2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudea­tzen dituen bekak eta lagun­tzak emateko oinarri arau­tzai­leak.

Diputatuen Kon­tsei­luak, 2019ko apirilaren 30ean egindako ba­tza­rraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretan, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari dagozkion gastu kredituen artean, aurrekontu partida ba­tzuk aurreikusten dira Gi­puz­koako gazteen prestakun­tza espezializatua osa­tze­a helburu duten bekak eta lagun­tzak emateko hurrengo gaietan: kultura, gazteria, kirola, turismoa eta lankide­tza.       

Erabaki honen bidez ondorengo bekak eta lagun­tzak emateko oinarri orokorrak eta berariazkoak onar­tzen dira:

Musika, dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketen komisario­tza, moda eta diseinua, eta arkitekturaren arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak.

Harizko instrumentisten­tza­ko prestakun­tza espezializaturako Nicanor Zabaleta beka.

Labore bekak, artistei zuzenduak, Gi­puz­koako museoetan site specific arte sorkun­tza­ko proiektuak buru­tze­ko.

Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka.

Gordailuan etnografia praktikak egiteko beka.

Gordailuko zaharberri­tze lantegian zaharberri­tze eta kon­tse­rbazio praktikak egiteko bekak.

EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoren batean matrikulazio gastuak ordain­tze­ko beka.

Turismoaren sektorean aplikatutako ikerketarako bekak.

Proiektu solidarioetako parte har­tzai­leen bidaiak finan­tza­tzeko diru lagun­tza pol­tsak.

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finan­tza­tzeko diru lagun­tza pol­tsa.

Aipatutako lagun­tzak Diputatuen Kon­tsei­luak onartutako 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoaren barne daude.             

Beken eta lagun­tzen programa hau ez da estatuko lagun­tza bat, Europar Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunaren 107.1 artikuluan jasotako terminoetan. Izan ere, onuradunak ez dira jarduera ekonomikoak gauza­tzen dituzten enpresak; beraz, beka eta lagun­tza horiek salbue­tsi­ta daude Fun­tzio­namendu Itun horren 108.3 artikuluan aurreikusten den jakinarazpen prozeduratik.

Horiek horrela, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kon­tsei­luak, eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Jarraian aipa­tzen diren beka eta lagun­tzen oinarri arau­tzai­le orokorrak, hala nola, bakoi­tza­ri dagozkion oinarri espezifikoak, onar­tzea:

1.  Musika, dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketen komisario­tza, moda eta diseinua, eta arkitekturaren arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak.

2.  Harizko instrumentisten­tza­ko prestakun­tza espezializaturako Nicanor Zabaleta beka.

3.  Labore bekak, Gi­puz­koako museoetan site specific arte sorkun­tza­ko proiektuak buru­tze­ko.

4.  Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka.

5.  Gordailun etnografia praktikak egiteko beka.

6.  Gordailuko zaharberri­tze lantegian zaharberri­tze eta kon­tse­rbazio praktikak egiteko bekak.

7.  EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoren batean matrikulazio gastuak ordain­tze­ko bekak.

8.  Turismo sektorean aplikatutako ikerketarako bekak.

9.  Proiektu solidarioetako parte har­tzai­leen bidaiak finan­tza­tzeko diru lagun­tza pol­tsak.

10.  Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finan­tza­tzeko diru lagun­tza pol­tsa.

Aipatutako oinarri arau­tzai­leak erabaki honen eranskin gisa jaso dira.

Bigarren.  Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzai­leek ondorioak izango dituzte Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunetik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke. 

Donostia, 2019ko maia­tza­ren 7a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa. (2994)

ERANSKINA

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudea­tzen dituen programen kontura bekak eta lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarri arau­tzai­leak.         

OINARRI OROKORRAK

1.  Diru lagun­tza eska­tze­ko baldin­tzak.

1.  Diru lagun­tza hauen onuradun izaera izango du diru lagun­tza­ren oinarri den jarduera egin behar duen per­tso­na fisiko zein taldeak edo/eta diru lagun­tza jaso­tze­a zilegi egiten duen egoeran dagoenak. Per­tso­na horrek, gainera, diru lagun­tza lerro bakoi­tze­rako dagokion eranskinak ezar­tzen dituen baldin­tza espezifikoak bete beharko ditu.

2.  Oinarri hauetan arau­tzen diren diru lagun­tzen onuradun ezin dira izan 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean diren per­tso­nak. Ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenak ezarritakoari jarraikiz, sexu diskriminazioa egiteagatik desgaikun­tza edo lege debeku kasuren batean daudenak ere.

3.  Onuradun izaera lor­tze­ko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin daiteke lekuko­tza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez, kasuen arabera; eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, ordeztu daitezke herri administrazio baten edota notario baten aurrean egindako ardurapeko aitorpenaren bitartez.   

4.  Beka eta lagun­tza hauek eskatu ahal izango ditu oinarri espezifikoetan jasotako salbuespenak izan ezik, deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak dituenak eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork.

2.  Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Oinarri hauen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerari ino­lako zalan­tza­rik gabe dagozkionak eta oinarri erregula­tza­ileetan jasotako epearen barruan egiten direnak. Diruz lagundutako gastuen erosketa kostua inoiz ezin da izan merkatuko balioa baino handiagoa.              

3.  Eskaerak.

1.  Bekak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak emandako ere­dua­ren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobe­tsi­ko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gi­puz­koako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus helbidean) barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz egingo da.

Eska­tzai­leak ez badu sinadura elektronikorik, pasahi­tzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiazta­tze­ko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gi­puz­koako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mi­txe­lena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gi­puz­koako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gi­puz­koa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia) aurkezteko.

2.  Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaera orri normalizatuak egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus) eskuragarri egongo dira.

3.  Eskaera orri normalizatuekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eska­tzai­leek:

a)  Eska­tzai­leen nortasuna egiazta­tzen duen agiriaren kopia.

b)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren esku utz di­tza­ten.

c)  Eska­tzai­leak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan, eta Gi­puz­koako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus) diru lagun­tzen atarian.            

d)  Eska­tzai­leak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurta­tzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru lagun­tza bat lehenengo aldiz eska­tzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

e)  Diru lagun­tza eska­tzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txo­sten zeha­tza.

4.  Eska­tzen diren agirietakoren bat Gi­puz­koako Foru Aldundiko organoren baten esku baldin badago, diru lagun­tza­ren eska­tzai­leak erabil dezake 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 53.1. artikuluko d) paragrafoan xeda­tzen duena, betiere agiriak zein egun eta zein organo administratiboren aurrean aurkeztu ziren adierazita, edo agiriak zein organok eman zituen adierazita.

5.  Eskaera orria edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak aka­tsez edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar laneguneko epea emango zaio aka­tsak zuzen­tze­ko; epe hori amaituta horrela egiten ez badu, bere eskaeran atze­ra egin duela ulertuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. artikuluan jasotakoaren arabera emandako ebazpenaren bitartez.

6.  Eskaerak aurkezteko epeak urteko deialdian zehaztuko dira.

4.  Emateko prozedura.

Lagun­tza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, kasu bakoi­tze­an ezarritako balorazio irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurta­tze­ko moduko eskaera kopurua hautatuko da eta betiere, balorazio irizpideetan eman daitezkeen puntuen erdia lor­tzen badute, non eta oinarri espezifikoetan ez den beste puntuazio irizpiderik jaso­tzen.            

5.  Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzea.

Diru lagun­tza hauek bateragarriak dira beste herri administrazio ba­tzu­ek edota erakunde publiko nahiz pribatuek, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek, xede berarekin emandako lagun­tza, diru lagun­tza, sarrera edo baliabideekin, hurrengo paragrafoan xeda­tzen dena baztertu gabe, oinarri espezifikoetan kontrakoa jaso­tzen ez bada.

Oinarri hauetan araututako diru lagun­tzen zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide ba­tzu­ekin batera.

Diru lagun­tzak ez dira estatu lagun­tzak Europar Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunak 107.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Izan ere, onuradunak ez dira jarduera ekonomikoak gauza­tzen dituzten enpresak. Horrenbestez, aipatu Itunak 108.3 artikuluan xeda­tzen duen jakinarazpen prozeduratik salbue­tsi­ta daude lagun­tza hauek.

Emandako dirulagun­tzak, 2014ko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Per­tso­na Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 9.9 artikuluan jasota daudenak ezik, Per­tso­na Fisikoen errentaren gaineko zergari lotuta egongo dira.

6.  Diru lagun­tzen zenbatekoa.

Diru lagun­tzen zenbatekoak diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri espezifikoetan aipa­tzen direnak izango dira.

7.  Izapidea.

1.  Dirulagun­tza horiek emateko prozedura bidera­tze­a Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuko per­tso­nal teknikoari egokituko zaio.      

2.  Beken edo lagun­tzen jarduera arloko zerbi­tzu­buruak bere zerbi­tzu­ari atxi­kitako teknikari bat izendatuko du instrukzioa egiteko.

3.  Txo­sten teknikoa egindakoan, ebazpen proposamena ebaluazio ba­tzor­de batek egingo du. Ba­tzor­de hori beken edo lagun­tzen jarduera arloko zerbi­tzu­buruak eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko bi teknikarik osatuko dute, oinarri espezifikoetan jasotako salbuespenak izan ezik. Ebaluazio ba­tzor­deak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan.            

8.  Ebazpena.

1.  Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak eba­tzi­ko du deialdia, foru agindu bidez.      

2.  Ebazpena arrazoituko da diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri espezifikoetan xedatutakoaren arabera: hau da, bertan ezarritako irizpide objektiboen arabera.   

3.  Diru lagun­tza emateko ebazpenak espresuki jaso beharko ditu honako hauek: diru lagun­tza­ren xedea, onuradunak, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta diru lagun­tza mota bakoi­tza­ren oinarri espezifikoetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betekizunak.

4.  Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da, kasu bakoi­tze­an, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

5.  Oinarri hauetan aurreikusten diren diru lagun­tzak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egin­tzak ezesteko­tzat hartu behar dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1.a.) artikuluan xedatutakoaren arabera.     

6.  2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 41.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, diru lagun­tze­i buruzko ebazpena Gi­puz­koako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus), diru lagun­tzen atarian argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egin­tzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein kasutan, lege ondorioetarako eraginik ez badu ere, ondoko bitartekoren baten edo ba­tzu­en bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez. Halaber, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.      

9.  Onuradunaren betebeharrak.

1.  2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, eta hori gara­tze­ko erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartutakoak) ezarritako betekizunez gain, oinarri orokor hauetan eta diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri espezifikoetan aurreikusitakoak bete beharko dituzte onuradunek.

2.  Bereziki, diru lagun­tza­ren xedeko jarduerei buruzko publizitatean Gi­puz­koako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren lankide­tza adieraziko da, euskarari lehentasuna emanez.           

3.  Halaber, bete behar dute Euskararen erabilera normaliza­tze­ko planak Gi­puz­koako Foru Aldundian eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2018-2022 aldirako xedatutakoa (2018ko uztailaren 26ko Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, akats zuzenketa 2018ko abuztuaren 3ko Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala), euskararen erabilera normaliza­tze­ko 1982ko azaroaren 24ko 10/82 Legeak agindutakoaren arabera.

4.  Diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko dokumentazioan eta materialetan, hizkeraren erabilera ez-sexista egin beharko dute, emakumea diskrimina­tzen duten irudiak saihestu eta berdintasunaren, aniztasunaren, askotariko eginkizunen eta eran­tzu­nkidetasunaren irudia sustatu.

5.  Lagun­tza hauen onuradunek Gi­puz­koako Foru Aldundiaren lankide izan beharko dute beka jaso­tzen arrazoi diren esperien­tzi­ak zabal­tze­ko ekin­tze­tan.               

10.  Diru lagun­tzak ordain­tzea.

Oro har, diru lagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, ordainketak aurreratuak egin ahal izango dira diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.    

11.  Diru lagun­tzen justifikazioa.

1.  Diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako baldin­tzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla dokumentu bidez zuritu beharko da, lagun­tza edo beka mota bakoi­tza­ri dagokion eranskinean adierazten den eran eta epeetan.     

2.  Diru lagun­tzaz gain, jarduerak finan­tza­tzeko dirubide propioak edo beste diru lagun­tzak nahiz baliabideak erabili direnean, justifikazioa egiterakoan haien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliak izan direla kreditatu beharko da.

3.  Diru lagun­tza eman duen organoak egiaztatuko du diru lagun­tza­ren justifikazioa egokia izan ote den, eta diru lagun­tza emateko oinarri izan zen jarduera gauzatu edota helburua bete ote den.

4.  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duten agiriak.

Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren esku utz di­tza­ten.             

12.  Diru lagun­tzak itzu­ltzea.

Jasotako diru kopuruak itzu­li beharko dira eta diru lagun­tza ordaindu zenetik itzul­ke­ta egin beharra erabaki­tzen den bitarteko berandu­tza interesak ordaindu beharko dira 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 35. artikuluaren 1. eta 3. ataletan aurreikusitako kasuetan.         

13.  Dirua itzu­ltzera behartuak.

1.  Aurreko oinarrian azaldutako kasuetan, onuradunek jasotako diru kopurua osorik edo zati batean itzu­li beharko dute, gehi diru kopuru horri dagozkion berandu­tza interesak. Beharkizun horrek ez du zer ikusirik, hartara iri­tsiz gero, ezar daitezkeen zigorrekin.

14.  Araubide juridikoa.

Oinarri orokor hauetan eta berariazkoetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek aplikatuko dira: 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoa; eta hori gara­tze­ko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuaz onartutakoa.

Diru lagun­tzen kontrol finan­tza­rioa Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Finan­tza eta Aurrekontu Araubideari buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 4/2007 Foru Arauak VII. tituluko bosgarren kapituluan ezar­tzen duenaren arabera egingo da.

OINARRI ESPEZIFIKOAK

1. ERANSKINA

Musika, dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisario­tza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da 2. oinarrian adierazitako kultura eta arte arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak ematea arau­tzea, gaitasuna izanik horietan profesionalki lan egin nahi duten per­tso­nen prestakun­tza bul­tza­tze­arren.               

2.  Arloak.

Ikasketa arlo hauek sar­tzen dira:

a)  Musika:

a.1)  Instrumentu baten edo aho­tsa­ren interpretazioaren hobekun­tza.

a.2)  Zuzendari­tza.

a.3)  Konposizioa.

b)  Dan­tza:

b.1)  Dan­tza klasikoko nahiz garaikideko teknikaren hobekun­tza.

b.2)  Koreografia.

c)  Arte dramatikoa:

c.1)  Aktore-interpretazioko teknikaren hobekun­tza.      

c.2)  Zuzendari­tza.

d)  Ikus-arteak eta erakusketen komisario­tza: Prestakun­tza espezializatua arlo desberdinetan.

e)  Moda diseinua. Prestakun­tza espezializatua arlo desberdinetan.

f)  Arkitektura. Prestakun­tza berezia, eraikun­tza, hirigin­tza eta paisajismoan.

3.  Onuradunak.

Beka hauek lortu ahal izango dituzte, oinarri hauetan ezarritako eskakizunak betez, 2. oinarrian aurreikusitako arlo artistikoetako batean espezializazio eta hobekun­tza ikasketak egin nahi dituzten per­tso­nek, hurrengo paragrafoan ezarritakoaren kaltetan gabe.

Beka hauek honako hauei daude zuzenduta: Ikasketa gai den arloan oinarrizko prestakun­tza gainditua izanik eta horrela behar bezala kreditatu ondoren, lanbidez arlo horretan ari­tze­ko xedez, espezializazio eta hobekun­tza ikasketak eta ikastaroak egin nahi eta proposaturiko formazio aukerak Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde akademikoek ez eskain­tze­agatik, proiektua egin eta gara­tze­ko kanpora joan beharrean daudenei. Beraz, lagun­tza hauetatik kanpo geldi­tzen dira aipatu bi autonomia erkidego horietan egin daitezkeen 2. oinarrian azaldutako alor guztiei buruzko formazio ikasketak. Era berean kanpo geldituko dira bertaratu gabe egiten diren ikasketak.  


Horrez gain, nahitaez egiaztatu beharko da azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.             

Beka hau ez dute lor­tze­rik izango Gi­puz­koako Foru Aldundiak emandako espezializazio beka baten onuradun izan diren per­tso­nek, 4. oinarriko 2. paragrafoan jasotako luzapen kasuak izan ezik.

Beka hauek eskatu ahal izango ditu deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, gu­txi­enez 16 urte beteak dituzten adingabeek eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork. Adin txi­kikoen kasuan, beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten per­tso­nen baimena.

4.  Iraupena.

Beka hauen xede diren ikastaroek gu­txi­enez 4 eta gehienez 10 hilabete jarraituko iraupena izan beharko dute, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik hasi eta hurrengo urteko azaroaren 30a bitartean egin beharko dira.

Bekek gehienez luzapenaldi bat izan dezakete, berau eman eta hurrengo urtean. Horretarako dagokion hurrengo urteko deialdian eskaera aukeztu beharko dute.       

5.  Eskaerak.

Oinarri orokorretako 3. puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, aurkeztu beharko da:

a)  Eska­tzai­learen Curriculum vitae dokumentatua, honakoak barne:

a.1)  Musika ikasketak egiteko: Kon­tse­rbatorioko goi mailako titulazioa ikasketaren helburu den jardueran. Salbuespen bezala kontuan hartuko dira jarduera horretako goi mailako titulaziorik izan ez, baina musikarako aparteko gaitasuna erakusten duten per­tso­nen eskaerak, deialdian parte har dezaketela uste baldin badu ebaluazio ba­tzor­deak.

a.2)  Gainerako espezialitateetan (dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak, moda eta diseinua, eta arkitektura), beka eska­tzen den ikasketen arloan aurrez izandako oinarrizko formakun­tza ziurtatu beharko da agiri bidez.

a.3)  Ikasketak egin nahi dituen herrialdeko hizkun­tza behar bezala menpera­tzen duela egiazta­tzen duen agiria, eska­tzai­leak egindako aukerak hala eska­tzen duenean.

a.4)  Euskararen ezagupen mailari buruzko adierazpena, adierazten duen dokumentazioaz lagundua: Titulazioa edo ikasketak euskaraz egin izanari buruzko dokumentazioa adibidez.          

b)  Auzotartasun egiaztagiria: Azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi izan dela egiazta­tzen duena.     

c)  Ikasketak egin nahi dituen zentroari buruzko informazioa: Ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskain­tzen duen titulazioa zein den.

d)  Ikaste­txe­ak, edota bere ikasketak zuzen­tze­az arduratuko den per­tso­nak, onar­tzen duela edo onar dezakeela egiazta­tzen duen agiria.

e)  Motibazio eskuti­tza: eska­tzai­learen ida­tzi bat, ez folio bat baino luzeagoa, bere proiektuaren arrazoiak eta zergatiak azalduz.

Bekaren luzapena eskatu nahi dutenek, beka lehen aldiz eska­tzen dutenen epean eskatu behar dute, dokumentu berdinak aurkeztuz, hauek ezik: Nortasun Agiria, auzotartasun agiria, kontu korrontearen ziurtagiria eta curriculum vitae.    

6.  Zenbatekoa.

Beka bakoi­tza­ren zenbatekoa honako kon­tze­ptu hauen baturaren emai­tza izango da:

— Gehieneko 4.000,00 euro, ikaste­txe­ari ordaindu beharreko matrikula edo/eta hileroko ordainketaren kon­tze­ptuan. Kasu bakoi­tze­an dagokion kostu errealera doituko da.

— Gehieneko 500 euro hileko ostatua, mantenua, garraio eta material gastuen kon­tze­ptuan. Gastu horiek, proposatutako ikasketen iraupenaren arabera kalkulatuko dira gehieneko 5.000,00 euro arte.

— Bizilekutik ikaste­txe­ra joateko joan-etorrien kon­tze­ptuan, 1.000,00 euro beti ere distan­tzi­a 1.000 kilometro baino gehiagokoa denean, eta, 500,00 euro 1.000 kilometro baino gu­txi­agokoa denean.

Hortaz, beka bakoi­tza­ren zenbateko osoak ez du gaindituko 10.000,00 euro.

Beka horiei zuzendutako zenbateko osoa urteroko deialdian zehaztuko da aurrekontu baliabideen arabera.    

7.  Balorazio irizpideak.

Dagokion deialdiaren ebazpenari begira hauek dira baloratuko diren irizpideak:

1)  Eska­tzai­learen adina, gaztea izateari lehentasuna emanda: 0-5 puntu.

2)  Eska­tzai­leak eskatutako alorrean duen aurretiko prestakun­tza edo jarduera 0-5 puntu.

3)  Zenbat eta nolako lagun­tzak jaso dituen erakundeetatik. Lagun­tza­rik izan ez dutenek izango dute lehentasuna: 0-5 puntu.

4)  Aurkeztutako ikasketa proiektuaren interesa, kalitatea eta originaltasuna: 0-10 puntu.

5)  Proposatutako ikasketen espezializazio maila, espezializazio altuenekoek lehentasuna izanik: 0-5 puntu.

6)  Talentu artistikoa, dan­tza eta musikaren alorretan eta eska­tzai­leak garatutako lanen kalitate artistikoa, an­tze­rkiaren eta ikus-arteen alorretan: 0-10 puntu.

7)  Euskararen ezagupen maila: 0-5 puntu.

8)  Aurkeztu diren ikasketak egiteko aukeratu den zentro edo irakaslearen ezaugarriak, gaitasunak eta izen ona: 0-5 puntu.

Bekak arlo bakoi­tze­an puntuaziorik altuena lor­tzen dutenei emango zaizkie, gu­txi­enez 30 puntu lortu behar direlarik. Beka behin betiko eman ahal izateko eskatu denerako zentroan onartua izan beharko da.

8.  Ebaluazio ba­tzor­dea.

Eskaerak ebaluatu ondoren, Kultura zuzendari nagusiak, Liburutegiko eta Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zerbi­tzu­ko buruak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiko teknikari batek eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari batek osatutako ebaluazio ba­tzor­deak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta; eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan. 


Ebaluazio ba­tzor­deak diziplina bakoi­tze­ko espezialisten aholkulari­tza izango du. Espezialista horien izendapena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Beharrezko li­tza­tekeen edozein gauza argi­tze­ko edo elkarrizketa per­tso­nalak edo proba praktikoak egiteko deitu ahal izango zaie beka eska­tzai­leei. Arloren batean proba praktikoak egin behar direla erabakiko balitz, eska­tzai­le guztiek egin beharrekoak izango dira, espezialitate bakoi­tze­ko denek batera eta deialdi bakarrean; eguna eta lekua izangai bakoi­tza­ri banan-banan adieraziko zaio. Proba praktikoa ez egiteak bazter­tze automatikoa dakar eta espedientea ar­txi­ba­tzea.               


9.  Onuradunen betebeharrak.

Beken onuradunek honako konpromiso hauek har­tzen dituzte beren gain:

a)  Bekaz balia­tzen diren bitartean oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak hu­tse­gin gabe bete­tzea.

b)  Bekatutako ikasketak eskaera egindakoan eta diru lagun­tza emandakoan ezarritako epean eta moduan buru­tzea.

c)  Ikasketak amai­tze­rakoan, beka garaian egindako ikasketei buruzko txos­tena euskeraz edo elebidun aurkeztea, honako dokumentuz osatua:          

— Egindako ikasketei buruzko txos­tena, bertan ikasketa programa, astean emandako ikasketa orduak, eta abar azalduz.               

— Ikaste­txe­ak luzatutako ziurtagiria, ikastaroa burutu duela eta eskolak jarraitu dituela adieraziz. Kasuan kasu, honen ordez, ikasketak zuzendu dizkion irakasle edo zuzendariaren ziurtagiria onartuko da.

— Burutu dituen ikasketei dagozkien ebaluaketen emai­tzak, halakorik balego.

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 30a izango da.

d)  Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak onuradunari eska dakiokeen informazio guztia ematea.

Beka amai­tze­an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bekadunen lankide­tza eskatu ahal izango du Gi­puz­koako Foru Aldundiak sustatutako proiektu jakinetarako.          

2. ERANSKINA

Harizko instrumentisten­tza­ko prestakun­tza espezializaturako «Nicanor Zabaleta» beka ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea zera da: «Nicanor Zabaleta» musika beka ematea arau­tze­a biolin, biola, biolon­txe­lo, arpa edo kontrabaxuan espezializazio ikasketak egiteko interpretari bakarlari gisa, aipatu instrumentu horietako batean profesionalki musika interpretazioan ari­tze­ko beharrezkoa den heziketa lor­tzen lagun­tze­ko.

2.  Onuradunak.

Beka hau lortu ahal izango dute, honako baldin­tza hauek bete eta behar bezala egiazta­tzen dituzten per­tso­nek:

a)  Beka eska­tzen den urteko abenduaren 31n, 26 urte bete gabeak izatea.

b)  Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herriko auzotar izatea azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez.               

c)  Espezializazio ikasketak egiteko lagun­tza eska­tzen deneko harizko instrumentu horri dagokion Kon­tse­rbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea. Salbuespen gisa beka eman ahal izango zaio titulazio hori ez duen izangaiari, baldin bere espediente eta curriculumaren bitartez musikarako aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, eta horiekin bekaren mailara iristen dela iri­tzi­ko balute ebaluazio ba­tzor­dekoek.

3.  Eskaerak.

Oinarri orokorretako 3. puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, aurkeztu beharko da:

a)  Eska­tzai­learen Curriculum vitae dokumentatua, honakoak barne:

a.1)  Kon­tse­rbatorioko goi mailako titulazioa, bekaren ikasketa gai den instrumentuari dagokiona, edo atze­rrian lortu den era horretako beste edozein titulazio, Hezkun­tza Ministerioak homologatua baldin bada. Konpul­tsa­tutako fotokopia izan behar du.

a.2)  Musikaren arloan egindako ikasketen espedientearen ziurtagiria.

a.3)  Ikasketak egin nahi dituen herrialdeko hizkun­tza behar bezala mendera­tzen duela egiazta­tzen duen agiria, eska­tzai­leak egindako aukerak hala eska­tzen duenean.

a.4)  Euskararen ezagupen mailari buruzko adierazpena. Adierazten duen dokumentazioaz lagundua: Titulazioa edo ikasketak euskaraz egin izanari buruzko dokumentazioa adibidez.          

b)  Auzotartasun egiaztagiria: Eska­tzai­lea azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Euskal Autonomi Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko udalerrietako bateko auzotarra izan dela egiaztatuko duena.

c)  Ikasketak egin nahi dituen zentroari buruzko informazioa: ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskain­tzen duen titulazioa zein den.

d)  Ikaste­txe­ak, edota bere lana zuzen­tze­az arduratuko den per­tso­nak, onar­tzen duela edo onar dezakeela egiazta­tzen duen agiria.

e)  Motibazio eskuti­tza: eska­tzai­learen idazi bat, ez folio bat baino luzeagoa, bere proiektuaren arrazoiak eta zergatiak azalduz.

f)  Prestigio handiko bi per­tso­nek edo bi zentro ofizialen txos­tenak, eskaera egileak proposa­tzen dituen ikasketak buru­tze­ko duen gaitasuna ziurtatuz.

g)  Berariazko ardurapeko aitorpena, musika arloko bere ikasketak egiteko erakunde publiko nahiz pribatuetatik aurreko urteetan jasotako beken zenbateko eta kalitateari dagokionez.

4.  Zenbatekoa.

Bekaren zenbatekoa ez da 14.000 euro baino gehiagokoa izango eta aurkeztutako aurrekontuaren araberakoa izango da. Aurrekontu horretan jasoko dira matrikularen zenbatekoa, jasotako klaseen ordainketa, egonaldiaren eta joan-etorrien gastuak, ikasketak egiteko beharrezko materialen gastuak, ikastaro bereziak (masterclass edo an­tze­koak) egin izanaren gastuak, eta en­tzu­naldietara joan izanarenak. Zenbatekoa urte bakoi­tze­ko deialdian ezarriko da, aurrekontu baliabideen arabera.

5.  Ebaluazio ba­tzor­dea.

Eskaerak musikan adituak diren ospe handiko hiru kidek osatutako ebaluazio ba­tzor­de batek aztertu eta baloratuko ditu. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat izango da ba­tzor­de horretako idazkaria, hi­tza­rekin baina botorik gabe.          

Aukeraketak bi urrats izango ditu. Lehenean, ebaluazio ba­tzor­deak eska­tzai­leak adierazitako merituak neurtuko ditu. Bigarrenean, en­tzu­naldi bat egingo da eta bertan eskaera egileak estilo desberdinetako hiru obra zati jo beharko ditu, bekaren bidez espezializazioa egin nahi duen instrumentuarekin, eta ahal izanez gero piano edo beste instrumentu batez lagunduta. En­tzu­naldia ordu erdikoa izango da gehienez. Errepertorioa eska­tzai­leak berak proposatutakoa izango da.               

Beka behin betiko ematea, ikasketak egiteko erabili nahi duen zentroak edo ikasketa horiek zuzenduko dizkion irakasleak bekaduna onar­tze­aren baldin­tza­pean gera­tzen da.

Ebaluazio ba­tzor­dearen osaketa jendaurrean jarriko da Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara emanez.               

6.  Iraupena.

Bekaren iraupena ikasturte bat izango da eta hori igaro ondoren beste ikasturte baterako luza daiteke.

7.  Balorazio irizpideak, zenbatekoa eta ordainketa.

Dagokion deialdiaren ebazpenari begira hauek dira kontuan hartuko diren balorazio irizpideak:     

a)  Musikarako talentua eta dohaina. Kontuan izango da egindako en­tzu­naldia: 0 -15 puntu.

b)  Aurkeztu diren ikasketak edo programa egiteko aukeratu den zentro edo irakaslearen ezaugarriak, gaitasunak eta izen ona: 0-10 puntu.

c)  Aurkeztutako curriculumaren interesa: 0-10 puntu.

d)  Eska­tzai­learen adina, gaztea izateari lehentasuna emanda: 0 - 5 puntu.

e)  Euskararen ezagupen maila. 0-5 puntu.

Beka, puntuaziorik altuena lor­tzen duenari emango zaio, baldin eta gu­txie­neko 25 puntu lor­tzen baditu.

8.  Beka onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izango ditu:       

a)  Oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak hu­tse­gin gabe bete­tzea.

b)  Bekatutako ikasketak ezarritako epean buru­tzea, aurkeztutako memorian adierazitako baldin­tzak betez. Eragozpen gisa, ezin dezakete aipatu lehenago edo geroago agindutako konpromisorik.

c)  Honako dokumentazioa aurkeztea:

— Egindako ikasketei buruzko txos­tena, bertan ikasketa programa, astean emandako ikasketa orduak, eta abar azalduz, euskaraz edo ele bietan.

— Bekaren xede den ikaste­txe­aren edo bere lana zuzen­tzen duen per­tso­naren egiaztagiria, ikasketak egoki egin dituela dioena.

— Erregularki Ikaste­txe­ra bertaratu dela dioen egiaztagiria.

— Burututako ikasketei dagozkien ebaluazioen emai­tzak, halakorik balego.

d)  Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eska­tzen dion informazio guztia ematea.

Beka amai­tze­an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bekadunen lankide­tza eskatu ahal izango du Gi­puz­koako Foru Aldundiak sustatutako proiektu jakinetarako.          

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 30a izango da.

3. ERANSKINA

Gi­puz­koako museoetan site specific arte sorkun­tza­rako proiektuak burutu ahal izateko artistei zuzendutako Labore bekak ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea ondorengo bekak ematea arau­tze­a da:              

Gi­puz­koako museoetan site especific izaerako proiektuak sortu eta gara­tze­ko artistei zuzendutako Labore bekak. Honek esan nahi du obra artistikoak museo baterako bereziki diseinatua izan beharko duela, museoarekin harreman bakana sortuz, haren bilduma, eraikina, publikoa, ingurua edo gizarte testuinguruarekin elkarrizketa bat edo beraien berrinterpretazio bat proposatu beharko duela.

Proiektu artistikoek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta deialdiaren urteko iraila eta hurrengo urteko ekaina bitartean burutuko dira; museoan egonaldiarekin edo ez izan daitezke, eta lanak bukaturikoan emai­tzak publikoki azalduko dira.             

2.  Arloak.

2.1.  Edozein arte disziplinetako lanak onartuko dira, baldin eta sorkun­tza prozesuak badira.       

2.2.  Kanpo gera­tzen dira hirugarren baten enkarguz egindako obrak, ekoizkin didaktiko hu­tsak, publizitario eta dokumentalak eta lehendik egindako originalak euskarri elektronikoetan edita­tzea. Era berean, kanpo gera­tzen dira, Euskal Autonomi Erkidegoaren barruan beste deialdi ba­tzu­etan edo produkziorako beste lagun­tza ba­tzu­etan toki egokiagoa edo be­ra­riazkoa duten ikus-en­tzu­nezko nahiz multimedia alorreko ekoizpenerako proiektuak.

3.  Onuradunak.

Beka hauek, disziplina artistikoren batean diarduten per­tso­na fisikoak lor di­tza­kete, baldin eta oinarri hauek zehazten dituzten baldin­tzak bete­tzen dituen proiektu bat aurkezten badute eta honako baldin­tza hauek bete eta behar bezala egiazta­tzen badituzte:

a)  Beka eska­tzen den urteko abenduaren 31n, 36 urte bete gabeak izatea.

b)  Eska­tzai­leak nahitaez egiaztatu beharko du azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.      

c)  Egiazta­tze­a proiektua egingo den museoak onesten duela bekaren xede den proiektua, eta horretarako, dagokion museoko zuzendari­tzak sinatutako agiri bat aurkeztu beharko du, non on­tzat emango duen proiektua, eta gainera, konpromisoa hartuko duen bitartekari­tza-jarduerak antola­tze­ko, hala nola bisita gidatuak edo an­tze­koak, bi astean zehar.

Museoan bertan sorkun­tza egoi­tza bat buru­tzen bada bekarako, museoak berak espazio bat utzi­ko dio artistari eta onar­tze gutunean esplizitoki hala adierazi beharko du.            

Sorkun­tza beka hauek ezingo dira luzatu.

4.  Beka kopurua eta zenbatekoa.

Emango den beken kopurua eta horien zenbatekoa honako hauek izango dira: 4 beka, bakoi­tza 7.500 eurokoa gehienez.

Bekaren diru-kopuruarekin honako gastu hauek ordainduko dira: sormen lana, obraren ekoizpena eta muntaia, lekualdaketak, etxe­bizi­tza (beharrezkoa balitz).

5.  Balorazio irizpideak.

Epai mahai bat osatuko da proiektuak balora­tze­ko eta per­tso­na hauek osatuko dute: Liburutegiko eta Kultura Sustapen eta Hedapen zerbi­tzu­ko eta Gordailua eta Museoen Zerbi­tzu­buruak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuko bi teknikari eta bat edo bi arte aditu aholkulari gisa.

Dagokion deialdiaren ebazpenari begira hauek dira kontuan hartuko diren balorazio irizpideak:

a)  Eska­tzai­learen adina. Gaztea izateari lehentasuna emango zaio: 0-5 puntu.

b)  Proposamenaren zorroztasuna eta zehaztasuna, egutegia eta lanaren plangin­tza: 0-5 puntu.

c)  Aurkeztutako proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna. Bereziki estimatuko dira inguruko eragileekin lanean jarduteko eta museoaren komunitatearekin beste harremanak susta­tze­ko formatu berriak proposatuko dituzten proiektuak: 0-30 puntu.

d)  Proiektu berean arlo artistiko desberdinak bil­tzea: 0-5 puntu.

e)  Genero berdintasunaren alorrean eragin positiboa duten gaiak edota irudiak erabil­tzea: 0-5 puntu.

Bekak puntuaziorik altuena lor­tzen duten lau proiektuei emango zaizkie, gu­txi­enez 30 puntu lortu behar direlarik.

6.  Iraupena.

Beken fun­tsa den proiektuaren iraupena 3 hilabetetako izango da eta deialdiaren urteko iraila eta hurrengo urteko ekaina bitartean burutuko dira.

7.  Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek honako konpromiso hauek har­tzen dituzte beren gain:

a)  Lanak egiten dituzten bitartean oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak hu­tse­gin gabe bete­tzea.

b)  Bekatutako proiektua ezarritako epean buru­tzea, aurkeztutako memorian konprometitutako baldin­tzak betez. Eragozpen gisa, ezin dezakete aipatu lehenago edo geroago agindutako konpromisorik.

c)  Proiektuaren aurrekontuaren finan­tzi­azioa berma­tzea, proiektuaren kostua eskatutako beka baino handiagoa denean.

d)  Artistak, museoarekin batera, bitartekari­tza jarduerak antola­tzea, –bisita gidatuak edo an­tze­koak– bi astetan zehar, egindako obra erakusteko.

e)  Gi­puz­koako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Saileko prensa arloarekin koordinatuta beka jaso duen artelanaren komunikazioa eta aurkezpena antola­tzea.            

f)  Museo bakoi­tzak utzi­tako espazioen barne araudia errespetatu beharko dute (ordutegiak, segurtasun protokoloak, materialen erabilpena, instalazio erabilgarriak...).

g)  Honako dokumentazioa aurkeztea:

— Egindako lanari buruzko txo­sten xehekatua, dokumentu grafikoz lagundua.

— Museo kolabora­tza­ilearen agiri bat, non ziurtatuko duen proiektua gauzatu dela, egindako prozesuari buruzko balorazio bat barne.

h)  Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eska dezakeen informazio guztia ematea.

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 30a izango da.

8.  Lanen jabe­tza.

Beka jaso­tze­aren ondorioz egindako lanen jabe­tza egileena izango da. Hala ere, lan horien edozein argitalpenetan edo erakusketatan, Gi­puz­koako Foru Aldundiaren beka izan dutela adie­­raziko dute.

4. ERANSKINA

Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da Gi­puz­koako Ar­txi­bo Orokorrak kudea­tzen duen ikerkun­tza­ko beka ematea arau­tzea, Gi­puz­koako Lurralde Historikoari buruzko ikerketa historikoak egiteko. Azterketek gai desberdinak bil di­tza­kete.  

Ez dira onartuko agiri iturrien argitalpenekin lotuta dauden proiektuak ez eta dokumentuen katalogoak edo inbentarioak ere.

2.  Onuradunak.

Beka hau uniber­tsi­tateko goi mailako titulu baten jabe diren per­tso­nek lortu dezakete.

Aurrekoaz gain, beharrezkoa izango da zuri­tze­a auzotasun administratiboa Gi­puz­koako Lurralde Historikoa osa­tzen duten edozein herritan, gu­txi­enez bost urteko epean azken hamar urtetan.

Atze­rrian eskuratutako tituluak Hezkun­tza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lor­tze­ko eskaera aurkezterakoan.          

Beka hau eskura­tze­a bateraezina da ikerkun­tza hori bera nahiz beste edozein ikerkun­tza egiteko bestelako beka edo lagun­tza­rekin, baita astean 15 orduz baino gehiagoko ordainpeko edozein lanarekin ere.

Baldin­tza hau derrigorrezkoa izango da beka ematen denetik bukatu arte.

Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkun­tza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat.

Bekak eskatu ahal izango ditu deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak dituen edonork.    

Lehentasuna izango du, deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork, beteak dituen edonorekiko.

3.  Eskaerak.

Oinarri orokorretako 3. puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, aurkeztu beharko da:

a)  Azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiazta­tzen duen auzotartasun egiaztagiria.            

b)  Agiri-bidezko curriculum vitae eta espediente akademikoa. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuko.

c)  Egingo den ikerketa proiektua, gehienez 15 orri izan beharko dituena, ondorengo epigrafeetan egituratua:

— Izenburua.

— Proiektuaren aurkezpena.

— Proiektuaren helburu zeha­tzak (bekaren iraupena kontuan hartuta).

— Gaiaren interesgarritasuna eta ikerketen egungo egoera.

— Hipotesia, metodologia eta lan egitasmoa.

— Iturriak eta berariazko bibliografia.

— Aurreikusitako gastuen aurrekontua (joan etorriak, materiala, eta abar).

d)  Uniber­tsi­tateko irakasle edo sona handiko iker­tza­ile batek egindako txos­tena, ikerketa proiektua bermatuko duena.              

4.  Zenbatekoa.

Beka bakoi­tza­ren zenbatekoa 10.000 euro da eta urteroko deialdian zehaztuko da aurrekontuaren egoeraren arabera.    

Bekak Per­tso­na Fisikoen Errentaren gaineko Zergan tributa­tzen du.

5.  Ebaluazio ba­tzor­dea.

Eskaerak ondorengo kideek osatutako ebaluazio ba­tzor­deak aztertu eta balioe­tsi­ko ditu: Ondare Historiko-artistikoaren eta Ar­txi­boen Zerbi­tzu­ko burua, zerbi­tzu horretako teknikari bat, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat eta uniber­tsi­tateko irakasle edo sona handiko iker­tza­ileen arteko beste bi kide.

Behar izanez gero, ebaluazio ba­tzor­deak elkarrizketa per­tso­nalak egin di­tza­ke eska­tzai­leekin.

6.  Ebaluazioa eta ematea.

Gehienez 25 puntu emango dira, horrela banatuta:           

Beka emateko alderdi hauek baloratuko dira:   

a)  Eska­tzai­learen curriculum vitae eta espediente akademikoa: 0-6 puntu.

b)  Ikerketa lan proiektuaren kalitatea eta interesa: Atal honetan sartuko dira ikerketarako erabiliko diren agiri-iturriak (lehenak): 0-12 puntu.

c)  Berezko entitatea duen iker­tze proiektu zabalago batean parte izatea (doktore-tesia, adibidez): 0-2 puntu.               

d)  Ikerketa proiektua euskaraz buru­tzea: 2 puntu.        

e)  Deialdiaren urtean abenduaren 31n ez 31 urte izatea: 3 puntu.

Eska­tzai­le guztiei elkarrizketa per­tso­nala egiteko aukera izango da.

Deialdiko beka eman gabe gera daiteke.

7.  Iraupena.

Bekaren gai diren lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman izanaren jakinarazpena jaso eta handik aurrera.

8.  Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak ondorengo konpromisoak ditu:

a)  Bekaz balia­tzen den bitartean oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak hu­tse­gin gabe bete­tzea.

b)  Ikerketa egiteko aukeratutako agiritegietara edo liburutegietara era erregularrean joatea.

c)  Honako informazioa bidal­tze­a Kultura Zuzendari­tza Nagusiari:

— Egiten ari den lanaren memoria: ikerketan ematen ari diren aurrerapenak eta egindako lanaren programa jaso­tzen dituena.

— Ikerketa egiteko aukeratutako agiritegira edo liburutegira era erregularrean bertara­tzen edo / eta kon­tsu­lta egiten dela egiazta­tzen duten agiriak.

d)  Beka eman eta handik urtebetera gehienez ere ikerketa lana bukatuta izatea.

e)  Ikerketa lanaren ale bat Kultura Zuzendari­tza Nagusiari ematea formatu digitalean.

Gi­puz­koako Foru Aldundiak argitara­tze­ko beharrezkoa izango da ikerketa zuzendu duen irakaslearen oniri­tzia. Edizio lanak, argitalpena egin aurrekoak, autorearen kontura izango dira eta hauek Gi­puz­koako Ar­txi­bo Orokorraren estilo arauen arabera egin beharko dira. Laburpen bat ere aurkeztuko da, orri erdikoa euskeraz edo elebitan.

f)  Proposatu den ikerketarako eman den beka horrek gero doktoradu­tza tesia sortarazten badu, tesia buka­tzen denean Kultura Zuzendari­tza Nagusiari horren ale bat bidal­tze­a eta bertan Gi­puz­koako Foru Aldundiaren beka izan duela adieraztea.               

g)  Beharrezko izan daitezkeen jabe­tza intelektualaren eskubideak doan laga­tzea, diruz lagundutako ikerketak eta dagokion laburpena bai paperean bai eduki digitalean argitara­tze­ko, Jabe­tza Intelektualari buruzko indarrean dagoen araudiaren arabera. Horretarako, dagokion kontratua sina­tze­ko konpromisoa hartuko du. Gi­puz­koako Foru Aldundiak ikerketaren egileari baimena eman ahal izango dio argitarapena Gi­puz­koako Foru Aldunditik kanpo egiteko.     


Dokumentazioa aurkezteko azken eguna deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 30a izango da.

5. ERANSKINA

Gordailuan etnografi praktikak egiteko beka bat emateko oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri berezi hauen xedea da ondare etnografikoaren alorrean, bereziki bildumen dokumentazioaren esparruan, Irungo Gordailua Gi­puz­koako Ondare Bildumen Zentroan prestakun­tza tekniko eta praktikoa egiteko beka bat eslei­tze­ko araudia ezar­tzea.

Hori dela eta, bekaren onuradunak bere prestakun­tza Gordailuako instalazioetan egingo du. Horretarako, tutore­tza bat izango du, Aranzadi Zien­tzi­a Elkarteak, Euskal Herriko Uniber­tsi­tateak –Hezkun­tza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Antropologia Graduak– eta Gordailuako langileek bereziki diseinatua; tutore­tza­ren geroko garapena bertako langileek berek gauzatuko dute.

Beka jaso­tzen duen aldian, onuradunak ikasketa teoriko eta praktikoak egingo ditu, batik bat bilduma etnografikoen piezen dokumentazioari buruzkoak (erregistroa, inbentarioa, katalogazioa...) Gordailuarekin hi­tza­rtutako erreferen­tzi­azko erakunde edo zentro batera joanez; erreferen­tzi­azko zentro hori Espainiako estatuan egongo da. Orobat aurreikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko museo eta zentro ba­tzu­etara joan-etorriak egitea. Egonaldiaren eta joan-etorrien gastuak onuradunaren kontura izango dira.    

2.  Onuradunak.

Beka hau eskuratu ahal izango dute honako gaietan prestakun­tza akademikoa egiazta­tzen duten goi mailako uniber­tsi­tate titulua dutenek: Gizarte eta Kultur Antropologia, Historia edo Kultur Ondarea, deialdiaren xedearekin bat eginez.     

Baldin­tza bat da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tzak ezagu­tzea. Euskarari dagokionez, 3 H.E. maila egiaztatu beharko da.

Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldin­tza izango da Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotarra izan dela egiazta­tze­a bost urtez gu­txi­enez azken hamar urteetan.

Atze­rrian eskuratutako tituluak Hezkun­tza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lor­tze­ko eskaera aurkezterakoan.          

Beka hau ez da bateragarria beka bererako edo beste baterako eskura­tzen diren beka edo lagun­tze­kin. Orobat ez da bateragarria astean 15 ordutik gorako lan ordaindu ororekin.            

Beharrezkoa izango du eska­tzai­leak beka eska­tzen den urteko abenduaren 31n gehienez 31 urte beteta izatea.               

3.  Balioespena eta ematea.

Beka emateko, alderdi hauek balioe­tsi­ko dira:  

50 punturen gainean.

a)  Curriculum vitae: gehienez 20 puntu.

1)  Espediente akademikoa: gehienez 10 puntu.

2)  Beste prestakun­tza ikastaro ba­tzuk, argitalpenak, bil­tza­rrak, baldin eta kultura ondarearekin zerikusia badute, deialdian eska­tzen ez diren beste hizkun­tza ba­tzuk: gehienez 6 puntu.

3)  Lan esperien­tzia, baldin eta beka honen helburuarekin, hau da, ondare etnografikoarekin zerikusia badu: gehienez 4 puntu.

b)  Txos­tena, non izangaiak Gordailua Gi­puz­koako Ondare Bildumen Zentroko bildumen arteko pieza bat dokumentatuko duen. Pieza hori bekaren ba­tzor­de ebalua­tza­ileak aukeratuko du eta izangai guztien­tzat berdina izango da. Txo­sten hori dokumentazioa aurkeztu eta Gordailuara bisita egin ondoren ida­tzi­ko da. Memoriaren edukiaren inguruko azalpena egin beharko da elkarrizketa batean. Gehienez 30 puntu.          


Bisitaren data jakinaraziko zaie deialdian parte har­tzen dutenei, eta hamar laneguneko epea emango zaie aipatutako memoria aurkezteko, eta eskaera espedientea osa­tzen duen gainerako dokumentazioari gehituko zaio.     

Eskaerak ba­tzor­de ebalua­tza­ile batek aztertu eta balioe­tsi­ko ditu. Ba­tzor­de hori Gordailua eta Museoen Zerbi­tzu­buruak, bertako etnografiako goi teknikariak, Uniber­tsi­tateko irakasle batek eta prestigioa duen iker­tza­ile batek osatuko dute. 

4.  Kopurua.

Bekaren kopurua ez da 10.000 euro baino gehiagokoa izango eta kopurua urteroko deialdian zehaztuko da aurrekontuaren egoeraren arabera.

5.  Iraupena.

Beka honen iraupen osoa zor­tzi hilabetekoa izango da praktikaldia egiteko sartu eta hortik aurrera konta­tzen hasita. Aldi horren barruan sar­tzen da Gi­puz­koako Foru Aldundiarekin hi­tza­rtutako erreferen­tzi­a zentroko egonaldia. Azken hori ez da izango bost aste baino luzeagoa.

6.  Praktikaldiaren hasiera.

Praktikaldia lehenbailehen hasiko da, Gordailua noiz erabil daitekeen kontuan hartuta. Lehenik Gordailuaren dinamika bertatik bertara ezagutuko da, lau astez gehienez ere; geroago, kanpoko erreferen­tzi­a zentroan egingo da egonaldia, eta handik itzu­ltze­rakoan beteko da Gordailukoa.

7.  Onuradunaren betebeharrak.

a)  Bekaz balia­tzen den bitartean oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak hu­tse­gin gabe bete­tzea.    

b)  Gordailuara joatea egunero 08:30-14:30 bitartean (astelehenetik ostiralera) edota Zentroko arduradunak erabakitako zentroetara joatea, eta Foru Aldundiak prestakun­tza osa­tze­ko aukeratutako erreferen­tzi­a zentrora joatea egunero. Salbuespenez ez bertara­tze­a justifikatu egingo da, eta, beharrezkoa bada, neurriak hartuko dira prestakun­tza­ren ikuspuntutik sortu daitezkeen kalteak murrizteko.      

Hori bete­tzen dela berma­tze­ko, bekadunak egindako lanaz eta asisten­tzi­az bi ziurtagiri aurkeztuko ditu zentroko arduradunak Kultura Zuzendari­tza Nagusian, bata praktikaldiaren erdialdean eta beste bat amaitutakoan.    

d)  Praktikaldia amaitu ondoren praktikaldiaren emai­tzak nahiz bekadunaren iradokizunak jaso­tzen dituen amaierako memoria, euskaraz edo ele bitan aurkeztea.               

Memoria hori formatu digitalean aurkeztu behar da eta Gordailuako web orrian argitaratuko da; horrela, beraz, ondorio guztietarako, Gi­puz­koako Foru Aldundiak har­tzen ditu bere gain argitalpen horren eskubide guztiak.

e)  Administrazioak onuradunari noiznahi eska­tzen dion informazio guztia ematea.

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 30a izango da.

6. ERANSKINA

Gordailuako zaharberri­tze lantegian zaharberri­tze eta kon­tse­rbazio praktikak egiteko bekak emateko oinarriak.

1.  Xedea.

Berariazko oinarri hauen xedea da arau­tze­a zer baldin­tze­tan emango den kon­tse­rbazio eta zaharberri­tze praktikak egiteko beka bat, zeina Gordailua eta Museoen Zerbi­tzu­ak Irungo Gordailuan dituen zaharberri­tze­ko eremuetan egingo baiten.     

Bekaduna zentroak eskuartean dituen kon­tse­rbazio eta zaharberrikun­tza programen barruan sartuko da, eta oro har, zentroaren gainerako jardueretan parte hartu ahal izango du.

2.  Per­tso­na onuradunak.

Beka honen eska­tzai­le izan daitezke:

2.1.  Arte Ederretako fakultateetako lizen­tzi­adunak (zaharberri­tze­aren arloan prestakun­tza­rekin, edo arte lanak zaharberritu eta arta­tze­ko espezialitatearekin); Zaharberri­tze­ko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikun­tza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Artearen Historia, Historia edo an­tze­koak), kon­tse­rbazio edo zaharberri­tze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte. Ezinbesteko baldin­tza izango da ikasketa horiek beka honen deialdia baino gu­txi­enez urtebete lehenago amaituak izatea eta baliteke elkarrizketa per­tso­nala egin behar izatea.

2.2.  Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldin­tza izango da Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiazta­tze­a bost urtez gu­txi­enez, azken hamar urteetan.

2.3.  Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo lagun­tze­kin.      

2.4.  Ezin dira beka honetara aurkeztu aurretik Gi­puz­koako Foru Aldundiarengandik zaharberri­tze eta kon­tse­rbazio arloko beste bekaren bat jaso duten per­tso­nak.               

3.  Balorazioa eta dirulagun­tza ematea.

Beka bakar bat emango da, 10.000 eurokoa. Beka hori emateko, honako alderdi hauek baloratuko dira:

Gehienez ere 30 puntu emango dira, horrela banatuta:     

a)  Curriculuma. Espediente akademikoa, beste prestakun­tza ikastaroak eta esperien­tzi­a profesionala (orain arte egindako zaharberrikun­tza eta kon­tse­rbazioko lan guztiak baloratuko dira, bakarka nahiz taldean egindakoak).

Gehienez 28 puntu:

1.  Espediente akademikoa: Gehienez 4 puntu.

2.  Bestelako prestakun­tza ikastaroak: Gehienez 3 puntu.

3.  Euskara ezagu­tzea: Gehienez 5 puntu (EGA edo baliokidea). Titulazioaren bidez justifikatuko dute eta titulaziorik ez badute, elkarrizketa baten bidez baloratuko da.

4.  Lan eskarmentua: Gehienez 10 puntu.

5.  Elkarrizketa per­tso­nala: Gehienez 6 puntu.

b)  Praktikaldian lortu nahi lituzkeen helburuen inguruko txos­tena, urteko deialdian ezarritakoari jarraikiz. 

Gehienez 2 puntu.

4.  Iraupena.

Beka honen iraupena hamar hilabetekoa izango da praktikaldia egiteko lantegira sartu eta hortik aurrera konta­tzen hasita.

5.  Praktikaldiaren hasiera.

Praktikaldia lehenbailehen hasiko da, lantegia erabil­tze­ko aukeren arabera.

6.  Onuradunaren betebeharrak:

a)  Bekak irauten duen bitartean etenik gabe bete­tze­a oinarri hauetan zehazten diren arauak.        

b)  Egunero, 08:00etatik 14:00etara (astelehenetik ostiralera), Gordailuako lantegira joatea, edo, bestela, zaharberrikun­tza lantegiko arduradunak erabakitako zentroetara. Salbuespenez ez bertara­tze­a justifikatu egingo da, eta, beharrezkoa bada, neurriak hartuko dira prestakun­tza­ren ikuspuntutik sortu daitezkeen kalteak murrizteko.

c)  Praktikaldia amaitu ondoren, Gordailuko arduradunak sinatutako asisten­tzi­a ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta baita ere, praktikaldiaren emai­tzak nahiz bekadunaren iradokizunak jaso­tzen dituen amaierako memoria, euskaraz edo bi hizkun­tze­tan, aurkeztu beharko ditu.

d)  Administrazioak onuradunari noiznahi eska­tzen dion informazio guztia ematea.

Bekaldia amai­tze­an, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak Gordailuan egindako praktiken egiaztagiri bat emango du.            

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 30a izango da.

7. ERANSKINA

EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordain­tze­ko bekak ematea arau­tze­ko oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen bidez arau­tzen da EQZEko graduondoko hiru ikastaroetakoren bateko matrikula gastuak ordain­tze­ko hiru beka ematea. Hauek dira hiru graduondo horiek: Ar­txi­boa, Komisario­tza eta Sorkun­tza.

2.  Onuradunak.

Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte, oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak bete, eta EQZEn graduondoko ikasketak egin nahi dituzten per­tso­nek.

Bekak zuzen­tzen zaizkie soil-soilik aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakun­tza gainditu, eta hala egiazta­tzen duten per­tso­nei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekun­tza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei.      

Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldin­tza izango da Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiazta­tze­a bost urtez gu­txi­enez, azken hamar urteetan.    

Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte diru lagun­tza­ren deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n 16 urte beteak dituzten per­tso­nek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek. Adingabeek guraso ahala dutenen baimena beharko dute.

3.  Iraupena.

Bekaren iraupena bat etorriko da EQZEko graduondoko ikastaroaren iraupenarekin.

4.  Eskaerak.

Oinarri orokorretako 3. puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, hau ere aurkeztu beharko da:

a)  Curriculum vitae dokumentatua, hauek barne:

a.1)  Goi mailako graduaren titulua eta zine eskola batetik pasa izanaren egiaztagiria. Beka eskura­tze­ko lehiatu ahal izango dira, halaber, aurreko baldin­tzak bete gabe ere esperien­tzi­a zinematografiko egiaztatua duten hautagaiak.

a.2)  EQZEko ikastarorako aurkeztuko duen proiektua (bakarrik Sorkun­tza espezialitateko ikaslea bada).

a.3)  Euskararen ezagu­tza mailaren adierazpena, titulazio espezifikoa edo ikasketak euskaraz egin izana egiazta­tzen duen dokumentazioarekin batera.

b)  Auzotartasun egiaztagiria, eska­tzai­lea azken hamar urteetan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko herriren batean bizi izan dela ziurta­tzen duena.     

c)  EQZEko ikastaroan izena emateko eskaera egin izanaren egiaztagiria.

5.  Zenbatekoa.

Diru lagun­tza lerro honen hiru beketako bakoi­tza­ri 2.500 euro dagozkio.

6.  Balioespen irizpideak.

Dagokion deialdiaren ebazpena emateko, balioespen irizpide hauek hartuko dira kontuan.             

1)  Eska­tzai­learen adina, gaztetasuna lehene­tsiz: 0-5 puntu.

2)  Eska­tzai­leak proposatutako espezializazioan aurretik izan duen prestakun­tza edo jarduna: 0-5 puntu.

3)  Aurkeztutako ikasketa proiektuaren interesa, kalitatea eta originaltasuna: 0-10 puntu.

4)  Egindako lanen kalitate artistikoa: 0-10 puntu.         

5)  Euskararen ezagu­tza maila: 0-5 puntu.

Bekak emango zaizkie arlo bakoi­tze­an puntuaziorik altuena lortu dutenei, 30 puntura iristen badira, betiere. Beka behin betiko emateko, eska­tzai­leak beka eskaerari lotutako zentroan onartua izan beharko du.

7.  Ba­tzor­de ebalua­tza­ilea.

EQZEko zuzendari­tza akademikoak egingo du lerro honetako eskaeren balorazio txos­tena.

Eskaerak ebaluatu ondoren, ebaluazio ba­tzor­deak egingo du prozeduraren ebazpen proposamena. Ebaluazio ba­tzor­de hori honako hauek osatuko dute: Kulturako zuzendari nagusiak, Liburutegiko eta Kultura Sustapen eta Hedapeneko zebi­tzu­buruak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiko teknikari batek eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari batek. Ebaluazio ba­tzor­deak behar bezala arrazoitutako ebazpen proposamena egingo du, eta organo eskudunari helaraziko dio, horrek ebazpena eman dezan.

Ebaluazio ba­tzor­deak diziplina desberdinetako espezialisten aholkulari­tza izango du. Izendapena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinaraziko da.

Gainera, beka eska­tzai­leei dei egin ahal izango zaie argibideren bat behar izanez gero, edo elkarrizketa per­tso­nalak edo proba praktikoak egiteko Proba praktikoak egitea beharrezko­tzat jo­tzen diren arloetan, eska­tzai­le guztiek egin beharko dituzte batera eta espezialitate bakoi­tze­ko deialdi bakar batean, hautagai bakoi­tza­ri jakinaraziko zaizkion egunean eta lekuan. Proba praktikoa ez egiteak automatikoki kanpora­tze­a eta espedientea ar­txi­ba­tze­a ekarriko du.             


8.  Bateragarritasuna.

Beka hau bateragarria izango da Gi­puz­koako Foru Aldundiarekin batera diruz lagun­tzen duten per­tso­nek edo entitateek ematen dituzten lagun­tze­kin.

9.  Onuradunek bete beharreko eskakizunak.

Bekaren onuradunak konpromisoa har­tzen du:

a)  Bekaren iraunaldian oinarri hauetan zehazten diren arauak etenik gabe bete­tze­ko.

b)  Bekak xede­tzat dituen ikasketak egiteko, hura eska­tze­an eta ematean aurreikusitako moduan eta epeetan.

c)  Ikasketak buka­tze­an, bekaren iraunaldian egindako ikasketei buruzko memoria bat entrega­tze­ko. Memoria euskaraz edo ele bitan ida­tzi­ko da, eta dokumentu hauek barne hartuko ditu:

— Egindako ikasketei buruzko memoria bat, ikasketa programa, asteroko ikasketa orduak etab. barne dituena.             

— EQZEko zuzendari­tzak emandako ziurtagiri bat.

— Egindako ikasketen ebaluazio emai­tzak, halakorik balego.

Dokumentazio hori aurkezteko epea deialdia egin den urtearen hurrengo urteko azaroaren 30ean amaituko da.

d)  Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak eska­tzen duen informazio guztia jakinarazteko.

8. ERANSKINA

Turismo sektorean aplikatutako ikerketarako beka ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da turismoaren sektorean aplikatutako ikerketarako beka baten ematea arau­tzea. Ikerketa hori Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren oraina eta etorkizunari begira interesekoak diren alderdietan gauzatu behar da.

2.  Alorrak.

Turismoa: Gi­puz­koako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari­tza­ren interes alorreko gaiekin bat datorren ikerketa turistikoa, betiere Gi­puz­koako alor turistikoan aplikazio praktiko bat badute.               

Gai horiek ildo hauetan daude:         

a)  Planifikazio turistikoa eta lurralde oreka.

b)  Produktu edota baliabide berriak gara­tze­a eta balioan jar­tzea.

c)  Turismoa eta iraunkortasuna hiru alderdietan: ekonomikoan, ingurumenekoan eta sozialean.

d)  Turismo ardura­tsua.

e)  Eragin turistikoari buruzko azterketak (ekitaldiak, kirol probak, eta abar).

3.  Onuradunak.

Turismo alorrerako, beka hau eskuratu ahal izango dute hurrengo uniber­tsi­tate titulua dutenek:     

— Turismoko Gradua edo diplotamatura.

— Gizarte Zien­tzi­en arloko Gradua.

Beka hauek eskatu ahal izango dituzte deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, gu­txi­enez 18 urte beteak dituzten adingabeek eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork.

Aipatutako goiko betekizun horiek bete gabe izan arren, eskabidea egiten duenak uste badu beken deialdia egiteko ebazpena argitara­tzen den ekitaldiko ekainerako betekizunok beteko dituela, eskabidea onartuko da eta behin-behinean ebaluatuko da azken emai­tze­i begira. Beka emateko orduan bete beharreko baldin­tza izango da, beka behin betiko emateko orduan eskabide-egileak ikasketak burututa dituela egiazta­tze­a agirien bidez; horretarako, dagokion dokumentazio akademikoa aurkeztu beharko du Gi­puz­koako Foru Aldundiko Turismo Zuzen­dari­tzan.

Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldin­tza izango da Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotarra izan dela egiazta­tzea, bost urtez gu­txi­enez azken hamar urteetan.

Atze­rrian eskuratutako tituluak Hezkun­tza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lor­tze­ko eskaera aurkezterakoan.          

Lana bakarka edo taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra izango da, eta taldearen ordezkaria proiektuaren arduradun-zuzendari bat izango da.               

4.  Eskaerak.

Oinarri orokorretako 3. puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, aurkeztu beharko da:

a)  Azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiazta­tzen duen auzotartasun egiaztagiria.            

b)  Agiri-bidezko curriculum vitae eta espediente akademikoa. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuko.

c)  Egingo den ikerketa proiektua, gehienez 15 orri izan beharko dituena, ondorengo epigrafeetan egituratua:

— Izenburua.

— Proiektuaren aurkezpena.

— Proiektuaren helburu zeha­tzak (bekaren iraupena kontuan hartuta).

— Gaiaren interesgarritasuna eta ikerketen egungo egoera.

— Hipotesia, metodologia eta lan egitasmoa.

— Iturriak eta berariazko bibliografia.

— Aurreikusitako gastuen aurrekontua (joan etorriak, materiala, eta abar).

d)  Uniber­tsi­tateko irakasle edo sona handiko iker­tza­ile batek egindako txos­tena, ikerketa proiektua bermatuko duena.

5.  Ebaluazio ba­tzor­dea.

Eskaerak ondorengo kideek osatutako ebaluazio ba­tzor­deak aztertu eta balioe­tsi­ko ditu: Turismo zuzendari Nagusia, zuzendari­tza horretako teknikari bat, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat eta uniber­tsi­tateko irakasle edo sona handiko iker­tza­ileen arteko beste bi kide.             


Ebaluazio ba­tzor­dearen osaera publikoki jakinaraziko da, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.  

Behar izanez gero, ebaluazio ba­tzor­deak elkarrizketa per­tso­nalak egin di­tza­ke eska­tzai­le guztiekin.

6.  Ebaluazioa eta ematea.

Gehienez 20 puntu emango dira, horrela banatuta:           

Beka emateko alderdi hauek baloratuko dira:   

a)  Eska­tzai­learen curriculum vitae eta espediente akademikoa: 0-5 puntu.

b)  Turismo arloan gradu edo diplomatura izatea: 3 puntu.

c)  Proiektuaren kalitatea eta interesa: atal honetan sartuko dira ikerketarako erabiliko diren dokumentu iturriak (primarioak), eta zer lotura duen proiektuak Turismo Zuzendari­tza Nagusiaren lerro eta helburu estrategikoekin: 0 eta 12 puntu bitartean.

Elkarrizketa per­tso­nala egiteko aukera izango da.

Ebaluazio Ba­tzor­deak, lortutako puntuazioetan oinarrituta, ebazpen proposamen bat egingo du, turismo sektorean aplikatutako ikerketarako beka emateko.

Deialdiko beka eman gabe gera daiteke.

7.  Zenbatekoa.

Beka bakoi­tza­ren zenbatekoa ez da 10.000 euro baino gehiagokoa izango eta kopurua urteroko deialdian zehaztuko da aurrekontuaren egoeraren arabera.

Bekak Per­tso­na Fisikoen Errentaren gaineko Zergan tributa­tzen du.

Beharrezko izapide administratiboak egin ondoren bekaren ordainketa honela egingo da:

— Zenbateko osoaren %60, abenduaren 13an.

— Zenbateko osoaren %40, bekaren indarraldiaren amaieran eta ikerketa lana aurkeztu ondoren.

8.  Iraupena.

Bekaren xede diren lanen iraupena gehienez hamar hilabetekoa izango da, beka eman izanaren jakinarazpena jaso eta handik aurrera.

9.  Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak ondorengo konpromisoak ditu:

a)  Bekaz balia­tzen den bitartean oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak hu­tse­gin gabe bete­tzea.

b)  Deialdiaren urteko abenduaren 1a baino lehen, honako informazioa bidal­tze­a Turismo Zuzendari­tza Nagusiari:

— Ordurarte egindako lanaren memoria euskeraz edo elebitan, ikerkun­tza lanaren aurrerapenak eta burututako lan programa jasoz.

c)  Beka eman eta handik 10 hilabetera gehienez ere ikerketa lana bukatuta izatea.

d)  Ikerketa lanaren ale bat, euskeraz edo elebitan, Turismo Zuzendari­tza Nagusiari ematea, eduki digitalean.             

e)  Beharrezko izan daitezkeen jabe­tza intelektualaren eskubideak doan laga­tzea, diruz lagundutako ikerketak eta dagokion laburpena eduki digitalean argitara­tze­ko, jabe­tza intelektualari buruzko indarrean dagoen araudiaren arabera. Horretarako, dagokion kontratua sina­tze­ko konpromisoa hartuko du. Gi­puz­koako Foru Aldundiak ikerketaren egileari baimena eman ahal izango dio argitarapena Gi­puz­koako Foru Aldunditik kanpo egiteko. 

Hau guztia, ikerketa lanaren egilearen argitara­tze­ko eskubidearen kalterik gabe; baldin eta Gi­puz­koako Foru Aldundiaren aurretiko baimena badu eta, betiere, ikerketaren argitalpen guztietan, Gi­puz­koako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari­tza­ren partaide­tza adierazita.       

10.  Bateragarritasunak.

Beka hau eskura­tze­a bateraezina da ikerkun­tza hori bera nahiz beste edozein ikerkun­tza egiteko bestelako beka edo lagun­tza­rekin.

9. ERANSKINA

Proiektu solidarioetako parte har­tzai­leen bidaiak finan­tza­tzeko dirulagun­tza pol­tsak arau­tzen dituzten oinarriak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da gure Lurralde Historikoko gazte­txo­en artean, elkartasun balioen hezkun­tza­rako lagun­tzak ematea hainbat errealitate zuzenean ezagutuz. Helburua da parte-har­tzai­leek beren balioak sendotu eta gara­tze­a beste kultura ba­tzu­etan eta beste testuinguru sozial eta ekonomiko ba­tzu­etan bizitako esperien­tzi­en bidez, aldi berean balio horiek gure gizartean zabal­tze­ko konpromisoa har­tzen dutela.     

2.  Onuraduna.

Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte diru lagun­tza­ren deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n 18 urte beteak dituzten per­tso­nek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek.

Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldin­tza izango da Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotar dela egiazta­tze­a 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.        

3.  Eskaerak.

Oinarri orokorretako 3. puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, aurkeztu beharko da:

a)  Egiaztagiri bat 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotarra dela egiazta­tzen duena.

b)  Currículum vitaea eta espediente akademiko dokumentatua. Ez dira kontuan hartuko inola ere ekin­tza zerrendatu eta ez kreditatuak.

c)  Lankide­tza eskain­tzen duen GKEren kooperazio proiektua.

— Proiektuaren aurkezpena.

— Proiektuaren helburu zeha­tzak.

— Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua: (joan-etorriak, bisatua, komunikazioak istripu, komunikazioa eta gaixotasun aseguruaren poliza).

4.  Gastu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak izango dira:

Joan-etorriko gastuak, Gi­puz­koako jatorritik helmugara. 

— Bisatu gastua.

— Gaixotasun eta istripu aseguruaren poliza.

— Komunikazio gastuak, 150 euro arte.

5.  Ebaluazio ba­tzor­dea.

Eskaerak ondorengo kideek osatutako ebaluazio ba­tzor­deak aztertu eta balioe­tsi­ko ditu: Garapenerako eta Lankide­tza­ko zuzendari Nagusia, zuzendari­tza horretako teknikari bat, eta Gazteria eta Kirol Zuzendari­tza Nagusiko teknikari bat.              

6.  Ebaluazioa eta ematea.

Gehienez 20 puntu emango dira, horrela banatuta.           

Beka emateko, alderdi hauek balioe­tsi­ko dira:  

a)  Eska­tzai­learen curriculum vitae eta espediente akademikoa: 0-4 puntu.

b)  Ikerketa lan proiektuaren kalitatea eta interesa: 0-10 puntu.

c)  Helburu soziala duten erakundeetan esperien­tzia: 0-6 puntu.

Elkarrizketa per­tso­nala egiteko aukera izango da.

Deialdiko beka eman gabe gera daiteke.

7.  Kopurua.

Lagun­tza bakoi­tza­ren kopurua ez da 2.000 euro baino gehiagokoa izango eta kopurua urteroko deialdian zehaztuko da aurrekontuaren egoeraren arabera.

8.  Iraupena.

Bekaren helburua duten lanen iraupena hiru hilabetekoa izango da gehienez.

9.  Onuradunaren betebeharrak.

Bekaren onuradunak konpromisoa har­tzen du:

a)  Bekaren iraunaldian oinarri hauetan zehazten diren arauak etenik gabe bete­tze­ko.

b)  GKE tutoreak dei­tzen dituen prestakun­tza ekin­tze­tan eta bileretan parte har­tze­ko.

c)  Helburuan gu­txi­enez 30 egun eta gehienez 90 egun emateko, GKE tutoreak agin­tzen dizkion zereginak betez.       

d)  Txo­sten bat aurkeztea eta esperien­tzi­aren balioespena aurkezteko, zeina aurkeztu beharko du Gi­puz­koara itzu­li eta hilabeteko epean.

e)  Sei hilabeteko disponibilitatea eduki­tze­ko, Gi­puz­koara itzu­ltzen den unetik aurrera, hartara Garapenerako Lankide­tza­ko Zuzendari­tzak adierazten dituen sen­tsi­bilizazio ekin­tze­tan parte har­tze­ko.

10. ERANSKINA

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finan­tza­tzeko diru lagun­tza pol­tsa­ren oinarri arau­tzai­leak.

1.  Xedea.

Oinarri berezi hauen xedea da Gi­puz­koako gazteei taldeko proiektuak gara­tze­ko lagun­tza ematea, beren ingurunea inplikatuz eta interes publikoa duten gizartearen eraldaketa prozesuak lagun­tze­a helburu izanik.

Helburu bereziak:

Gazteen talde ekimenak bul­tza­tzea.

Giza garapena eta komunitatearena susta­tzea.

Per­tso­na gazteen ahaldun­tze­a susta­tzea.

Gi­puz­koako gizarte bizi­tza, ekonomikoa eta kulturala aberastea.

Gazteria, gizarteak ain­tzat har­tze­a ahalbidetu, bere sormen, berrikun­tza eta eralda­tze gaitasuna onartuz.         

Etorkizuneko gizarte ekin­tza­ileen­tzako prozesuetan, ikaskun­tza lor­tze­ko baliogarri izan daitezkeen esperien­tzi­ak erraztu.

2.  Onuradunak.

Deialdi honetan parte har dezakete:

— Gu­txi­enez 3 kidek osatutako taldeek baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte.Enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat gara­tze­ko proposa­tzen dutenek, baldin eta proiektuak Gi­puz­koa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.

— Talde eska­tzai­learen taldekide bakoi­tza­ri dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru lagun­tza­ren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.

— Taldeko eragileen bi herenek gu­txi­enez, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.

3.  Jarduera esparruak eta proiektu motak.

Hurrengo baldin­tzak bete­tzen dituzten proiektuak aurkeztu ahal izango dira eta hala dagokionean, diruz lagunduta izan:

1.    Irabazi asmorik gabeko proiektuak.

2.    Urte betean gara­tze­koak.

3.    Hurrengo arloren batean edo ba­tzu­etan oinarritutakoak; erreferen­tzi moduan:

a.  Proiektu artistikoak edo/eta kultural komunitarioak.

b.  Ingurunearen zain­tza eta jasangarritasuna oinarri duten proiektuak.

c.  Genero berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatearen eraberri­tze proiektuak.

Alor hauez gain, interesgarriak diren beste esparru ba­tzu­etan oinarritutako proiektuak ain­tzat hartu ahal izango dira.

4.  Proiektuen betekizunak.

Proiektuek hurrengo betekizunak izan beharko dituzte, onartuak izateko:

a.  Proiektuak 3 eragile izango ditu gu­txi­enez, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte.

b.  Proiektua Gi­puz­koako lurralde-eremuan garatu beharko da, bere fun­tse­zko atalean. Nolanahi ere, proiektua Gi­puz­koako barrutian garatutakoan, beste lur eremuetan garatu ahal izango da.

c.  Talde eragile bakoi­tzak, aldaera desberdinak dituen proiektua aurkeztu ahal izango du.

d.  Proiektuak behar objetiboak an­tze­man di­tza­la eta hauek proiektuaren buru­tze­a arrazoitu dezatela.

e.  Zehaztutako helburuen, proiektuaren jarduerak egiteko beharrezko baliabideen eta lortu nahi diren emai­tzen artean, koheren­tzi­a eta elkarrekikotasuna izatea.

f.  Sorkun­tza berriko ekimena izatea.

g.  Proiektuek bete beharreko araudi guztia bete dezatela, jarduera garatu ahal izateko.

h.  Proiektuak gara­tzen ari den bitartean jarraipena jasoko du Gi­puz­koako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbi­tzu­aren aldetik.

5.  Eskaerak.

Oinarri hauetan zehazten diren diru lagun­tzak eskatu ahal izango dituzte, eranskin honetako 1 puntua xedea duen proiektua sor­tzen duten taldeek.

Edonola ere, ordezkari bakar bat izendatu beharko da taldeko. Bestalde, diru lagun­tza jaso dezakeen taldearen taldekide guztien izen-deiturak zehaztuko dira.        

Eskaerarekin batera, talde eska­tzai­leek honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:

— Taldekide guztien NANaren fotokopia.

— Proiektuaren taldekide guztien administrazio auzotasunaren egiaztagiria, egiazta­tzen duena taldekideek ohiko etxe­bizi­tza Gi­puz­koako udalerri batean dutela eskaera egiten den unean.

— Taldekide guztiek zerga betebeharrak eta Gizarte Segu­ran­tza­rekikoak egunean dituztela egiazta­tzen duten agiriak. Edo, bestela, eska­tzai­leek sinatutako adierazpena, zeinetan espresuki baimen­tzen baitituzte egiaztagiri horiek eman behar dituzten erakundeak bertan agertu beharreko datuak Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari emateko.          


— Proiektua, gu­txi­enez bil­tzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauza­tze­ko lekua, ebaluazio sistema.

6.  Zenbatekoa.

Proiektu bakoi­tza gehienenez 5.000 eurorekin lagundu daiteke.

Proiektu bakoi­tza gu­txi­enez 1.500 eurorekin lagundu daiteke.

Proiektu bakoi­tza 0 eta 100 puntu bitartean baloratuko da. Puntu hauek erreferen­tzi­a izango dira diru lagun­tza jasoko duten eta diruz lagundu daitezkeen gastuen por­tzen­tajea zehazteko.

Diru lagun­tza emango zaie hurrenkeran puntuazio gehien lor­tzen duten proiektuei, kreditu eskuragarria bukatu arte.

Abiarazteko behar den diru lagun­tza jasoko du puntuazio handiena eskura­tzen duen proiektuak. Gainerako zenbatekoa bideratuko da puntuazioz bigarren lekuan geratu den proiektua diruz lagun­tze­ra, eta horrela hurrengoarekin eta hurrengoarekin, harik eta aurrekontua agortu arte. Zenbatekoa ez balitz nahikoa diruz lagundutako bigarren proiektua eta hurrengoak abiarazteko, ez da erabiliko.

Deialdi honek arau­tzen dituen diru lagun­tzez gain, saritutako proiektuak edo proiektuek aholkulari­tza tekniko edo profesionala jaso ahal izango dute abia­tze­ko.

7.  Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Jaso­tzen den diru lagun­tza bideratu ahal izango da:

— Materialak, ekipamenduak edo proiektua gara­tze­ko beharrezko azpiegitura erosi edo aloka­tze­ra (inbentariaezina).    

— Bestek ematen dituzten zerbi­tzu profesionalak ordain­tze­ra, betiere jarduera gara­tze­ko zurrunki beharrezkoak badira.

— Jarduerak buru­tze­ak eragiten dituen gastuak.

Diru lagun­tza ezin izango da bideratu talde sus­ta­tzai­lea osa­tzen duten per­tso­nei ordain­tze­ra.

8.  Ba­tzor­de ebalua­tza­ilea eta balioespen irizpideak.

Eskaerak Gazteria eta Kirol Zuzendari­tza Nagusiko teknikariek aztertuko dituzte; eta haiek, behar izanez gero kanpoko adituen lagun­tza­rekin, balorazio txos­tena egingo dute. Txo­sten hori diru lagun­tza mota bakoi­tze­rako edo guztietarako eratuko den Ba­tzor­de Ebalua­tza­ileari igorriko zaio, egindako ebaluazioaren emai­tza zehaztuko duen ebazpen proposamena egin dezan; eta, ondoren, eskumena duen organoari aurkeztuko zaio onar dezan.  

Ba­tzor­de Ebalua­tza­ileko kide izango dira Gazteria eta Kiroletako zuzendari nagusia (ba­tzor­deburu izango da); Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbi­tzu­ko burua; Haur eta Gazte Sustapen atalburua; eta zerbi­tzu horretako teknikari bat.

Ebaluazio ba­tzor­deak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan.

Proiektuek gehienez 100 puntu jasoko dituzte, eta irizpide hauek hartuko dira ain­tzat:

a)  Proiektuaren bideragarritasuna (40 puntu), kontuan izanda giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta materialak.

— 10 puntu: bideragarritasun ekonomikoa. Balioe­tsi­ko da egoki­tza­pen maila, egin nahi denaren eta beharrezko­tzat jo­tzen denaren aurrekontuaren artean.

— 10 puntu: bideragarritasuna taldearen profila ain­tzat hartuta. Formazio ofiziala balioe­tsi­ko da.

— 20 puntu: proiektuaren bideragarritasun materiala. Balio­tsi­ko da baliabide materialen eta proiektua gara­tze­ko beharrezkoak diren azpiegituren eskuragarritasuna.

b)  Originaltasuna eta izaera berri­tza­ilea (20 puntu). Balioe­tsi­ko da proiektu berri­tza­ile bat izatea, dela edukian, dela metodologian.

— 10 puntu: gaiaren originaltasuna.

— 10 puntu: lan metodologiaren originaltasuna.

c)  Erakarpen/inplikazio sozialerako gaitasun maila (30 puntu).

— 10 puntu: 0,5 puntu emango dira proiektuan murgilduta dagoen per­tso­na bakoi­tze­ko.

— 20 puntu: 5 puntu 1. artikuluan azal­tzen diren helburu berezi bakoi­tze­ko, proiektuak horiekin duen harreman mailaren arabera.

d)  Genero ikuspuntua txer­tatua izateagatik egitasmoan (10 puntu).

— 5 puntu: 2 puntu emango dira proiektuan murgilduta dagoen %20 emakume bakoi­tze­ko.

— 3 puntu: emakume eta gizonen arteko berdintasuna susta­tze­ko xedea duten jarduerak.

— 2 puntu: egitasmoaren lidergoa emakume batek eramategatik.

9.  Onuradunen betebeharrak.

Onuradunak behartuta daude:

a.  Aurreikusten den proiektuaren edo programaren ardura guztiak beren gain har­tze­ra.

b.  Diru lagun­tza­ren onura duen programa ez alda­tze­a aurretik Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbi­tzu­aren baimenik gabe.

c.  Diru lagun­tza­ren aplikazioaren egiaztapen eta jarraipen jardueren mende egotera. Horiek Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbi­tzu­ak erabakiko ditu.               

d.  Proiektua, programa edo jarduera Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbi­tzu­aren lankide­tza­rekin egiten dela agerraraztea publizitate eta komunikazio ekin­tze­tan.              

e.  Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbi­tzu­ak Zerbi­tzu­ak antolatutako komunikazio jardueretan parte har­tzea.      

10.  Diru lagun­tza justifika­tzea.

a.  Diruz lagundutako jarduera amaitutakoan, emandako diru lagun­tza behar bezala erabili dela egiaztatuko duten agiriak aurkeztu beharko dira.

b.  Horretarako, gu­txi­enez, ondoren zerrenda­tzen diren agiriak aurkeztu beharko dira:

— Burututako jardueraren memoria xehatua.

— Jarduerak eragindako gastuen eta diru sarreren balan­tze­a (beste diru lagun­tza edo lagun­tza ba­tzuk).

— Fakturak edo trafiko juridikoan an­tze­ko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten frogagiriak eta hala badagokio, ordainketaren frogagiriak.

c.  Diruz lagundutako jarduera edo ekitaldia dela eta editatu edo argitaratu diren liburuxka, kartel, liburu, bideo, CDrom bakoi­tza­ren ale bat.

d.  Gastuak proiektua amaitu ondorengo hiru hilabeteetan zuritu behar dira, eta, betiere deialdiaren hurrengo urteko ekainaren 30a baino lehen.         

e.  Jarduera finan­tza­tzeko beste erakunde publiko nahiz pribatu batek emandako lagun­tzak edo baliabideak erabili badira, justifikazioaren barruan egiaztatu beharko da funts horien jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabili dela.