On-line laguntza

Ongi etorri Gipuzkoako Foru Aldundiaren On-line Laguntza Informatikorako Zerbitzura

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzuan sartu

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua gure webgunean nabigatzen lagunduko dizun Gipuzkoako Foru Aldundiaren txata da. Era berean, laguntza programak edo gune horretako bestelako tresnak nola deskargatu eta instalatzeari buruzko informazioa eskaintzen du.

Teknikari informatikoek haien pantailetan ikus ditzakete ordenagailuan abian jarrita dituzun aplikazioak, eta interneten nabigatu zurekin batera; aplikazio saio bera konpartitzen dute, eta dena denbora errealean gertatzen da. Horrela, ondoko gaien inguruko zalantzak argitu eta arazoak konpon ditzakezu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa.
  • Laguntza programak.
  • Tramiteak online - Gipuzkoatarian sartzeko baimenak lortzeko modua.

Ohar garrantzitsua:

"Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua" zerbitzuaren bitartez gai informatikoei buruzko galderak bakarrik egin daitezke.

Ordutegia

Orokorrean:

  • Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 17:00.
  • Ostiraletan: 8:00 - 15:00.

Abuztua eta irailean:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00.

Ogasuneko tramiteentzako data bereziak:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 20:00:
    • Urtarrilaren 22tik otsailaren 1era.
    • Apirilaren 15etik ekainak 30era.
    • Uztailak 18etik uztailak 26era.
    • Urriaren 22 eta 25.