Landa lurretan zuhaitzak mozteko baimena

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Nekazal lurretan zuhaitzak mozteko baimena eskatzea

Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua

Harremana

Telefonoa: 943 112069
Fax: 943 431154
email: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus

Nori zuzenduta

Basoen titularrak diren nekazaritza ustialekuetako titularrak.

Baldintzak

• Lursailak Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta egon behar du.
• Eskatzaileak lursailaren jabea izan behar du edo hura erabiltzeko eskubidea eduki behar du, eta Nekazaritzako Ustiategien Erroldan titular edo titularkide gisa izena emanda egon behar du.


HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orri normalizatua betetzeko datuak:
  1. Eskatzailearen izen-abizenak
  2. Eskatzailearen helbidea
  3. Eskatzailearen telefonoa
  4. Eskatzailearen NA
  5. Nekazal Ustiapenaren Erroldako zenbakia
  6. Lekuaren izena
  7. Partzelaren mugak
  8. Partzelaren kokapena katastroan
  9. Tasak kobratzeko banku kontuaren zenbakia, 20 digitu
  • Intsinis pinua, itsas pinua, larizio pinua edo alertzea matarrasan mozteko eskaeretan (50 arbola baino gehiago), eskaerarekin batera tasatzaile baimenduak egindako mendi neurketa erantsiko da.
  • Ingurumen hondamendiak sortutako baldintza berezien ondoriozko mozketa eskaeren kasuan, eskaerarekin batera txosten tekniko bat aurkeztu beharko da.

Eskaera moduak

  • Telefono bidez
  • Presentziala

Tramitazio elektronikorako oharrak

Internetez "Tramiteak Online" bitartez aurkezteko aukera jartzeko zain dago

Bestelako tramitazio bideak

Eremuko basozainari deitu telefonoz, eskaera in situ tramitatu dezan. Basozainak koordinatzeko zentroaren telefonoa: 943112075
Mozketa egingo den lursaila kokatuta dagoen udalerriaren arabera, dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegora joan.

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landaeremua/harremanetarako)


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Telefono bidez
  • Presentziala

EBAZPENA

Ebazteko gehienezko epea

  2 hilabete.

Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz
  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria

ARAUDIA

• 43/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, mendiei buruzkoa. (https://www.boe.es/eli/es/l/2003/11/21/43)
• 21/2015 Legea, uztailaren 20koa, aurreko legea aldatzen duena
(https://www.boe.es/boe/dias/2015/07/21/pdfs/BOE-A-2015-8146.pdf)
• 7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako mendiei buruzkoa
(http://www7.gipuzkoa.net/ogasuna/normativa/docs/0000785e.pdf)


INFORMAZIO OSAGARRIA

Oharrak

1. Erabateko mozketak egiten direnean, jabea behartuta dago lursaila birlandatzera bi urteko epean, gehienez, baldin eta erabilera aldaketa egiteko baimena ez badu eskatzen eta lortzen.
2. Mozketa baimenak ez du inola ere jabetza eskubiderik aurreirizten.
3. Entresaka edo bakanketako mozketak mendian soilgune edo hutsuneak sortu gabe egin behar dira, batik bat akastun enborrak kenduz: zaharrak, okerrak edo txarrak, alegia.
4. Ustiapena egiterakoan babestutako guneetako landaredia eta ondare historikoa errespetatuko dira
5. Lurzoruaren egonkortasuna eta emankortasuna bermatzeko, egurra ateratzeko makineria lehendik dauden bideetatik ibiliko da. Bide horietatik kanpo ibili ahal izango dira bakarrik makineriaren ezaugarriek, orografiak, lurzoruaren ezaugarriek eta baldintza atmosferikoek bermatzen dutenean ez zaiola kalterik  egingo lurzoruari. Egurra ateratzeko bide berriak irekitzeko, dagozkion baimenak lortu beharko dira. Ustiapena bukatzean, bideak erabiltzeko modu egokian utzi beharko dira.
6.  Lanak bukatutakoan, debekatuta dago ustiapen lanetarako erabili diren materialak eta produktuak bertan biltegiratzea eta uztea.
7. Ustiapena kontrolatzeko, baimenaren titularrak, mozketa hasten denean, ustiapenaren eroslearen edo esleipendunaren izena eta identifikazio datuak emango dizkio basozainari.
9. Baimena aurkeztuko zaio eskatzen duen Agintaritza agente orori.
10. Udalen jabetzako landa bideen eta pisten erabilera bereziari buruzko udal erregelamenduak ezagutzeko, dagokion udalera jo behar da.
11. Zerbitzuak beharrezkoa ikusten badu, basoak ustiatzeko baimenetan finkatuko dira mozketa egiteko eta egurra ateratzeko ezaugarri teknikoak eta baldintza administratibo bereziak.