Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko "elkar-EKIN Lanean "
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Diruz lagundu daitezkeen jardueren hartzaileek, betiere, Gipuzkoako lurralde historikoan bizi direnak izan behar dute.
- Dirulaguntza jaso ahal izango duten jarduerak Gipuzkoako lurralde historikoan garatzen diren proiektuak izango dira eta honakoren batean sartu behar dira: Gizarteratzeko ibilbide integratuak lantzen dituzten programak: oinarrizko eta zeharkako gaitasunetatik hasi (CP0) eta gaitasun teknikoetarainokoak (CP1, 2 eta 3), tartean sar daitezkeelarik akonpainamendu eta tutoretza jarduerak, prospekzio eta bitartekaritza jarduerak edota lan-merkatuan benetan sartzeko beharrezkoak diren bestelakoak.
- Enplegu eta prestakuntzako programak, prestakuntza-zentroa eta lantokia konbinatzen dutenak.
- Lurraldean laneratzeko enpresak sortzen eta mantentzen laguntzea (laneratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratutako enpresak eratzea edo lehendik daudenak jarduera berrietan dibertsifikatzea bideragarria den aztertzeko merkatu ikerketak eta halako helburuetarako azpiegiturak, ekipamenduak eta instalazioak eratzeko inbertsioak). Honako hauek dira lehentasunezko jarduera sektoreak: Industria, Ostalaritza eta Turismoa, Jatetxe-arloa eta Merkataritza, Mendekoen Zaintza eta Arreta, eta Enplegu Berdea.
- Aurreko ataletan jasotako hainbat jarduera egitea konbinatzen duten proiektuak.
- Aurreko paragrafoetan jaso gabe dauden jarduera berritzaileak, baldin eta 3.1 oinarrian adierazitako kolektiboak laneratzeko helburua badute.
Nork tramitatzen du
- EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusia
- Proiektu Estrategikoetako Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Agiri eta ereduetara sarrera
Internet bidezko eskaera
Sakatu izapidetzara jaoteko
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Informazio zehatza