Kotizatu gabekoen pentsioaren (KGP) etxebizitzako osagarria
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Dagokion urte osoan eska daiteke
Helburua
Kotizatu gabekoen pentsioa (KGP) osatzen duen laguntza ekonomikoa da eta errentan bizi direnei ematen zaie.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagu.
- Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Errentan bizi diren kotizatu gabeko pentsioaren hartzaileak.
Baldintzak
- Kotizatu gabekoen pentsioa jasotzea.
- Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
- Errenta kontratua edukitzea, gutxienez urte baterako.
- Ohiko bizilekua errentako etxebizitza izatea eta etxebizitza horretan 6 hilabetez bizitzea eskaera egin aurretik.
- Errentan hartutako etxebizitzaren jabea ez izatea maizterraren ahaide hirugarren mailara arte ez eta ezkontidea edo ezkontzaren antzeko maitasunezko harreman bateko bikotekidea.
Zenbatekoa
525 euro, urteko ordainketa bakarrean.
Ordaintzeko modua
Eskaeran adierazten den eskatzailearen kontuan.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera orria. Leiho berrian irekiko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orria behar bezala beteta eta eskatzaileak sinatuta.
- Errenta kontratuaren fotokopia.
- Azken sei hilabetetako ordainketen justifikazioa
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkeztuko da pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.. Leiho berrian irekiko da.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
ARAUDIA
1191/2012 Errege Dekretua. Leiho berrian irekiko da., 2012ko abuztuaren 3koa, Gizarte Segurantzako kotizatu gabekoen modalitateko pentsiodunei etxebizitza alokatzeko pentsioaren osagarria aitortzeko arauak ezartzen dituena. (BOE, 2012ko abuztuaren 4koa. 186 zenbakia)
746/2016 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa. Leiho berrian irekiko da., 2017rako Gizarte Segurantzako pentsioak eta beste zenbait prestazio publiko errebalorizatzen dituena.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Estatuak laguntza hau urtero onartu behar du.