Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2008-12-31 40617 orria

3 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GFA-DIPUTATU NAGUSIA
2008ko abenduaren 23ko 89/2008 Foru Dekretua.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2008ko abenduaren 23ko 89/08 Foru Dekretua, mendekotasun egoeran daudenen familia harreraren programa eta hura gara­tzeko behar diren diru lagun­tzak arau­tzen dituena.

Familia harrera azken urteotan gizarte zerbi­tzuen hainbat jarduera alorretan ezar­tzen joan den neurrietako bat da, hala nola, haur, ezindu eta adinekoen alorretan. Egoi­tza­ren ordezko den baliabide honen alde ona da familia baten ­antzeko bizi giroa eskain­tzen zaiela per­tso­nei ingurune normalizatu batean. Era berean, neurri horren bidez gizarteak argi eta garbi erakuts dezake baliabide horren beharra duten per­tso­nekiko duen elkartasuna.    

Mendeko per­tsona adinduei eta ezinduei dagokienez, harrerari bereziki heldu zaio Foru Aldundiko Gizarte Politikaren Departamentuaren programa batean. Berau 2004ko azaroaren 16ko 89/04 Foru Dekretuaren bidez arautu da azken urteetan, haren bidez onartu bai­tzen mendeko per­tsona adinduen eta ezinduen harrera familien programa.    


Foru Aldundiak programa horretarako ematen zituen lagun­tzei eragin egin die 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoa, indarrean sar­tzeak. Arau horrek ezar­tzen du diru lagun­tzak emateko izapide arrunta elkarren arteko lehia izango dela; hala ere, ezar­tzen du diru lagun­tzak zuzenean ere eman ahal izango direla inoiz, baldin eta interes publikoko arrazoiak, sozialak, ekonomikoak edo humanitarioak badirela kredita­tzen bada, edo behar bezala zuri­tzen bada deialdi publikoa zaila dela. 


Baldin­tza horiek eman egiten dira programa honetan, eta, ondorioz, ezar­tzen da lagun­tzak zuzenean emango direla, ain­tzat hartuta helburu soziala dela eta bokazioa uniber­tsala duela baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tsona guztien­tzat; ez da beharrezkoa, beraz, deialdirik egitea lagun­tza hauek emateko, eskaerak edonoiz aurkez baitaitezke, betiere arau hauek indarrean dauden bitartean.

2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren 27.2 artikuluak dio ezen diru lagun­tza hauek zehazterik ez dagoen jende kopuru bati zuzen­tzen zaizkienean, Diputatuen Kon­tseiluak foru dekretuz onartuko dituela diru lagun­tzen arau bereziak. Hori da foru dekretu hau onar­tze­aren arrazoia, haren bitartez aurreko araudia 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren aurreikuspenetara molda­tzen baita, betiere programaren xedea eta helburuak lehengoak izanik.     

Hori dela eta, Diputatuen Kon­tseiluak, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, gaur eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDA­TZEN DUT

1 artikulua.    Helburua eta xedea.

1.    Foru dekretu honen helburua da mendekotasun egoeran daudenen Familia Harreraren Programa eta hura gara­tzeko behar diren diru lagun­tzak arau­tzea. Familia harreraren programa ondorengoan ­datza: Familiek edo bakarrik bizi diren per­tso­nek beren etxe­etan beraiekin inolako ahaidetasunik ez duten eta beren borondatez hala eska­tzen duten mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak har­tzea, eta familia batean ohikoak diren eta espero litezkeen maila eta kalitateko arreta eta zain­tza eskain­tzea.

2.    Programaren xedea da familia giro batean gertuko eta bere beharreik egokitutako arreta eta zain­tza ematea mendekotasun egoeran dagoen per­tso­nari, honako helburu zeha­tze­kin:     

a)    ­Etxean har­tzen den per­tso­nari gertuko arreta ematea.     

b)    ­Etxean har­tzen den per­tso­naren bizi kalitatea hobe­tzea.

c)    ­Etxean har­tzen den per­tsona ohiko ingurunean koka­tzea, hartara normalizazio soziala bul­tza­tuz.

d)    Dagoen zerbi­tzu eskain­tza zabal­tzea mendekotasun egoeran dauden herritarren banakako eskaerei eran­tzu­teko aukerak emanda bizitokiari dagokionez.

e)    Gogoz kontrako egoi­tzara­tzeak saihestea, per­tso­nak beren ohiko gizarte ingurunean jarrai­tzea eta txerta­tzea bul­tza­tuz.

2. artikulua.    Zerbi­tzua jaso­tzeko baldin­tzak eta beharkizunak.

Familia harreraren programako lagun­tzak eskura­tzeko, honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte, bai onuradunak, bai harrera familiak:

A.    Per­tsona batek familian hartua izateko, bete beharreko beharkizunak:

a)    Eskaera aurkezten den eguna baino urtebete lehenagotik, ­gutxienez, Gipuzkoako udal batean erroldatuta egotea. Gipuzkoan jaiotakoak izan baina errolda­tze baldin­tza bete­tzen ez duten per­tso­nen eskaerak onartu ahal izango dira, baldin eta familiarengana hurbil­tzeko egiten bada edo beste arrazoi sozialen bat alega­tzen bada.       

b)    18 urtetik gorakoa izatea.

c)    Mendeko per­tsona­tzat hartua izatea indarrean dagoen baremoaren arabera.

d)    Bizikide­tza normala galaraziko duten portaera edo osasun arazo larririk ez izatea.

e)    Bigarren mailarainoko odol edo ezkon­tza ahaidetasunik ez izatea hartuko duen elkarbizi­tza unitateko kideekin.        

Per­tsona hauen­tzat baldin­tza ­batzuk ez dira betekizun izango:

a)    Gipuzkoako Foru Aldundiaren adingabeak har­tzeko programatik datozen mendeko per­tso­nak.        

b)    Gipuzkoako Foru Aldundiaren iri­tziz behar bereziak dituzten per­tso­nak, izanik haien­tzat egokia programan sar­tzea.  


B.    Familia batek harrerakoa izateko bete behar dituen beharkizunak:

a)    Elkarbizi­tza unitatea osa­tzea. Foru dekretu honen arabera harrera familia­tzat hartuko da per­tsona bakarrak, senar-emazteek, izatezko bikoteek edo ezkondu gabeko bikoteek edo odol edota ezkon­tza ahaidetasuneko zenbait kidek osatutakoa eta etxe­bizi­tza berean bizi dena. Egoera hori egiazta­tzeko, etxe­bizi­tza kokatuta dagoen herriko udalak emandako elkarbizi­tza ziurtagiria aurkeztu beharko da. 

b)    Erreferen­tziazko per­tsona bat izenda­tzea. Harrera familiak erreferen­tziazko per­tsona bat izendatu behar du; hark ardura izango du har­tzen duten per­tso­nari arreta nagusiki ematea; bizileku eta lagun­tza kontratuaren titularra izango da; eta, administrazioaren aurrean, familiaren ordezkari izango da.

Erreferen­tziazko per­tsona horrek baldin­tza hauek bete behar ditu:

b.1)    25 urte baino gehiago eta 60 baino ­gutxiago izatea.

b.2)    Familian hartutakoa zain­tzeko egin beharreko lanak egitea erago­tziko dioten gaixotasun infekto-kutsa­garririk eta mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea.

b.3)    Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nekin trata­tzeko gaitasuna eta jarrera izatea.

b.4)    Zailtasun fisikoak, adimenekoak edo adinarekin lotutakoak dituzten per­tso­nak onar­tzeko gaitasuna izatea.

b.5)    Harreran izan daitezkeen zailtasunak gaindi­tzeko prestakun­tza eta aholkulari­tza jaso­tzeko prest egotea.   

b.6)    Bere egitekoa bete­tzeko eta familian hartutako per­tsona zain­tzeko nahikoa denbora izatea.

b.7)    Familia harreraren programan ­gutxienez urte bete irauteko disposizioa izatea, ezinbesteko kasuetan izan ezik.      

c)    Nahikoa diru baliabide izatea. Honen inguruan, uler­tzen da harrera familia unitateak diru baliabide egonkorrak izan behar dituela oinarrizko beharrei aurre egiteko; ­gutxieneko sarrera modura, jar­tzen da kontratua sina­tzen den unean ezarrita dagoen lanbide arteko ­gutxieneko soldata, baldin eta elkarbizi­tza unitateak kide bakar bat badauka. Gainerakoetan, ­gutxieneko sarrerak kalkulatuko dira ­gutxieneko soldata horri %25 gehituta elkarbizi­tza unitateko kide bakoi­tza­rengatik.           


d)    Familia unitateko kide guztiek, betiere adinez nagusi direnek, onar­tzea harrera.

e)    Etxe­bizi­tza egokia izatea. Harrera familiak edozein titulu peko etxe­bizi­tza eduki behar du, prekarioan izan ezik, eman nahi zaion erabilerarako egokitua eta prestatua eta honako baldin­tzak dituena:      

e.1)    Nahikoa leku izatea familia bera eta hartutakoa/ak lasai bizi­tzeko.         

e.2)    Familian hartutako per­tsona bakoi­tza­ren­tzat bakarrik izango den logela bat izatea.

e.3)    Irisbide erraza duen hiri edo herri batean egotea.          

e.4)    Bizigarritasun eta erosotasun baldin­tza onak izatea.      

e.5)    Arkitektura hesirik ez egotea, hartara harrera per­tso­naren irisgarritasunari eta ibiliari ez kalterik eragiteko, eta inoiz behar litezkeen lagun­tza produktuak (lagun­tza teknikoak) erabil­tzeko baldin­tza egokiak izatea.       

f)    Harrerako familia unitatearen ­etxean ezin izango dira bizi, harrerakoak barne, arreta edo zain­tza bereziak behar dituzten bi per­tsona baino gehiago.

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera familiari aurreko baldin­tza­ren bat kendu diezaioke, baldin eta udaleko gizarte zerbi­tzuek harreraren egokitasuna zuri­tzen badute. Nolanahi ere, udaleko gizarte zerbi­tzuek per­tsona bakarrez nahiz hainbat kidez osatutako familia unitatea familia harrerarako egoki­tzat ­jotzeko, hauek hartuko dituzte kontuan: Familia harrerarekiko duen jarrera positiboa eta onarpena, har­tze­koa den per­tso­narekiko jarrera eta onarpena, eta har­tze­koa den per­tsona zain­tzeko dituen bitartekoak (baliabide fisikoak, denbora eta nahikoa diru baliabide).          

3. artikulua.    Prozedurako xedapenak.

1.    Eskaera eta espedientearen hasiera.

Familia harrerako programan interesa dutenek, dela harrera eska­tzen dutenek, dela harrera eman nahi duten familiek, udaleko gizarte zerbi­tzuetara jo behar dute, han esango baitiete zer egin behar duten eta nora jo behar duten, eta han izapidetuko baitizkiete eskaerak. 2.A.a) artikuluak aipatu bezala, Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta ez dauden per­tso­nek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura joko dute zuzenean.         

Harrera familiaren programaren inguruko informazioa Gizarte Politikako Departamentuaren web orrian eta norberaren udaleko gizarte zerbi­tzuetan izango da.   

Programak arau­tzen dituen lagun­tzen berezitasuna eta izaera uniber­tsala dela eta -baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tsona guztien­tzako baitira-, ez da beharrezkoa lagun­tza horiek emateko deialdirik egitea, eta lagun­tzen eskaerak edonoiz aurkez daitezke, betiere arau hauek indarrean diren bitartean.    

2.    Eskaerak tramita­tzea.

Harrera eska­tzen duen per­tso­nak nahiz familia har­tzaileak eskaera aurkeztu beharko dute norbera bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbi­tzuetan, eta han izapidetuko dira. Bertatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departa­mentura bidaliko dira.

Udaletako oinarrizko gizarte zerbi­tzuek familia harreraren programan parte hartu nahi duten per­tso­nen eskabideak baloratuko dituzte, beharrezkoak diren baldin­tzak bete­tzen ote dituzten egiazta­tzeko eta gizarte txos­ten baten bidez baliabidea egokia den edo ez proposa­tzeko.

Ondoko agiriak eran­tsi behar zaizkio eskaerari:          

— Nortasun Agiri Nazionala edo erresiden­tzia baimena, indarrean (fotokopia).

— Interesatuak edo haren ordezkari legalak sinatutako eskaera.

— Eska­tzailearen edo familia eska­tzailearen sarrerak.

Eskaera egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko ordurako Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden dokumentuak, hala xeda­tzen baitu 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 35.f) artikuluan. Halakoetan, eskaera orrian adierazi beharko da zein egunetan eta organotan edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentuak, edo zein organok eta noiz egin zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira prozedura hura bukatu zenetik. Dokumentazio hori eskura­tzeko modurik ez badago, Gizarte Politikako Departamentuak eska­tzaileari eska diezaioke aurkezteko dokumentua edo, bestela, egiazta­tzeko beste bitarteko ­batzuk erabiliz dokumentu horren bidez egiazta­tzen diren baldin­tzak.

Eskaera orriak edo harekin aurkeztu beharreko dokumentazioak ez baditu identifika­tzeko datu guztiak, aka­tsen bat badu edo osorik ez badago, eska­tzaileari eskatuko zaio aurkez dezala falta den informazioa edo zuzen dezala antze­mandako aka­tsa hamar eguneko epean, eta ohartaraziko zaioa hala egin ezean eskaeran ­atzera egin duela ulertuko dela, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.        

Udaletako oinarrizko gizarte zerbi­tzuek Gizarte Politikako Departamentuari proposatuko dizkiote familia batean hartuak izateko eskaera egin duten per­tso­nak zain­tzeko egoki­tzat ­jotzen dituzten familia har­tzaileak, horretarako arrazoiak emanda dagokion gizarte txos­tenaren bidez.

Informazio hori aztertuta, Gizarte Politikako Departa­mentuak familia har­tzaileen, harrera eska­tzaileen eta harrera bakoi­tza­ren egokitasuna ebaluatu eta erabakiko du. Ebaluaketa horren arabera harrera familiak edota harrera eska­tzaileak egokiak ez direla erabaki­tzen bada, eskabidea ­atzera botako da behin betiko. Txos­ten teknikoen arabera iri­tziko balitz kasu jakin horretarako ez dela egokia baina beste harrera ­batzuetarako egokia izan daitekeela, eskabideak itxa­ron zerrendara pasako dira.

3.    Zerrenden kudeaketa.

Familia batean hartuak izan nahi duten per­tso­nen nahiz harrera programa honetan parte hartu nahi duten familien eskaerak zerrenda banatan jasoko dira, eta, eskaera dataren arabera, lehentasun hurrenkeran jarriko dira.    

Harrerarako egoki­tzat jotako harrera familien eta harrera eska­tzaileen eskabideekin osatutako zerrendak Gizarte Politikako Departamentuak zentralizatu eta eguneratuko ditu aldian behin.

Familia batean har­tzea eska­tzen duen per­tsona bizi den herrian harrera familiarik ez dagoenean edota eskabide horretarako egokiak ez direla irizten denean, Gizarte Politikako Departamentuak goian aipatutako zerrendatik beste udalerri ­batzuetan bizi diren harrera familiak proposatuko ditu, baleude.

4.    Aldeen arteko kontaktua.

Udaleko gizarte zerbi­tzuak harremanetan jarriko ditu harrerako bi alderdiak, integrazioa berma­tze­arren oreka bilatuz izaera per­tso­nalean, bizi­tzeko estiloan, hizkun­tzan, eta ohitura sozial eta kulturalean.        

Harreman horretan programak ezarritako baldin­tzak eta alderdi bakoi­tza­ren betebeharrak eta eskubideak azalduko dira, eta bizileku eta lagun­tza kontratuan jaso nahiko luketen baldin­tza partikularrak ere jasoko dira, bien artean adostuak.    

Izapide hau egin dela udaleko gizarte zerbi­tzuek Gipuz­koako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departa­mentura bidaliko duten proposamenean jasoko da berariaz.

5.    Bizilekuaren eta lagun­tza­ren kontratua sina­tzea.

Harreraren onuradunak edo haren legezko ordezkariak eta harrera familiako erreferen­tziazko per­tso­nak bizilekuaren eta lagun­tza­ren kontratua sinatuko dute, Gizarte Politikako Departamentuak zehaztutako modeloaren arabera (foru dekretu honen eranskin gisa jaso da eredu hori). Alderdi sina­tzaile bakoi­tzak dokumentu horren jatorrizko kopia bat gordeko dute.

Kontratuaren beste jatorrizko kopia bat eta familia har­tzaileak kontratatutako eran­tzu­kizun zibilaren seguru polizaren kopia bat Gizarte Politikako Departamentura bidaliko dira udaleko gizarte zerbi­tzuetan barrena.

4. artikulua.    Eslei­tzeko prozedura.

Foru dekretu honen 3.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan adierazitakoak kontuan hartuta, diru lagun­tzak emateko prozedura esleipen zuzena izango da, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 20.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.  

5. artikulua.    Finan­tza­zioa.

Diru lagun­tzak eskaera egiten den urteko Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan ezar­tzen diren kredituen kontura finan­tza­tuko dira, eta ekitaldian zehar horiek handi­tzeko aukera izango da. Aurrekoa gorabehera, ekitaldia amaitutakoan izapide­tzen hasi eta amai­tzeke badago diru lagun­tza jaso­tzeko baldin­tza guztiak bete­tzen dituen eskaerarik, edo onartu ezin denik aurrekontu baliabideak agortu direla-eta, eskaera horrek hurrengo ekitaldiko aurrekontuen kontura jaso dezake diru lagun­tza, betiere aurrekontuetan nahikoa diru badago eskuragarri. 


6. artikulua.    Familia harreraren tarifak eta diru lagun­tzen gehienezko zenbatekoak.

1.    Mendekotasun mailaren arabera, honako tarifa hauek ezar­tzen dira harrerako per­tso­nak harrera familiari ordain­tzeko:

— III. gradua (mendekotasun handiko per­tso­nak): 1.606,70 euro/hilabete (52,82 euro/egun).

— II. gradua (mendekotasun larriko per­tso­nak): 979,45 euro/hilabete (32,20 euro/egun).

— I. gradua (mendekotasun ertaineko per­tso­nak): 806,71 euro/hilabete (26,52 euro/egun).

2.    Hau izango da Gizarte Politikako Departamentuak harrerako per­tso­nari aldian-aldian ordainduko dion zenbatekoa, hark harrerako gastuei aurre egiteko: Aurreko atalean ezarritako tarifa, ken harrerako per­tso­naren urteko sarrera guztien %75, zati hamabi.

3.    Hala ere, harrerako per­tso­nak jaso beharreko lagun­tza­ren zenbatekoa kalkula­tzeko, kontuan izango da per­tso­nak lanbide arteko soldataren %50 izan dezala hirlero eskura bere gastuei aurre egiteko, betiere gainditu gabe Gipuzkoako Foru Aldundiak harrerarako ezar­tzen duen gehienezko zenbatekoa.         

4.    Harrerako per­tsona ospitaleratuz gero, lagun­tzak bere horretan jarraituko du bertan den bitartean, udaleko gizarte zerbi­tzuek salbuespenik proposa­tzen dutenean izan ezik. Diru lagun­tzak irauten duen bitartean, harrera familiak konpromisoa har­tzen du harrerako per­tso­nari oinarrizko arreta emateko ospitalean den bitartean.

5.    Harrerako per­tsona beste norabait joaten bada 7 egunez baino gehiagoz, aurretik abisatuta betiere, Gizarte Politikako Departamentuaren diru lagun­tza eta erabil­tzaileak harrera familiari ematen dion zenbatekoa ohiko zenbatekoen %30 izango dira. Bizilekua gehienez 2 hilabetez gordeko da.         

6.    Harrera bertan behera gera­tzen bada, harrerako per­tso­nak jaso­tzen duen hileko lagun­tza azken hil horretan familiarekin eman dituen egunetara moldatu beharko da propor­tzioaren bidez.

7.    Hilabete baino ­gutxiagoko egonaldietako diru lagun­tza­ren zenbatekoa kalkula­tzeko (harreraren hasiera edo amaieragatik edo plaza erreserbagatik), zehaztutako eguneko prezioa erabiliko da, eta hilabete horretan benetan egin diren harrera egunekin biderkatuko da hilabete horretako diru lagun­tza lor­tzeko.

8.    Familian hartutakoak harrera familiari ondasunak eskualdatuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak egoki iri­tzi­tako neurriak hartuko ditu emandako diru lagun­tzari eta ordaindutako zenbatekoak ­itzuli beharrari dagokionez.    

9.    Familia harrerarengatik ordaindu beharreko tarifak eta foru dekretu honen xede diren lagun­tzen zenbatekoak foru agindu bidez urtero eguneratuko dira KPIren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko kon­tsumo prezioen indizearen aurreko abendukoaren aldeko igoera tasaren arabera).    

7. artikulua.    Prozedura antolatu eta izapide­tzeko organo eskuduna.

Prozedurako organo instruktorea Gizarte Politikako Departamentuko Gizarte Zerbi­tzuetako Lagun­tza eta Sarrera Zerbi­tzua izango da, eta horrek ofizioz burutuko ditu ebazpen proposamena egiteko ain­tzat hartu behar diren datuak zehazteko, jakiteko eta egiazta­tzeko bidezko­tzat ­jotzen dituen jarduketa guztiak.

8. artikulua.    Kon­tze­sio ebazpena.

1.    Lagun­tzak ematea edota uka­tzea Ezinduen Lagun­tzako zuzendari nagusiak erabakiko du, ebazpen bidez.    

2.    Gizarte Politikako Departamentuak alderdiei harrera familiako programan parte har­tzeko baiezko edo ezezko ebazpena jakinaraziko die. Udale­txeko gizarte zerbi­tzuek ere ebazpen horren berri jasoko dute.

3.    Prozeduraren ebazpena hartu eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, eskaera udaleko gizarte zerbi­tzuetan aurkeztu den egunetik konta­tzen hasita. Epea bukatu eta ez bada ebazpenik berariaz jakinarazi, interesatuek eskaera eze­tsi dela ulertu beharko dute.  

9. artikulua.    Harrera familian parte har­tzen duten per­tso­nen betekizunak.

1.    Onuradunek diru lagun­tzak onar­tzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritako betebeharrak onar­tzea dakar.          

2.    Zehazki, onuradunek honako betekizunak dituzte:

A.    Etxean hartutakoaren betebeharrak:

a)    Familian integra­tzea eta parte har­tzea, eta elkarbizi­tza erraztea ahal duen neurrian.

b)    Jarraipena eta harreraren kontrola egingo duten udaleko gizarte zerbi­tzuei honakoen berri ematea: Diru sarreren aldaketak eta harrerarako garran­tzizko beste baldin­tza baten aldaketa, gerta­tzen den unean, bereziki arreta gutxi­tzen bada edo familiaren elkarbizi­tzan gorabeherak izaten badira.          


c)    Egin aurretik, familian hartutakoaren eta harrera familiaren arteko ondasun eskualdaketen berri ematea.    

d)    Ohitura, ordutegi eta elkarbizi­tzako gainerako alderdietara egoki­tzea; bere higienea zain­tzea; ­etxea, altza­riak eta abar behar bezala erabil­tzea eta familiako kide guztiak errespetuz trata­tzea

B.    Harrera familiaren betebeharrak:

a)    Familia harreraren egokitasuna neur­tzeko behar den informazio guztia erraztea.

b)    Harrera dagokion udaleko eta Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen orientazioei jarraikiz bete­tzea.

c)    ­Etxean hartutakoari behar den lagun­tza eta zain­tza eskain­tzea eta errespetuz trata­tzea, haren beharrak kontuan hartuta, ahal den neurrian familian integra dadin lagunduz.           

d)    Familia harreraren jarraipenaz eta kontrolaz ardura­tzen diren udal gizarte zerbi­tzuei jakinaraztea:

— Helbide aldaketa edo harreraren hasierako baldin­tzei dagokienez aldaketa nabarmena dakarren eta harreran eragina duen aldaketa oro.

— Familia elkarbizi­tzan gerta daitezkeen gorabeherak edo gabeziak.

— Egin aurretik, familian hartutakoaren eta harrera familiaren arteko ondasun eskualdaketen berri ematea.

C.    Guztien betebeharrak:

a)    Bizilekuaren eta lagun­tza­ren kontratua sina­tzea eta bertan ezarritako baldin­tzak bete­tzea. Kontratuaren eredua foru dekretu honen eranskinean dator.

b)    Udaleko gizarte zerbi­tzuei jakinaraztea, 60 egun aurretik ­gutxienez, familia harrera bertan behera uzteko asmoa.    

c)    Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari erabil ­ditzan fitxa­tegi automatizatuetan dauden datu per­tso­nalak, ekonomikoak, sanitarioak eta sozialak Gizarte Politikako Departamentuaren fun­tzioetarako nahiz beste xede ­batzuetarako, hala nola, estatistikak egiteko eta ikerketa zientifikoa buru­tzeko, datu per­tso­nalen babeserako araudiak aurreikusten duenari begiratuz.         

d)    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari baimena ematea Foru Aldundiko beste departamentu edo beste administrazio publiko ­batzuek fitxa­tegietan duten informazioa eskatu ahal izateko, emandako datuak egiazta­tze aldera, eta diru lagun­tza eskura­tzeko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko behar beste kon­tsulta egiteko.           

10. artikulua.    Bateragarritasunak eta bateraezintasunak.

1.    Harrerako per­tso­naren­tzat, familia harrerako diru lagun­tza bateragarria da eguneko zentroko zerbi­tzua erabil­tze­arekin, ­etxeko lagun­tzako zerbi­tzuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen produktu lagungarrien onuradun izatearekin (lagun­tza teknikoak).

2.    Hala ere, lagun­tza hori bateraezina da egoi­tza zerbi­tzuekin eta bestelako bizilekuekin (aldi bateko egonaldiekin izan ezik), baita zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoarekin ere (abenduaren 14ko 39/2006 Legea, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen autonomia per­tso­nala eta lagun­tza susta­tze­koa).

3.    Diru lagun­tza hori jaso­tzea bateraezina da helburu berdina duen beste edozeinekin, eta bereziki abenduaren 14ko 39/2006 Legeak arau­tzen dituen familia ingurunean zain­tzeko eta zain­tzaile ez profesionalei lagun­tzeko prestazio ekonomikoekin eta lagun­tza per­tso­naleko prestazio ekonomikoekin.        

11. artikulua.    Lagun­tzak ordain­tzea.

Diru lagun­tza familian hartutako per­tso­nari ordainduko zaio hilabetearen buruan haren kontu korrontean transferen­tzia eginez; lehenengo ordainketa egiteko sinatuta egon behar du harrera familiarekin egindako bizileku eta lagun­tza kontratua. Betiere, harreraren onuradunak ordainduko dio familia har­tzaileari aurrez hitzar­tutako zenbatekoa, non eta berariaz baimena ematen ez dion Foru Aldundiari ordainketa hori zuzenean familia har­tzaileari egiteko.

12. artikulua.    Jarraipena.

1.    Familia harrera eratu den udalerriko gizarte zerbi­tzuak izango dute harrerako baldin­tzen jarraipena eta kontrola egiteko ardura; inoiz intzi­den­tziarik emanez gero, haien berri eman behar diote Gizarte Politikako Departamentuari, zeinak beharrezko lagun­tza teknikoa emango dien. 

2.    Udal zerbi­tzu horiek aldian behin txos­ten bat bidaliko diote Gizarte Politikako Departamentuari, ­gutxienez urtean behin, familia harrera bakoi­tza­ren jarraipenaren ingurukoa. Halaber, ahalik eta azkarren edozein intzi­den­tziaren berri emango du baldin eta eraginik badu Gipuzkoako Foru Aldundiak onuradunari ematen dion lagun­tza­ren zenbatekoan.  

3.    Datuak fal­tsu­tzeak, ezkuta­tzeak eta diru lagun­tzak beste xede batera desbidera­tzeak eragingo dute lagun­tza gal­tzea eta, halakoren beharrik ikusiz gero, 14. artikuluan ezar­tzen den itzul­tze prozedurari ekitea.       

13. artikulua.    Harreraren etetea eta amai­tzea.

1.    Harrerak iraungi egingo dira ondorengo arrazoiren bat tarteko denean:

a)    ­Etxean hartutakoa hil­tzea.

b)    Hitzar­tutako denbora amai­tzea, baldin eta kontratuan halakorik zehazten bada.

c)    Alderdietakoren batek bizileku eta lagun­tza kontratua bukatu­tzat ematea, aldez aurretik beste alderdiari eta kasuaz ardura­tzen diren udal gizarte zerbi­tzuei jakinarazita 2. atalean ezarritakoari jarraikiz.

d)    Erreferen­tziazko har­tzaileak gaitasun fisikoak, psikikoak edo baliagarritasuna gal­tzea edo 2. artikuluan ezar­tzen diren baldin­tzak bete ez eta familia harrera bideragarri ez izatea.

e)    Familia elkarbizi­tza­ren hondamenak harrera modu egokian gara­tzen eragoztea.

f)    Foru dekretu honek edo aldeen arteko kontratuak ezar­tzen dituzten betekizunen bat ez bete­tzea.    

g)    Harrerako per­tsona egoi­tza batean sar­tzea behin betiko izaerarekin.

2.    Nolanahi ere, harrera bukatu­tzat emateko asmoa beste alderdiari eta harreraz ardura­tzen den udaleko gizarte zerbi­tzuari jakinarazi beharko zaio 60 eguneko aurrerapenez ­gutxienez, familian hartutako per­tsona behar bezala zain­tzea berma­tzeko neurri egokiak hartu ahal izateko.

3.    Harrera familiak eska dezake harrera bertan behera gera­tzea aldi baterako ezinbesteko kasuetan; hori behar bezala zuritu beharko da udaleko gizarte zerbi­tzuen aurrean, eta onuradunak jaso­tzen duen lagun­tza­ren ordainketa, eta onuradunak familiari egiten diona ere bai, bertan behera gera­tzea eragingo du. Dena dela, behar adina neurri hartu beharko dira harrerako per­tsona behar bezala zaindua izan dadin harrera bertan behera dagoen aldian.

14. artikulua.    Baldin­tzak ez bete­tzea eta itzul­ketak.

Onuradunek ez badituzte bete­tzen oinarri hauetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldin­tzak, diru lagun­tza osorik edo zati bat jaso­tzeko eskubidea galduko dute, diru lagun­tza osorik edo zati bat ­itzuli beharko dute, eta dagozkion berandu­tza interesak ordaindu beharko dituzte, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauko 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta jarduera horretatik erator litezkeen eran­tzu­kizunak bere gain hartu beharko dituzte, hala xeda­tzen baitute foru arau horretako 49. artikuluak eta hurrengoek.         

XEDAPEN IRAGANKORRA

2004ko azaroaren 16ko 89/04 Foru Dekretuaren babesean onuradun izaera aitortuta duten per­tso­nek halaxe izaten jarraituko dute foru dekretu hau indarrean sar­tzen denean ere.       

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geldi­tzen dira foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, bereziki, 2004ko azaroaren 16eko 89/2004 Foru Dekretua, adineko ezinduen eta per­tsona ezgaituen harrera familien programa arau­tzen duena.

AMAIERAKO LEHEN XEDAPENA

Ahalmena ematen zaio Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuari foru dekretu hau aplikatu eta bete­tzeko behar diren egin­tzak erabaki ­ditzan.

AMAIERAKO BIGARREN XEDAPENA

Diru lagun­tzak foru dekretu honen bidez arautuko dira; horrez gain, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzak arau­tzen dituenak, eta 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak, foru arau horren Erregelamendua onar­tzen duenak, xedatutako aplikatuko da.

AMAIERAKO HIRUGARREN XEDAPENA

Foru dekretu hau 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Donostia, 2008ko abenduaren 23a.

                                    DIPUTATU NAGUSIA,          
                                      Markel Olano Arrese.

      GIZARTE POLITIKAKO  
        DEPARTAMENTUKO   
         FORU DIPUTATUA,     
      Maite Etxa­niz Balen­tziaga.

(7397)   (14567)

ERANSKINA

BIZILEKU ETA LAGUNTZA KONTRATUA

 

........................................, ..................................................
                        (Herria eta data)

ELKARTU DIRA

Alde batetik, ....................................................................... (izen-abizenak eta NA), adin nagusikoa, bere izenean / babespean duen honen izenean: ........................................(harrerako pertsonaren datuak) (ezabatu balio ez duena).

Beste aldetik, .................................................................... (izen-abizenak eta NA), adin nagusikoa.

Biek elkarri behar adinako gaitasuna aitortzen diotelarik, bizileku eta laguntza kontratu hau sinatzea erabaki dute, ondorengo klausulak zehaztuta.

KLAUSULAK

Lehena: ...........................................................................jaunak/andreak (familia hartzailea aurrerantzean) bere etxean (helbidea: ...............................................) hartzen du .....................................................jauna/andrea (aurrerantzean etxean hartutako pertsona) klausula hauetan zehazten diren baldintzetan.

Bigarrena: Familia hartzaileak familiako ohiko zaintza eskainiko dio etxean hartutako pertsonari, hala nola, arropa garbiketa, otordua, logelaren garbiketa eta laguntza pertsonal egokia.          

......................................................................jaunak/andreak konpromisoa hartzen du ....................................................... jaunari/andreari bakarrik egin ezin dituen eginbeharretan lagun­tzeko, besteak beste, higiene pertsonalean, eta jateko, janzteko, mugitzeko eta oinarrizko beste zereginetan.       

Harrerak berekin dakar etxean hartutako pertsona familia bizitzan erabat integratzea, eta, egoera fisikoak eta psikikoak ahalbidetzen badiote, etxeko lanetan parte hartzea.         

Hirugarrena: Etxean hartutako pertsonak logela bat izango du beretzat bakarrik eta familiako kideekin partekatuko ditu etxebizitzako gainerako elementu komunak.        


Laugarrena: Etxean hartutako pertsonak eta familia har­tzaileak intimitaterako eskubidea daukate, baita bisitak hartu, irteerak egin eta abarrerako ere, elkarrekiko begirunea eta elkarbizitza errespetatuz.

Bosgarrena: ...................................................................jaunak/andreak hilean ................ euro ordainduko dizkio ......................................................................... jaunari/andreari.

Etxean hartutako pertsonak familia hartzaileari zenbat ordaindu behar dion Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarriko du.      

Seigarrena: .......................................................................... jauna/andrea harrera etxetik kanpo egonez gero, bizilekua gorde egingo zaio gehienez ere bi hilabetez, hala eskatzen badu.

Erreserbako aldi horren lehen zazpi egunetan, hartutako pertsonak aurreko klausulan ezarritako zenbatekoa ordainduko dio familiari. Zortzigarren egunetik aurrera, zenbateko horren %30 ordainduko dio, adierazitako erreserba aldia bukatu arte.     

Zazpigarrena: Hartutako pertsona ospitalera eramanez gero, han dagoen bitartean bosgarren klausulan zehaztutako zenbatekoa ordainduko zaio.  Zenbateko osoa ordaintzeko arrazoia da ospitalera joateak familiari eragiten dizkion gastuak ordaintzea eta familiak hartutako pertsonari oinarrizko beharrak asetzea ospitalean dagoen bitartean; beraz, familia hartzaileak etxean hartutakoaren oinarrizko beharrei erantzuteko konpromisoa hartzen du hura ospitalean dagoen bitartean.

Zortzigarrena: Familia hartzaileak ezingo du etxean hartutakoaren ondasunetan, higigarri nahiz higiezinetan, esku hartu, ezta erabili edo administratu ere, non eta hark berariaz horretarako baimena ematen ez dion familiaz kanpoko beste batzuen aurrean sinatutako dokumentu idatzi baten bidez. Horrelakorik egiten badu, harreraren jarraipena egiteaz arduratzen diren udaleko gizarte zerbitzuei jakinarazi beharko die berehala.

Bederatzigarrena: Kontratu hau lege xedapen honen mende dago, bereziki: 2008ko .................ko …../08 Foru Dekretua, mendekotasun egoeran daudenen familia harrerako programa eta hura garatzeko behar diren diru laguntzak arautzen dituena.

Hamargarrena: Familia hartzaileak etxeko arrisku orotako aseguru poliza bat kontratatuko du, erantzukizun zibila barne hartzen duena, etxean bizilekua edo laguntza eman izatetik etxean hartutako pertsonari letorkiokeen edozein kalte estal­tzeko, baita pertsona horrek hirugarren bati eragin liezaizkiokeenak ere.

Hamaikagarrena: Kontratu honek ez du iraupen jakinik. Kontratua iraungitzeko arrazoiak aipatu den foru dekretuan ezarritakoak dira.

Eta kontratu honekin ados daudenez, hiru aletan eta ondorio bakarrarekin sinatzen dute goiburuan adierazitako lekuan eta egunean:

— Familia hartzaileko erreferentziako pertsona,

 

 

 

Sin.: ..........................................................

 

— Etxean hartutako pertsona,

 

 

 

Sin.: ..........................................................