Bizimodu independentea errazteko laguntza ekonomikoak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Autonomia sustatzea du helburu. Laguntza pertsonala kontratatzeko kostua estaltzen laguntzen zaio, 24/2017 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, mendekotasunaren prestazio ekonomikoak arautzen dituenak, arautzen duen Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa jasotzeko eskubidea izanik. Zehazki, xede hauetara bideratzen da:
- Komunitatean sartzen laguntzea eta ez isolatzea.
- Partaidetza osoa ahalbidetzea bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean, hezkuntza, lanean eta bizitza kulturalean, besteen baldintza beretan.
- Ostatu edo egoitza zerbitzu batean ez sartzea.
- Emantzipazio prozesuak erraztea.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua
Nori zuzenduta
Bizitzaren hautu bat da mendekotasun edo desgaitasun egoera dauden pertsonentzat; alegia, modu independentean bizitzearen alde egitea, bakarrik edo beren familia unitatea sortuz, komunitate ingurune batean.
Baldintzak
- Eskaera gauzatzean 18 eta 64 urte bitartean izatea. Laguntza jasotzen duten titularrei ez zaie 64 urteko adin muga aplikatu.
- Desgaitasuna duen pertsona dela aitortua izatea.
- Mendekotasun egoeran egotea (1. graduko edo gehiagoko MBBa; edo hirugarren baten laguntza behar izatea, BLB, 15 puntukoa edo gehiagokoa).
- Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa eskuratuta izatea.
- Etxebizitza egokia edukitzea.
- Laguntza pertsonaleko azpiegitura nahikoa edukitzea.
- Bideragarritzat joko den bizitza independenterako proiektua aurkeztea.
- Lan kontratua duela, Gizarte Segurantzan alta emana dagoela eta laguntza pertsonala ematen dutenen prestakuntza maila akreditatzea, programan ematen duen denbora guztian zehar.
- Udalaren egokitasuneko gizarte txostena.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eredu ofizialaren eskaera, behar bezala beteta, udaletako gizarte zerbitzuetako departamentuetan eskuratu daitekeena.
Aurkeztu beharreko agiriak
- NAN
- Errolda ziurtagiria
- % 33ko desgaitasuna edo handiagoa
- Mendekotasun egoeran egotea edo 15 puntuko edo gehiagoko desgaitasun bat edukitzea, hirugarren baten laguntza eskatzen duena (BLB).
- Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa eskatuta izatea.
- Laguntzaile pertsonalaren dokumentazioa, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoan aurkeztu ez bada.
- Bizimodu independentearen proiektua.
- Udalaren gizarte txostena
- NA
- Erroldatze ziurtagiria
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
1.Udaletako oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Leiho berrian irekiko da.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
ARAUDIA
• 2008ko abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretua. Leiho berrian irekiko da., ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituena. (GAO 251 zk. 2008ko abenduaren 31koa )
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Laguntza hau osagarria da xede bererako edozein administrazio publikok emandako edozein laguntzarekin (bereziki baliaezintasun handiko osagarria, % 75eko desgaitasuna edo gehiago duen eta ardurapean dagoen 18 urtetik gorako seme edo alabaren diru esleipena, balioezintasun pentsioko hirugarren baten laguntza premia edo subsidioa hirugarren baten laguntzarengatik, EGL).