Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako dirulaguntzak
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Gazteria
Deskribapena:
Helburua
Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finantzatzeko laguntza poltsa
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu
Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak
Laguntzen zenbatekoa
25.000,00 €
Gehienez 5.000 €
Gutxienez 1.500 €
Hartzaileak
Gutxienez 3 kidek osatutako taldeak, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte, enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.
Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.
Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.
Aurkeztu behar diren agiriak
- Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.
- Gastu eta sarreren aurrekontua
- Taldearen ardura izango da behar diren baimen eta lizentziak eskuratzea, hartara diruz lagunduko den jarduera edo jarduerak burutzeko.
- Proiektuaren jarduerek arriskua badakarte sustatzaileentzat edo besterentzat, beharrezkoa izango da hau aurkeztea: Segurtasun plana eta Kontratatu beharreko aseguruak.
Eskaerak aurkezteko epea
- Hasiera: 2025eko martxoaren 7a
- Amaiera: 2025eko apirilaren 4a
Ebazpen Epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Ezespena
Araudi aplikagarria
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2023/02/23/e2301257.htm. Leiho berrian irekiko da.
Informazio osagarria
Zalantzak argitzeko:
GAZTEGUNEA: Urko Imaz
Telefonoa-WhatsApp: 620 27 80 70
uimaz@gipuzkoa.eus
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara
Telefonoa: 900 110 111 Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30.
Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia