku plazak sortzea, garraio moduen intermodalitaterako eta/edo zeharbidea hobetzeko bide segurtasunari dagokionez.

Diruz lagundutako proiektuen gutxieneko inbertsioa (aurrekontua) 3.000,00 eurokoa izango da.

Erakunde bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du, eta gehienez ere hiru proiektu deialdi bakoitzeko. Proiektu bakoitzak 1.2 puntuan adierazitako jardueraren bat jaso beharko du errepide sareko kokaleku bakar batean. Horietako bakoitza banaka baloratuko da.


Nork tramitatzen du

  • BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
  • Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza