Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2008-12-31 40595 orria

3 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GFA-DIPUTATU NAGUSIA
2008ko abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretua.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2008ko abenduaren 23ko 87/08 Foru Dekretua, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako ­Etxean programako banakako lagun­tzak arau­tzen dituena.

Gizarte Politikako Departamentuaren helburu nagusietako bat da ezgaitasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden per­tso­nek beren etxe­etan bizi­tzen jarrai­tzea, eta horretarako beharrezkoa da zain­tza­rako oinarrizko beharrak eta autonomia per­tso­nalerako edo bizimodu independenterako dituztenak berma­tzea.   

Horretara datoz foru dekretu honetan arau­tzen diren ­Etxean programako lagun­tzak, egoera horretan daudenei eskuragarri jarri nahi baitizkie gizartean beste herritarren ­antzera molda­tzeko zailtasunak arinduko dizkieten bitartekoak.          

Azken urteotan, ezintasuna edo mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako banakako lagun­tzak arau­tzen dituen 2004ko ­otsailaren 24ko 11/04 Foru Dekretuan araututa zeuden honelako lagun­tzak. Araudi horri dagokionez, ­Etxean programatik kanpo geldi­tzen dira itundu gabeko zentroetako arretarako diru lagun­tzak, egokiagoa delako Gizarte Politikako Departa­mentuaren beste arau ­batzuen barruan horiek sar­tzea. 

Era berena, kontuan hartu behar da geroztik indarrean sartu direla Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Araua eta berori gara­tzeko Erregelamendua onar­tzen duen 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretua. Araudi hori aplikagarria da, bai foru dekretu honetan jaso­tzen diren diru lagun­tzen­tzat, bai honetan bertan jaso­tzen diren produktu lagungarrien­tzat. Azken horiek «lagun­tza berreskuragarri « bezala kalifikatuta daude, erabil­tzaileei produktu ­batzuk erabil­tzeko eskubidea ematen bai­tzaie eta produktu horiek «eskuratu edo kontrata­tzeko helburu bakarra hirugarren per­tso­nen esku jar­tzea « izan delako, Diru lagun­tzei buruzko 3/2007 Foru Arauak 2.3 artikuluko bigarren paragrafoan dioen bezala (gero 24/2008 Foru Dekretuaren 3. artikuluan garatua).

Bestalde, 3/2007 Foru Arauaren 20.3.c) artikuluari dagokionez, zuzenean emango diren lagun­tzak dira programa honetan aurreikusten diren baliabideak, ain­tzat hartuta arrazoi sozialengatik ematen direla eta bokazio uniber­tsala dutela, baldin­tzak bete­tzen dituzten guztien­tzat direnez. Hala, bada, lagun­tza hauek emateko ez dago deialdirik egin beharrik: Eskaerak edonoiz aurkez daitezke, arau hauek indarrean dauden bitartean.

Horri dagokionez, foru arau horren 27.2 artikuluak dioenari jarraituz, diru lagun­tzak zehazterik ez dagoen jende kopuru bati zuzen­tzen zaizkionean, Diputatuen Kon­tseiluak foru dekretuz erabaki behar ditu diru lagun­tza jakin horiek emateko arau bereziak. Hain zuzen horretara dator foru dekretu hau; beraz, foru dekretu honen bitartez, arlo honetako lagun­tzen oraindainoko araudia aipatu diren arau aldaketetara egoki­tzen da, eta araudi berria ­Etxean deri­tzan programaren barnean ezar­tzen da.

Hori guztia dela eta, Gizarte Politikako foru diputatuak proposatuta, eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDA­TZEN DUT

1. artikulua.    Xedea.

Foru dekretu honetan ­Etxean programako banakako diru lagun­tzak eta produktu lagungarriak ematea arau­tzen da, ezgaitasun edo mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen eguneroko bizi­tzako jardueretarako autonomia per­tso­nala eta gizartera­tzea bul­tza­tzeko ematen direnak.   

Foru dekretu honen ondorioetarako, norbait ezgaitasun edo mendekotasun egoeran dagoela joko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskumendunen batek indarrean dagoen araudian ezarritako baremoak aplikatuz halako­tzat jo badu.

2. artikulua.    Diru lagun­tza izan dezaketen lagun­tzen definizioa eta tipologia.

Diru lagun­tza izan dezaketen lagun­tzen definizioa eta tipologia honako hau da:

A.  Banakako lagun­tza programak finan­tza­tzeko diru lagun­tzak:

— Gizartera­tze programetan sar­tzeko edo jarrai­tzeko lagun­tzak.

— Egoi­tza baliabideak erabil­tzea baztertu eta bakarrik edo beren familia osatuta bizi­tzea aukera­tzen duten 18 urtetik aurrerako per­tso­nen­tzako bizimodu independentea egin ahal izateko lagun­tzak.

B.  Autonomia per­tso­nala errazteko produktu lagungarriak erosteko diru lagun­tzak, edo halako produktuak laga­tzea:      

Foru dekretu honen ondorioetarako, hauek dira produktu lagungarriak (oraindaino «lagun­tza teknikoak» zeri­tze­nak): «per­tso­naren urritasunak, jarduteko mugak edo parte-har­tzeko murrizpenak prebeni­tzeko, konpen­tsa­tzeko, kontrola­tzeko, arin­tzeko edo neutraliza­tzeko berariaz egina edo merkatuan eskuragarria den edozein produktu, gailuak, ekipoak, tresnak, teknologia eta softwarea barne».

Produktuen sailkapena, bete­tzen duten eginkizuna irizpide­tzat hartuta, honako hau da:

— Mugikortasun per­tso­nalerako eta garraioetara iristeko produktuak.

— Hirigin­tza eta eraikun­tza arloko irisgarritasuna bidera­tze­koak.

— Babes eta zain­tza per­tso­nalekoak.

— ­Etxeko altza­riak eta egoki­tza­penak.

— Komunikazioa, informazioa eta seinaleak.

Bestalde, lagun­tza hauek berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke:

Produktu lagungarri berreskuragarriak dira per­tsona batek baino gehiagok, batak bestearen ondoren, erabil ditza­ketenak, toki batetik bestera eramateko garraio kostua besterik ordaindu gabe.

Produktu lagungarri berreskuraezinak dira, produktuaren izaeragatik beragatik, per­tsona batengandik beste batengana eskualdatu ezin direnak, eta horregatik erabil­tzaile bakar baten­tzat balio dutenak (edo bat baino gehiagoren­tzat aldi berean). ­Etxeak egoki­tzeko obra zibilak eta produktu lagungarri berreskuragarriak erabili ahal izateko obrak ere produktu lagungarri berreskuraezin­tzat hartuko dira.

­Etxean programaren bitartez finan­tza­tuko diren produktu lagungarrien katalogoa foru dekretu honen 2. eranskinean jasota dago.

3. artikulua.    Lagun­tzak eskura­tzeko bete beharreko eskakizunak.

­Etxean programara bil daitezke segidan aipa­tzen diren eskakizunak bete­tzen dituzten per­tsona ezgaituak edo mendekotasun egoeran daudenak:

a)    Eskakizun orokorrak:

— Eska­tzaileak Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar du, ­gutxienez urte bat lehenagotik.     

— Eska­tzaileak %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendekotasun egoeran dagoen per­tso­naren kalifikazioa izan behar du.

b)    Eskakizun espezifikoak: Lagun­tza mota bakoi­tza­ren­tzat ezarrita daude foru dekretu honen 1. eta 2. eranskinetan.

4. artikulua.    Onuradunen diru ekarpena.

1.    Bizimodu independentearen aldeko programak finan­tza­tzeko diru lagun­tzen eska­tzaileei, beren ahalmen ekonomikoa zenbatekoa den, hainbestean murriztuko zaie lagun­tza­ren zenbatekoa, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen autonomia per­tso­nala eta lagun­tza susta­tzeko 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legeak ezarritako prestazio ekonomikoak arau­tzen dituen Diputatuen Kon­tseiluaren erabakiari jarraikiz.

2.    Foru dekretu honen 2. eranskinaren arabera produktu lagungarriak eskura­tzeko eta obrak egiteko onuradunak diru ekarpenik egin behar badu, finan­tza­ketan onuradunaren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuko da, 3. eranskineko baremoari jarraituz.

5. artikulua.    Eskaerak aurkezteko modua eta epea.       

1.    Lagun­tza eskaerak egin ditza­kete, edo per­tsona interesatuek zuzenean, edo haien ordezkari direla legezko edozein bidetatik kredita­tzen dutenek. Nolanahi ere, bai eskaera, bai dagokion espedientea, lagun­tza mota bakoi­tze­rako eskakizunak bete­tzen dituen per­tsona ezgaituaren edo mendekotasun egoeran dagoenaren izenean egingo dira. 

2.    Eskaerak eredu normalizatuan aurkeztu beharko dira interesatua bizi den udalerriko gizarte zerbi­tzuetan. Udaleko gizarte zerbi­tzuek aztertuko dute foru dekretu honetan ­Etxean programako lagun­tzak eskura­tzeko 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizun orokorrak eta 1. eta 2. eranskinetan ezarrita dauden eskakizun espezifikoak bete­tzen diren. Udal zerbi­tzu horiek Gizarte Politikako Departamentura bidaliko dituzte eskaerak, eskakizunak bete­tzen direla egiazta­tzen duten agiriekin batera, baldin egiaztapen hori aipatu den departamentuan jasota ez badago.

­Etxean programaren inguruko informazioa Gizarte Politikako Departamentuaren web orrian eta norberaren udaleko gizarte zerbi­tzuetan egongo da.

3.    Eskaera egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko ordurako Gizarte Politikako Departamentuaren esku dauden dokumentuak, hala xeda­tzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak 35.f) artikuluan. Halakoetan, eskaera orrian adierazi beharko da zein egunetan eta organotan edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentuak, edo zein organok eta noiz egin zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira prozedura hura bukatu zenetik. Dokumentazio hori eskura­tzeko modurik ez badu, Gizarte Politikako Departamentuak eska­tzaileari eska diezaioke dokumentua aurkezteko edo, bestela, dokumentu horren bidez egiazta­tzen diren eskakizunak beste bitarteko ­batzuk erabiliz egiazta ­ditzala.

4.    Eskaera orriak edo harekin aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datu guztiak ez baditu, aka­tsen bat badu edo osorik ez badago, eska­tzaileari eskatuko zaio aurkez dezala falta den informazioa edo zuzen dezala antze­mandako aka­tsa hamar eguneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran ­atzera egin duela ulertuko dela, hala xeda­tzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, 71.1 artikuluan eta 42.1 artikuluan.         

5.    Lagun­tzen berezitasuna eta uniber­tsal­tasuna dela eta –eskakizunak bete­tzen dituzten per­tsona guztien­tzat baitira–, ez da beharrezkoa lagun­tzak emateko deialdirik egitea, eta eskaerak edonoiz aurkez daitezke, betiere arau hauek indarrean diren bitartean.         

6. artikulua.    Lagun­tzak emateko prozedura.

1.    Foru dekretu honen 5. artikuluko 5. atalean adierazitakoak kontuan hartuta, lagun­tzak emateko prozedura esleipen zuzena izango da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak 20.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2.    Produktu lagungarriak emateko eta horien erabilera laga­tzeko baldin­tza bereziak:

a)    Produktu lagungarriak eman baino lehenago, per­tso­nak bere kasa molda­tzeko zer premia zehatz dituen aztertuko da, mendekotasun edo ezgaitasunaren larritasuna kontuan hartuta. Horregatik, lagun­tza eman ahal izateko Etxe­tek foru zerbi­tzuaren aldeko orientazio txos­tena beharko da beti aurretik.         

b)    Behar den aparatua edo gailua arrunta baldin bada, aparatu edo gailuari eska­tzaileak erabil­tzeko egin behar zaizkion egoki­tza­penen gainkostua bakarrik estaliko du lagun­tzak. 

c)    Ez da emango lagun­tza­rik eskaera egin aurretik eta Etxe­tek zerbi­tzuaren aldeko orientazio txos­tena eduki aurretik eskuratutako produktuetarako, ezta ordurako hasitako obretarako ere.

d)    Eska­tzaileak produktu lagungarriaren edo egin beharreko obren aurrekontua aurkeztu beharko du, Etxe­tek zerbi­tzuak eska­tzen dionean.

e)    Lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inola ere izango eskatutako produktuaren baliokideen merkatuko batez besteko prezioa baino handiagoa.

f)    Foru dekretu honen 3. eranskinean zehazten den lagun­tza por­tzen­tajea aplika­tzeko, lagun­tza mota bakoi­tza­ren­tzat 2. eranskinean adierazten den gehieneko zenbatekoa hartuko da oinarri­tzat, gehien-gehienez.

7. artikulua.    Produktu lagungarri berreskuragarriak.

1.    Gizarte Politikako Departamentuak honela eba­tzi ahal izango ditu produktu lagungarri berreskuragarrien eskaerak:  

— Biltegian duen produktu lagungarriaren erabilera lagatuz.

— Erabil­tzaileari produktua erosteko diru lagun­tza emanez, biltegian erabil­tzeko laga diezaiokeen alerik ez duenean.      

Kasu batean zein bestean aparatua erabili beharreko aldia amai­tzean itzul­tzeko konpromisoa eskatuko zaio.      

2.    Produktu lagungarri berreskuragarriei dagokienez:           

— Produktu berrien lehen bi urteetako bermea aparatuaren fabrika­tzailearen gain joango da.

— Gizarte Politikako Departamentuaren Etxe­tek zerbi­tzuaren ardura izango da produktu lagungarri berreskuragarriak jaso­tzea, prest jar­tzea eta entrega­tzea. Etxe­tek zerbi­tzuaren kontura egingo dira horrelako produktuen ohiko erabilpenak eragindako matxu­ren konponketak ere, erabil­tzailearen esku jarri ondorengo bi urteetan, lagatako aparatua bada. Handik aurrera, eta produktua gaizki erabil­tze­agatik matxu­ratu bada noiznahi, erabil­tzailearen kontura joango dira konponketa gastuak. Oso kasu berezietan izan ezik, aparatuaren ohiko manten­tze gastuak (bateriak edo gurpilak alda­tzea, edo erabilpenak ahi­tzen edo higa­tzen dituen elementuen ordezkoak jar­tzea, eta abar) erabil­tzailearen kontura izango dira.          

— Produktu lagungarri berreskuragarriak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak izaki, ezingo dira Gipuzkoatik kanpora eraman luzarorako. Erabi­tzaileak horren beharra baldin badu, Gizarte Politikako Departamentuaren berariazko baimena izan beharko du aurretik.

8. artikulua.    Finan­tza­zioa.

­Etxean programan sar­tzen diren diru lagun­tzak eta produktu lagungarriak eskura­tzea finan­tzatu, eskaera egiten den urteko Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan xede horietarako izendatutako kredituen kontura finan­tza­tuko dira, urtean zehar kreditu horiek gehitu daitezkeela kontuan hartuta. Aurrekoa gorabehera, ekitaldi ekonomikoa amaitutakoan, izapide­tzen hasi eta amai­tzeke badago diru lagun­tza jaso­tzeko baldin­tza guztiak bete­tzen dituen eskaerarik, edo aurrekontu baliabideak agortu direla-eta onartu ezin izan denik, eskaera horrek hurrengo urteko aurrekontuen kontura jaso dezake diru lagun­tza, betiere aurrekontuetan nahikoa baliabide baldin badago.

9. artikulua.    Prozedura antolatu eta izapide­tzeko organo eskuduna.

Prozedura izapidetuko duen organoa Gizarte Politikako Departamentuko Gizarte Zerbi­tzuetako Lagun­tza eta Sarrera Zerbi­tzua izango da, eta horrek ofizioz burutuko ditu ebazpen proposamena egiteko ain­tzat hartu behar diren datuak zehazteko, jakiteko eta egiazta­tzeko beharrezkoak dituen jarduketa guztiak.

10. artikulua.    Ebazpena.

1.    Ebazpen proposamena ikusirik, Gizarte Politikako Departamentuko zuzendari­tza nagusi eskudunak erabakiko du eskatutako prestazioa eman ala ukatu.

2.    Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera udaleko gizarte zerbi­tzuetan aurkeztu den egunetik konta­tzen hasita. Epea bukatu eta ez bada ebazpenik berariaz jakinarazi, interesatuek eskaera eze­tsi zaiela ulertu beharko dute.           

11. artikulua.    Diru lagun­tzen justifikazioa.

1.    Gizarte Politikako Departamentuak lagun­tza­ren justifikazioa jaso ondoren tramitatuko du lagun­tza ordain­tzeko espedientea.

2.    Lagun­tza­ren justifikazio gisa, onuradunak lagun­tza­ren oinarri izandako arrazoia eta gastuak egiazta­tzeko dokumentazioa aurkeztu behar du; zehazki, ­gutxienez, hau:         

a)    Diru lagun­tza­ren xede izandakoa eskaeran azaldu bezala bete duela egiazta­tzen duen dokumentazioa.

b)    Gastuen egiaztagiriak:

— Oro har, diru lagun­tza­ren xedea bete­tzeak ekarritako gastuen fakturak, guztira eskaeran aurkeztutako gastuen aurrekontua adinako zenbatekoa osa­tzen dutenak. Jatorrizko fakturak bakarrik onartuko dira, edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak konpul­tsa­tutako fotokopiak.

— Beste erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako lagun­tzak banan bana aipa­tzen dituen ardurapekoadierazpena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departa­mentuaren lagun­tzaz aparte ez bada beste lagun­tza­rik jaso, berariaz adieraziko da hori.

3.    Produktu lagungarrietarako lagun­tzak justifika­tzeko epea, emanez geroztik hasita, hiru hilabete izango da. Epe horretan ez bada justifikatu, lagun­tza emateko erabakia ­atzera botako da eta, diru lagun­tza jaso bada, ­itzuli egin beharko da.

12. artikulua.    Diru lagun­tza­ren likidazioa.

1.    Hasieran aurkeztutako gastuen aurrekontua baino gastu handiagoak egiazta­tzeak ez du emango eskubiderik, inola ere, onartutako diru lagun­tza baino handiago bat jaso­tzeko.    

2.    Diru lagun­tza­ren justifikazio gisa jasotako dokumentazioa aztertuta, zerbaitengatik ikusten baldin bada ordaindutakoa baino lagun­tza txi­kiagoa dagokiola edo lagun­tza ­atzera bota behar dela, eta ondorioz lagun­tza zati bat edo osoa ­itzuli behar duela, orduan, lagun­tza jakin horren likidazio ebazpena emango da justifikazioa aurkezteko epea amaitu ondorengo bi hilabeteen barruan, eta, dirurik ­itzuli behar izanez gero, horretarako bi hilabete emanez.         

13. artikulua.    Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

1.    Onuradunek lagun­tzak onar­tzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritako betebeharrak onar­tzea dakar.     

2.    Zehazki, onuradunek betebehar hauek dituzte:     

a)    Gizarte Politikako Departamentuak foru dekretu honetako lagun­tzei buruz eska­tzen dien informazio guztia ematea. 

b)    Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena ematea fitxa­tegi automatizatuetan dauden datu per­tso­nalak, ekonomikoak, sanitarioak eta sozialak erabil ­ditzan Gizarte Politikako Departa­mentuaren eginkizunetarako nahiz beste xede ­batzuetarako, hala nola, estatistikak egiteko eta ikerketa zientifikorako, datu per­tso­nalen babeserako araudiak aurreikusten duenaren barnean. 

c)    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari baimena ematea Foru Aldundiko beste departamentu edo beste administrazio publiko ­batzuek fitxa­tegietan duten informazioa eskatu ahal izateko, eska­tzaileak emandako datuak egiazta­tze aldera, eta diru lagun­tza eskura­tzeko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko behar beste kon­tsulta egiteko.


d)    Gizartera­tze programetan sar­tzeko edo jarrai­tzeko eta bizimodu independentea errazteko foru dekretu honetan arau­tzen diren diru lagun­tzak jaso­tzen dituztenek ­gutxienez urtean behin egiaztatu behar diote Gizarte Politikako Departamentuari lagun­tza horiek esandako xederako erabil­tzen dituztela.           


e)    Autonomia per­tso­nala errazteko produktu lagungarriak hartu dituztenek, hartutako produktua Etxe­tek foru zerbi­tzuari itzul­tzeko konpromisoa izenpetu beharko dute.    


f)    Horretaz gainera, produktu lagungarriak hartu dituztenek hartutako ondasunak behar bezala erabil­tzeko betebeharra dute, fabrika­tzailearen jarraibideei eta Etxe­tek zerbi­tzuak emandako orientabideei jarraituz, eta egoera onean egon daitezen zaindu behar dituzte eta berreskuragarriak direnak ­itzuli, gehiago behar ez dituztenean.

3.    Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako eran­tzu­kizunik izango aparatu horiek erabil­tze­tik etor daitezkeen istripuetan; erabil­tzailearena izango da aparatu horien erabilpenari dagokion eran­tzu­kizun guztia.

14. artikulua.    Lagun­tzen bateragarritasun eta bateraezintasunak.

1.    Gizartera­tze programetan sar­tzeko edo jarrai­tzeko diru lagun­tzak bateraezinak dira xede bereko beste edozein lagun­tza­rekin.

2.    Bizimodu independentea errazteko diru lagun­tzak bateraezinak dira 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legeak jaso­tzen dituen edozein egoi­tza zerbi­tzu­ren erabilpenarekin eta zerbi­tzuari lotutako prestazioekin, salbu eta Gizarte Politikako Departamentuaren baimenarekin egindako aldi bateko egoi­tza egonaldiekin.

Prestazio hauek bateragarriak dira abenduaren 14ko 39/2006 Legean araututa dauden gainerako lagun­tza guztiekin.

3.    Produktu lagungarriak eskura­tzeko edo etxe­bizi­tza molda­tzeko diru lagun­tzak bateragarriak dira eska­tzaileak xede bererako lor­tzen duen beste edozeinekin, baldin eta erabil­tzaileak horretarako jasotako lagun­tzen batura ez bada eskuratutako produktuaren edo egindako obraren kostu osoa baino handiagoa.

4.    Egoi­tza zerbi­tzu iraunkorren erabil­tzaileek eska dezakete gurpil aulkiak laga­tzea, baita komunikaziorako, informaziorako eta seinaleetarako diru lagun­tzak ere. Ibilgailua norberak gida­tzeko modura egoki­tzeko edo erosteko lagun­tzak ere eska ditza­kete, lanerako edo ikasketetarako beharrezkoa badute.   

5.    Hirigin­tza eta eraikun­tza arloko irisgarritasunerako lagun­tzak bateraezinak dira edozein instituzio publikok per­tsona horren­tzat emandako etxe­bizi­tza egokitu bat erabil­tze­arekin.

6.    Ez da emango diru lagun­tza­rik ez produktu lagungarririk, zuzenean beste erakunde publiko ­batzuen eskumenekoak badira, edo eran­tzu­kizuna aseguru ­etxe, entitate edo hirugarrenen batena bada.

15. artikulua.    Baldin­tzak ez bete­tzea eta itzul­ketak.

1.    Onuradunak ez baditu bete­tzen foru dekretu honetan eta aplikagarri diren beste arauetan ezarritako baldin­tzak, ondorio hauek etorriko zaizkio:

— Diru lagun­tza osoa edo zati bat jaso­tzeko edo produktu lagungarria lagata har­tzeko eskubidea galduko du.    

— Produktu lagungarria edo haren kostua, edo jasotako diru lagun­tza osoa edo zati bat ­itzuli beharko du, dagozkion berandu­tza interesak barne, Gipuzkoako diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauko 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz.          

— Dagozkion eran­tzu­kizunei eran­tzun beharko die, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren III. tituluan diru lagun­tzen arloko urraketa eta zigor administratiboei buruz ezarritakoari jarraikiz.

2.    Zehazki, artikulu honi dagokionez, baldin­tzak ez bete­tzea izango da:

— Jasotako diru lagun­tza ez justifika­tzea edo esandakoaz beste xede baterako erabil­tzea.        

— Diru lagun­tza emateko edo produktu lagungarria laga­tzeko arrazoi izandako zehaztasunen bat galdu izatea.   

— Lagatako produktu lagungarria ez itzul­tzea, dagoeneko onuradunaren­tzat beharrezkoa ez izan arren.

— Lagatako edo diru lagun­tza­rekin eskuratutako produktu lagungarriak honda­tzea, erabil ezinik uztea edo beste erabilpen bat ematea, nahita edo zabarkeria handi baten ondorioz izan bada.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ezintasuna edo mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako banakako lagun­tzak arau­tzen dituen 2004ko ­otsailaren 24ko 11/04 Foru Dekretuaren babesean onuradun izaera aitortua dutenek, halaxe izaten jarraituko dute foru dekretu hau indarrean sar­tzen denean ere.      

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geldi­tzen dira foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, bereziki, ezintasuna edo mendekotasuna duten per­tso­nen­tzako banakako lagun­tzak arau­tzen dituen 2004ko ­otsailaren 24ko 11/04 Foru Dekretua.

AMAIERAKO LEHEN XEDAPENA

Ahalmena ematen zaio Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuari foru dekretu hau aplikatu eta bete­tzeko behar diren egin­tza guztiak agindu ­ditzan.

AMAIERAKO BIGARREN XEDAPENA

Lagun­tzak foru dekretu honen bidez araututa egongo dira; horrez gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, eta hori gara­tzeko Erregelamendua onar­tzen duen 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak, ezarritakoa aplikatuko da.

AMAIERAKO HIRUGARREN XEDAPENA

Foru dekretu hau 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Donostia, 2008ko abenduaren 23a.

                                    DIPUTATU NAGUSIA,          
                                      Markel Olano Arrese.

      GIZARTE POLITIKAKO  
        DEPARTAMENTUKO   
         FORU DIPUTATUA,     
      Maite Etxa­niz Balen­tziaga.

(7395)   (14563)

1. ERANSKINA

LAGUN­TZA MOTAREN ARABERAKO
ESKAKIZUN ESPEZIFIKOAK

3. artikuluko a) puntuan ezarrita dauden eskakizun orokorrez gainera, eskakizun espezifiko hauek ere bete behar dira:

A)    Gizartera­tze programetan sar­tzeko edo jarrai­tzeko laguntzak lortzeko eskakizun espezifikoak.

— Aurkeztutako premiari eran­tzun diezaiokeen baliabide normalizaturik ez eduki­tzea inguruan.

— Beste finan­tza­bide guztiak aurretik agor­tzea, lagun­tza hauek gainerako lagun­tza publikoen ordezko izaera baitute.     

— Beste administrazio publiko baten eskumenean ez egotea.

— Diru lagun­tza­ren gehieneko muga hau izango da: Gizarte Politikako Departamentuak aurretik onartua duen zerbi­tzuaren kostuaren eta erabil­tzaileari ezar­tzen zaion ekarpenaren arteko aldea.

— Diru lagun­tzak hiruhilabeteka ordainduko dira, emandako lagun­tza propor­tzio-oinarri­tzat hartuta. Ordainketa egiteko, beharrezkoa izango da aurretik lagun­tza­ren xedea bete­tzen dela justifika­tzea. Dena dela, Gizarte Zerbi­tzuetako Departamentuak erabaki dezake lagun­tza hilabeteka ordain­tzea ere.

B)    Bizimodu independentea errazteko laguntzak lortzeko eskakizun espezifikoak.

1.    Adinez nagusi izatea.

2.    Mendekotasun egoeran dagoen per­tso­naren kalifikazioa izatea edo, ezgaitua izanik, 15 puntu edo gehiagoko beste norbaiten lagun­tza beharra izatea.

3.    Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa jaso­tzeko eskubidea dutenek, lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa eskatua izatea edo famili ingurunean zain­tzeko lagun­tza eskatua izatea, lagun­tza per­tso­nalaren prestazioa eska­tzeko aukerarik ez badute, 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legeak araututako dagokion ebazpena aurkeztea.

4.    Lagun­tza ematen zaion garaian eta erabil­tzen duen bitartean per­tso­nalki erabil dezakeen etxe­bizi­tza egoki bat eduki­tzea, edozein tituluren pean dela ere, prekarioan ez bada.        

5.    Zain­tza eta segurtasun per­tso­nalaren premiak estaliko dizkion ­gutxieneko azpiegitura bat eduki­tzea.           

6.    ­Etxeko elkarbizi­tza eta bizigarritasun baldin­tzak egokiak izatea behar duen zain­tza ondo eman ahal izateko. 

7.    Bizimodu independenteko proiektu bideragarri bat aurkeztea ida­tziz, ­gutxienez atal hauek dituena:  

a)    Elkarbizi­tza­ren egoeraren deskribapena.

b)    Eska­tzaileak egiten dituen okupazio edo lan jarduerak.

c)    Lagun­tza premiak, norberaren zain­tzan eta ­etxeko zereginetan zehazki zertarako behar dituen azalduz.

d)    Bere premiak estal­tzeko ­gutxi gorabehera zenbat orduko lagun­tza beharko lukeen.

e)    Zainketen antolaketa orokorra.

8.    Lagun­tzaile per­tso­nala kontratatuta dagoela eta Gizarte Seguran­tzan altan dagoela egiazta­tzea (lagun­tza ematen zaionetik hasita programan jarrai­tzen duen bitarte guztian).

9.    Udaleko gizarte zerbi­tzuek egindako egokitasuneko gizarte txos­tena.

·  Lagun­tza kalkula­tzeko prozedura:

— Per­tso­nak zenbat orduko lagun­tza behar duen zehaztuko da, txos­ten teknikoa/gizarte diagnostikoa oinarri­tzat hartuta.

— Premia guztien balorazio ekonomikoa egingo da.

— Balorazio ekonomiko horri kendu egingo zaizkio eska­tzaileak xede bererako edo antze­koetarako jaso­tzen dituen lagun­tza publiko guztiak.

— Hortik atera­tzen den kopuruari, ahalmen ekonomikoaren baremoa aplikatuko zaio, 39/2006 Legearen diru lagun­tzak arau­tzen dituen Diputatuen Kon­tseiluak hartutako erabakian jasotakoak.

·  Lagun­tza­ren ondorio ekonomikoak:

— Lagun­tza hilabete naturalei jarraituz jasoko da, eskaera udaleko gizarte zerbi­tzuetan aurkeztu ondorengo hileko lehen egunetik hasita, baldin eska­tzaileak lagun­tza hau emateko eskakizun guztiak bete­tzen baditu data horretan, lagun­tza per­tso­nala emango dion per­tsona kontratatuta eta Gizarte Seguran­tzan altan eduki­tzea barne. Bestela, lagun­tza­ren ondorio ekonomikoak eskakizun guztiak bete­tzen direla egiaztatu ondorengo hilaren lehen egunean sortuko dira. 


·  Lagun­tza­ren muga ekonomikoak:

— Lagun­tza­ren kopurua ez da inola ere izango handiagoa, egoi­tze­tan eska­tzailearen ­antzeko premia duten per­tso­nei lagun­tza zerbi­tzu hori emateko ezarrita dagoen gehieneko prezioa baino.

C)    Autonomia pertsonala errazteko diru laguntzak emateko eta produktu lagungarriak lagatzeko eskakizun espezifiko orokorrak.

— ­Antzeko lagun­tza­rik ez jaso izana aurreko 6 urteetan, non eta ez dagoen salbuespena egiteko fun­tsezko arrazoiren bat, teknikarien aldeko txos­tenaren arabera.

— Erabil­tzaileek ekarpena egin behar duten kasuetan, 3. eranskinean ezarrita dagoen ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gaindi­tzea.

— Hirigin­tza eta eraikun­tza arloko irisgarritasunerako lagun­tzak, ematekotan, egin nahi den egoki­tza­penak irisgarritasunari buruzko arauetan ezarrita dauden irizpide guztiak bete­tzen baditu emango dira. Hori ezinezkoa dela zeharo garbi dagoenean bakar-bakarrik egingo dira salbuespenak, Gizarte Politikako Departamentuak onartu eta gero.

— Hirigin­tza eta eraikun­tza irisgarritasunerako lagun­tzak eska­tzailearen errolda helbiderako bakarrik emango dira.        

2.    ERANSKINA

 

DIRU LAGUNTZA EMATEKO EDO LAGAPENA EGITEKO ONARTZEN DIREN PRODUKTU LAGUNGARRIEN KATALOGOA (LAGUNTZA TEKNIKOAK)

 

Erabiltzailearen ekarpena

 

GEHIENEKO KOPURUA

Eskakizun bereziak

 (agiri bidez frogatzekoak)

MUGIKORTASUN PERTSONALA ETA GARRAIOETARA IRISTEA ERRAZTEKO LAGUNTZAK.

 

GURPIL AULKI MOTORDUNAK

EZ

Gurpil aulki motorduna

 

Osasun Sailaren ebazpena

EZ

Norberak gidatzeko gurpil aulkiarentzako motor sistema

 

Osasun Sailaren ebazpena

EZ

Laguntzaileak eramateko gurpil aulkiarentzako motor sistema

 

 

EZ

Scooterra edo antzekoa

 

Mugitzeko zailtasunak (>= 9 puntu, higikortasunari eta garraio gastuei buruzko baremoan – aurrerantzean HGG baremoa-) 

EZ

Gurpil aulkiaren osagarriak

 

 

 

AULKI BEREZIAK

EZ

Neurrira jartzeko eserlekuak

 

Osasun Sailaren ebazpena

EZ

Gurpil aulki arina

 

Osasun Sailaren ebazpena

EZ

Jarrera aldagarriko gurpil aulkia

 

Osasun Sailaren ebazpena

EZ

Umeen gurpil aulkia

 

Osasun Sailaren ebazpena

 

JASOTZEKO ETA LEKUALDATZEKO APARATUAK

EZ

Garabia

 

 

EZ

Arnesa

 

 

EZ

Polipastoa (motorduna)

 

 

 

ibilgailua egokitzea

BAI

Umeentzako eserlekuak

800 €

Mugitzeko zailtasunak (>= 7 puntu, HGG baremoan) 

BAI

Mugikortasun murriztuko pertsonak garraiatzeko ibilgailua egokitzea 1

5.500 €

Mugitzeko zailtasunak (>= 7 puntu, HGG baremoan) 

BAI

Norberak gidatzeko ibilgailua egokitzea 1

3.000 €

Norberaren gida baimena (gidatzeko murrizpenen kodeak barne)

EZ

Arrapala eramangarriak

 

Mugitzeko zailtasunak (A, HGG baremoan) 

 

ibilgailua erostea

BAI

Norberak gidatzeko ibilgailua erostea

2.500 €

Gida baimena eta >=9 HGG baremoan eta lanerako edo ikasketetarako behar justifikatua    

Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasuna errazteko laguntzak

 

Etxeko sarrerako oztopoak kentzea

BAI

Arrapala, plataforma edo eskailerak igotzeko aulkia 1

2.000 €

Mugitzeko zailtasunak (>= 7 puntu, HGG baremoan) eta etxejabeen komunitateko partaidetza kuota

BAI

Etxe atariko eta eskaileretako moldaketak 1

2.000 €

Mugitzeko zailtasunak (>= 7 puntu, HGG baremoan) eta etxejabeen komunitateko partaidetza kuota

 

Soluzio alternatiboak

EZ

Eskailera igogailua

 

 

 

ETXEKO barruKO OZTOPOAK KENTZEA

BAI

Barruko oztopoak kentzea eta domotizatzea 1

5.000 €

 

BAI

Bainugela inguruko oztopoak kentzea 1

5.000 €

 

BAI

Polipastoa (instalazioa eta osagarriak)

4.000 €

 


 

Erabiltzailearen ekarpena

 

GEHIENEKO KOPURUA

Eskakizun bereziak

 (agiri bidez frogatzekoak)

Babes eta zaintza pertsonalerako laguntzak

 

KOMUNEKO, BAINUONTZIKO ETA DUTXAKO OSAGARRIAK

EZ

Komuneko  osagarriak

 

 

EZ

Dutxako eta komuneko aulkia

 

 

BAI

Bainuko garabia

800 €

 

EZ

Umeen bainu aulkia

 

 

EZ

Oherako bainuontzia

 

 

EZ

Bainuontziko eserlekua

 

 

 

Segurtasun pertsonaleko elementuak

EZ

Kasko babesgarria

300 €

 

EZ

Segurtasun uhala

250 €

 

Etxeko altzariak eta egokitzapenak

EZ

Somier artikulatua

 

 

EZ

Oherako segurtasuneko osagarriak

 

 

EZ

Eskaren kontrako koltxoia

 

 

EZ

Somier artikulaturako koltxoia

180 €

 

BAI

Eseri eta etzateko besaulkia

900 €

 

Komunikazio, informazio eta seinale sistemak

EZ

Komunikagailuak eta komunikazio taulak

 

 

BAI

Brailez idazteko makinak eta inprimagailuak

500 €

Ikusmen urria eta egokitasun txostena

BAI

Neurgailu lagungarriak eta etxeko tresnak

250 €

Ikusmen urria eta egokitasun txostena

BAI

Irakurtzeko eta informazioa lortzeko tresna elektronikoak

1.800 €

Ikusmen urria eta egokitasun txostena

BAI

Grabatzeko eta erreproduzitzeko aparatuak eta osagarriak

150 €

Ikusmen urria eta egokitasun txostena

BAI

Hardware eta software egokitua

800 €

 

BAI

Entzuteko protesiak (unitatea)

700 €

Entzumen binauralaren galera, > 50 dB, 16 urtetik gorakoentzat


 

CATÁLOGO DE PRODUCTOS DE APOYO (AYUDAS TÉCNICAS)
OBJETO DE SUBVENCIÓN O DE CESIÓN

 

Aportación del usuario/a

 

IMPORTE MÁXIMO

Requisitos concretos

 (a justificar documentalmente)

AYUDAS PARA LA MOVILIDAD PERSONALY ACCESO AL TRANSPORTE

 

SILLAS DE RUEDAS MOTORIZADAS

NO

Silla de ruedas motorizada

 

Resolución Dpto. Sanidad

NO

Sistema de motorización para silla de ruedas para uso propio

 

Resolución Dpto. Sanidad

NO

Sistema de motorización para silla de ruedas manejada por asistente

 

 

NO

Scooter o similar

 

Dificultades de movilidad (baremo MGT igual o superior a 9)

NO

Accesorios de silla de ruedas

 

 

 

SILLAS ESPECIALES

NO

Asientos posicionadores a medida

 

Resolución Dpto. Sanidad

NO

Silla de ruedas ligera

 

Resolución Dpto. Sanidad

NO

Silla de ruedas posicionadora

 

Resolución Dpto. Sanidad

NO

Silla de ruedas infantil

 

Resolución Dpto. Sanidad

 

APARATOS DE ELEVACIÓN Y TRASLADO

NO

Grúa

 

 

NO

Arnés

 

 

NO

Polipasto (motor)

 

 

 

ADAPTACIÓN DE VEHÍCULO

Asientos infantiles

800 €

Dificultades de movilidad (baremo MGT igual o superior a 7)

Adaptación de vehículo para transporte de personas con movilidad reducida 1

5.500 €

Dificultades de movilidad (baremo MGT igual o superior a 7)

Adaptación de vehículo para conducción propia 1

3.000 €

Permiso conducción propio (incluyendo códigos de restricciones para la conducción)

NO

Rampas portátiles

 

Dificultades de movilidad (baremo MGT A)

 

ADQUISICIÓN DE VEHÍCULO

Adquisición de vehículo para la conducción propia

2.500 €

Permiso conducción + MGT igual o superior a 9 + justificación de la necesidad laboral o académica

AYUDAS PARA LA ACCESIBILIDAD URBANÍSTICA Y LA EDIFICACIÓN

 

ELIMINACIÓN DE BARRERAS EN EL ACCESO A LA VIVIENDA

Rampa, plataforma o silla subescaleras 1

2.000 €

Dificultades de movilidad (baremo MGT igual o superior a 7) + cuota de participación en los gastos de comunidad

Actuaciones en el portal y escalera 1

2.000 €

Dificultades de movilidad (baremo MGT igual o superior a 7) + cuota de participación en los gastos de comunidad

 

SOLUCIONES ALTERNATIVAS

NO

Aparato salvaescaleras

 

 

 

ELIMINACIÓN DE BARRERAS EN EL INTERIOR DE LA VIVIENDA

Eliminación de barreras internas y domotización 1

5.000 €

 

Eliminación de barreras  en zona de bańo 1

5.000 €

 

Polipasto (instalación y accesorios)

4.000 €

 


 

Aportación del usuario/a

 

IMPORTE MÁXIMO

Requisitos concretos

 (a justificar documentalmente)

AYUDAS PARA LA PROTECCIÓN Y EL CUIDADO PERSONAL

 

ACCESORIOS DE ASEO, BAŃO Y DUCHA

NO

Accesorios para WC

 

 

NO

Silla de ducha e inodoro

 

 

Grúa de bańera

800 €

 

NO

Silla infantil de bańo

 

 

NO

Bańera para cama

 

 

NO

Asiento para bańera

 

 

 

ELEMENTOS PARA LA SEGURIDAD PERSONAL

NO

Casco protector

300 €

 

NO

Cinturón de seguridad

250 €

 

MOBILIARIO Y ADAPTACIONES PARA VIVIENDA

NO

Somier articulado

 

 

NO

Accesorios de seguridad para cama

 

 

NO

Colchón antiescaras

 

 

NO

Colchón para somier articulado

180 €

 

Sillón incorporador

900 €

 

SISTEMAS PARA LA COMUNICACIÓN, INFORMACIÓN Y SEŃALIZACIÓN

NO

Comunicadores y tableros de comunicación

 

 

Máquinas de escribir e impresoras braille

500 €

Baja visión + informe de adecuación

Instrumentos auxiliares de medida y artículos para el hogar

250 €

Baja visión + informe de adecuación

Instrumentos electrónicos de lectura y acceso a la información

1.800 €

Baja visión + informe de adecuación

Aparatos de grabación, reproducción y accesorios

150 €

Baja visión + informe de adecuación

Hardware y software adaptado

800 €

 

Prótesis auditivas (cada unidad)

700 €

Pérdida auditiva binaural superior a 50 db. Edad superior a 16 ańos

 

 

Higikortasunari eta garraio gastuei buruzko baremoa (HGG). Minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifika­tzeko prozedurari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 1971/99 Errege Dekretuak garraio kolektiboak erabil­tzeko zailtasunak zehazteko ezar­tzen duen baremoa.

Ikusmen urria = Bi begietako bakoi­tzean urrutiko ikusmen zolitasun zuzendua 0,3 edo txi­kiagoa izatea edo 20.ş-tik beherako ikus eremua eduki­tzea.

Ikusmen urrirako lagun­tzen egokitasun txos­tena = Eskatutako lagun­tza teknikoa eska­tzailearen ezgaitasunerako egokia dela azal­tzen duen txos­tena, ikusmen urriaren ondorioetan arta­tzen duen erakunde ofizialak emana.

50 dB baino gehiagoko entzu­men binauralaren galera = Entzu­men galeraren kalkulua 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 1A eranskinaren 13. kapituluan ezarri bezala egingo da. Espezialistaren txos­ten medikoa, audiometria barne duena, beharko da egiazta­tzeko.

1  Kon­tzeptu hauetan bilduta dauden zatikako lanek beren banakako gehieneko prezioa ezarrita daukate.

3. ERANSKINA

Autonomia pertsonala errazteko diru laguntzak emateko eta produktu lagungarriak lagatzeko garaian aplikatzekoa den ahalmen ekonomikoaren baremoa.

Baremo hau aplikatuko da foru dekretu honen 2. artikuluko B atalean eta 2. eranskinean, autonomia per­tso­nala errazteko diru lagun­tzak emateko eta produktu lagungarriak (lagun­tza teknikoak) laga­tzeko garaian, erabil­tzaileak ekarpena egitea aurreikusita badago.

Oro har, eska­tzailearen beraren eta ezkontide edo bikotekidearen diru sarrerak, eta ekonomikoki eska­tzailearen menpe dauden aurreko edo ondorengoak hartuko dira kontuan. Adingabeen kasuan, ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, adingabearekin bizi den haren legezko ordezkaria hartuko da eska­tzaile­tzat.

Hala ere, hirigin­tza eta eraikun­tza arloko irisgarritasunerako lagun­tzen kasuan, bizikide­tza unitatean eska­tzailearekin bizi diren hirugarren mailarainoko ahaide guztiak kontuan hartuko dira, odolekoak zein ezkon­tza bidezkoak, eta haien guztien diru sarreren batura hartuko da diru sarrera­tzat.         


Ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko diru sarrerak honela kalkulatuko dira:

1)    Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) aitortu dutenen kasuan, oinarri zergagarri orokorra eta aurrezkiarena, lan etekinen hobaria eta errenta salbue­tsiak gehituta.         

2)    Errenta aitorpenik aurkezteko obligaziorik ez dutenen kasuan (agiri bidez egiaztatuta), lan errendimenduetatik edo langabezia sarietatik etorritako diru sarrera gordinen %95, eta pen­tsioen eta langabezia subsidioen %100.  

3)    Pen­tsio konpen­tsa­garriak benetan ordain­tzen direla agiri bidez frogatuz gero, kontuan hartuko zaizkio bai jaso­tzen duen ezkontide ohiari sarrera bezala, bai ordain­tzen duenari kenkari bezala.

 

LAGUNTZAREN KALKULUA DIRU SARREREN ARABERA EGITEKO TAULA

 

Sarreren goi muga

Laguntzaren portzentajea

Lanbide arteko gutxieneko soldata

Lagun bakarra

2 lagun

3 lagun

4 lagun

5 lagun

%150

%100

%100

%100

%100

%100

%170

%90

%190

%80

%210

%70

%230

%60

%90

%250

%50

%80

%270

%40

%70

%290

%30

%60

%90

%310

%20

%50

%80

%330

%10

%40

%70

%350

%0

%30

%60

%90

%370

 

%20

%50

%80

%390

%10

%40

%70

%410

%0

%30

%60

%90

%430

 

%20

%50

%80

%450

%10

%40

%70

%470

%0

%30

%60

%490

 

%20

%50

%510

%10

%40

%530

%0

%30

%550

 

%20

%570

%10

%590

%0


TABLA PARA EL CÁLCULO DE LA AYUDA CORRESPONDIENTE SEGÚN INGRESOS.

 

Ingresos ańo HASTA

PORCENTAJE DE AYUDA

SMI

1 persona

2 personas

3 personas

4 personas

5 personas

150%

100%

100%

100%

100%

100%

170%

90%

190%

80%

210%

70%

230%

60%

90%

250%

50%

80%

270%

40%

70%

290%

30%

60%

90%

310%

20%

50%

80%

330%

10%

40%

70%

350%

0%

30%

60%

90%

370%

 

20%

50%

80%

390%

10%

40%

70%

410%

0%

30%

60%

90%

430%

 

20%

50%

80%

450%

10%

40%

70%

470%

0%

30%

60%

490%

 

20%

50%

510%

10%

40%

530%

0%

30%

550%

 

20%

570%

10%

590%

0%