- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean kontsultak, kexak eta iradokizunak (Gertubide)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Kontsulten, kexen eta iradokizunen sistemaren helburua da herritarrek horiek egiteko duten eskubidea bermatzea eta erraz gauzatu ahal izan ditzaten erraztea. Administrazioak, beraz, kontsultei, kexei eta iradokizunei erantzun arrazoitua eman behar die, epearen barruan, eta kudeaketa prozedura arina antolatu behar du; horretarako, herritarrek erabiltzeko moduko sistema korporatibo bat gaituko du.
Nork tramitatzen du
- Hainbat departamenturen zerbitzu erkideak
HASIERA ETA ESKAERA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
- Idazki telematikoz, Kontsultak, kexak eta iradokizunak (Gertubide) zerbitzuaren bidez.
- Gipuzkoako Foru Aldundira bidalita, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan zehazten duen edozein bitartekoren bidez.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
- Autentifikaziorik gabe
Bestelako tramitazio bideak
Telefonoz (943 112 111).
Kasu horretan, berehala erantzun daitezkeenak eta erantzuten direnak izan ezik, plataforma korporatiboan jasoko dira, eta interesdunari eskaeraren kodearen erreferentzia emango zaio.
Zuzeneko arretarako bulegoak
Herritarrei Arretarako Foru Sistema osatzen duten herritarren arretarako bulegoetara bertaratuta.
Eskaerak plataforma korporatiboan jasoko dira eta eskatzaileari egiaztagiri bat itzuliko zaio.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Kontsulten, kexen eta iradokizunen erantzuna Gertubide Sistema Korporatiboan aurkeztu edo sartu, eta gehienez ere 20 eguneko epean jakinaraziko da.
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokioHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Komunikazio elektronikoa
- Telefono bidezko komunikazioa
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Kontsulta: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko gaiei buruzko edozein motatako informazioa eskatzea.
Kexa edo iradokizuna: Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein zerbitzutako funtzionamenduari buruzko iritzia azaltzea eta, agian, funtzionamendua hobetzeko proposamena egitea.
Zerga iruzurraren salaketa: Foru Ogasunari ustezko zerga iruzurrari buruzko datuak jakinaraztea.
Informazio Publikoa Eskatzea: Informazio eskaera egitea, gardentasunaren arloan aplikagarri den araudian ezarritako informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz.