Familia harrera mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Familia baten antzeko bizi giroa eskaintzen zaie mendeko pertsonei ingurune normalizatu batean eta behar dituzten zainketak jasotzen dituzte.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua
Nori zuzenduta
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak.
Baldintzak
-Hartutako pertsonaren baldintzak:
- Eskaera aurkezten den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Gipuzkoako udalerri batean erroldatuta egotea, arautzen duen Foru Dekretuan jasotako salbuespenak izan ezik.
- 18 urtetik gorakoa izatea.
- Mendeko pertsonatzat hartua izatea indarrean dagoen baremoaren arabera.
- Bizikidetza normala galaraziko duen portaera edo osasun arazo larririk ez izatea.
- Bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez izatea hartuko duen elkarbizitza unitateko kideekin.
-Harrera egiten duen familiaren baldintzak:
- Elkarbizitza unitatea osatzea.
- Erreferentziazko pertsona bat izendatzea, aldi berean Foru Dekretu arautzailearen 2.B.b) artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituena.
- Familiaren oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabide ekonomiko izatea. Kalkuluak egingo dira Foru Dekretu arautzailearen 2.B.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.
- Familia unitateko kide guztiek, betiere adinez nagusi direnek, onartzea harrera.
- Etxebizitza egokia izatea harrerarako ezarritako baldintzak betez, Foru Dekretu arautzailearen 2.B) artikuluaren e) puntuan ezarritakoari jarraituz.
- Harrerako familia unitatearen etxean ezin izango dira bizi, harrerakoak barne, arreta edo zaintza bereziak behar dituzten bi pertsona baino gehiago.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
Harreran dagoen pertsona eta famlia harreragilea:
- Diru sarreren egiaztagiria.
- Mediku ziurtagiria.
Harreran dagoen pertsona:
- Mendekotasunaren egiaztagiria.
Familia harreragilea:
- Harreraren erreferentziazko arduraduna izango den pertsonaren izendapena.
- Harrera onartzen duen dokumentua, harrera familia osatzen duten kide guztiek sinatuta.
- Foru Dekretu arautzailearen 2. artikuluaren B.e) atalean aipatutako terminoetan etxebizitza egokia duela egiaztatuko duen agiria.
- NA
- Erroldatze ziurtagiria
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
1.Udaletako oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Leiho berrian irekiko da.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
ARAUDIA
2008ko abenduaren 23ko 89/2008 FORU DEKRETUA. Leiho berrian irekiko da., mendekotasun egoeran daudenen familia harrerako programa eta hura garatzeko behar diren diru laguntzak arautzen dituena. (GAO 251 zk. 2008ko abenduaren 31koa).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Programa honen helburuak honako hauek dira:
- Etxean hartzen den pertsonari gertuko arreta ematea.
- Pertsona horren bizi kalitatea hobetzea.
- Etxean hartzen den pertsona ohiko ingurunean kokatzea, horrela normalizazio soziala bultzatuz.
- Dagoen zerbitzu eskaintza zabaltzea, mendekotasun egoeran dauden herritarren banakako eskaerei erantzuteko bizileku aukerak emanez.
- Gogoz kontra egoitzan sartzea saihestea, pertsonak beren ohiko gizarte ingurunean jarraitzea eta txertatzea bultzatuz.
Informazio osagarria
Prozeduraren laburpena:
Oinarrizko gizarte zerbitzuek harreraren egokitasunaren inguruko informazioa emango dute gizarte txosten baten bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik ebaluazioa egin eta egokitasun erabakia ematen denean, eskaerak bi itxaron zerrendetan jarriko dira, (harrerarako itxaron zerrendan dauden pertsonena eta familia harreragileena)
Bien arteko harremana oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez egingo da eta hauek , hala badagokio, proposatuko dute harreraren amaiera.
Baiezkoa bada, harrerako eta dagokion laguntzarako kontratua sinatuko da, arautzen duen Foru Dekretuaren eranskinean ezarritako ereduari jarraituz. Kontratuarekin eta harreragileek sinatutako erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren kopiarekin laguntza eskatuko da.
Segidan zehazten den zenbatekoa ordainduko dio Gizarte Politikako Departamentuak etxean hartutako pertsonari aldian-aldian, hark harrerako gastuak ordain ditzan: dekretu arautzailearen 6. artikuluan ezarritako tarifa, ken harrerako pertsonaren urteko sarreren % 75aren hamabirena. Hala ere, bermatuko da harreran dagoen pertsonak hilero gutxieneko soldataren %50a izango duela bere gastuetarako.