Gipuzkoako Artxibo Orokorreko eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko espazioak lagatzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Artxibo Orokorreko (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko (Oñati) barneko edo kanpoko espazioak hirugarrengo bati lagatzea, solasaldiak, aurkezpenak, ospakizunak, elkarrizketak, eta abar egiteko.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Pertsona fisikoak eta juridikoak


Baldintzak

Eskatzaileak  ordaindu beharko ditu bere eskaerak eragin ditzakeen aldaketek edo zerbitzu gehigarriek eragindako gastuak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Espazioak lagatzeko formularioa (PDF)


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide inprimakia beteta
  • Eskaera behar bezala baloratzeko eta ebazteko beharrezkoa izan daitekeen bestelako dokumentazioa.

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak:


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Arreta Zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 18:30era.Ostiraletan, 8:30etik 14:30era. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Telefonoa: 943 11 21 11



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

  • 3 hilabete
  • Erantzuna emateko aurreikusitako epea : 3 aste

Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa
  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


8/1996 Foru Araua, uztailaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzkoa (GAO, 1996ko uztailaren 12koa).

56. artikulua: ondasun bat aldi baterako okupatzea erabilera pribatiborako.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Tramitazio faseak   

  1. Aurkeztutako dokumentazioa jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea, eta hala badagokio, zuzentzea.
  2. Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzura bidaltzea aztertua izan dadin.
  3. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuak ebazpen proposamena egitea.
  4. Baimena emateko ebazpena, Idazkaritza Teknikoak egina, non espazioak erabiltzeko baldintzak, neurri gehigarrien beharra, kostu erantsiak eta abar jasotzen dituena.
  5. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena.
  6. Lagapen ebazpenaren jakinarazpena.

Informazio osagarria

Eskaera edozein unetan egingo da, nahiz eta  gutxienez 15 egun lehenago egingo den.