- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Errepide sareko bide segurtasuna hobetzen duten udalerri txikien eta toki-erakunde txikien jarduketetarako laguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2024-01-01 - 2024-04-08 23:59
- Arloa: Bide Azpiegiturak
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu- Ikuspena hobetzea errepideen foru sarerako sarbideetan.
- Sarbideetatik foru errepideetara isur daitezkeen uren bilketa.
- Sarbideen amaierako zatiak hormigoitu edo asfaltatzea, Aldundiaren titulartasuneko errepideetako galtzada ez zikintzeko.
- Foru errepideetatik oinezkoen edo txirrindularien zirkulazioa ateratzea dakarten jarduerak.
- Bide segurtasuna hobetzeko jarduketak, hala nola, foru errepideetako bidegurutzeak seinaleztatzea, semaforoak jartzea eta argiztatzea.
Diruz lagundutako proiektuen gutxieneko inbertsioa (aurrekontua) 3.000,00 eurokoa izango da.
Erakunde bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du, eta deialdi bakoitzean gehienez ere hiru proiektu aurkeztu ahal izango dira. Proiektu bakoitzak errepide-sarearen kokaleku bakar batean jaso beharko du adierazitako jardueraren bat. Horietako bakoitza banan-banan baloratuko da.
Entitate eskatzaile bakoitzari 40.000 euro emango zaizkio gehienez deialdi bakoitzeko. Laguntzak zuzeneko dirulaguntzak izango dira, egindako inbertsioen zenbatekoaren gainean, portzentaje hauetan, biztanle kopuruaren arabera:
1.000 biztanletik behera ...............................................................................................................% 85
1.000 eta 2.500 biztanle behera artean.............................................................................................% 70
HartzaileakLaguntza hauen onuradun izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2.500 biztanletik beherakoak diren udalerri eta toki erakunde txikiak, baldin eta ez badaude martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan erakunde onuradun izateko aurreikusitako debekuetako baten eraginpean.
Onuradun izateko debekurik ez dutela justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkez dezakete erakundeek.
BaldintzakGipuzkoako Lurralde Historikoan 2.500 biztanletik beherakoak diren udalerri eta toki erakunde txikiak, baldin eta ez badaude martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan erakunde onuradun izateko aurreikusitako debekuetako baten eraginpean.
Aurkeztu behar diren agiriak- Erakunde eskatzailearen ziurtagiria, jarduketa-eremuaren udal-titulartasuna egiaztatzen duena.
- Jarduketa-eremuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bide-jabari publikoari eragiten badio, afekzioaren mugaketa.
- Dokumentu teknikoa, obrak zehazteko eta lizitatzeko nahikoa dena, eta gutxienez dokumentu hauek izango dituena:
- Memoria deskribatzailea, egin beharreko jarduketa eta bide-segurtasunean espero den eragina zehazte dituena
- Aurrekontua
- Planoak
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 20 egun balioduneko epean.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, horiekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu (sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez), horretarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan foru dekretu hau bete behar da: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzekoa.
Administrazio-isiltasunaren efektuakNegatiboa
Ebazpen EpeaSei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.
Araudi aplikagarriaDiruz lagundutako proiektua ez bada egiten edo zati batean bakarrik egiten bada eta Departamentuari ez bazaio hori zuritzeko jakinarazpenik egiten, Dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauan aurreikusita dagoen zigor prozedura hasi ahal izango da proportzionaltasun irizpideak erabiliz, kontuan hartuta proiektu osotik egindako lanak eta jasotako zenbatekoak.
Internetera SarreraOinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 103 zk., 2022-06-01
Oinarri arautzaileen aldaketa: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 64zk, 2023-04-03
2024ko Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 47zk, 2024-03-06
- Mikel Pereira
- 943112097
- mpereira@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.