566 Eredua - Tabako Laboreen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hilero. Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan

Helburua

Tabako Laboreen gaineko zergari lotutako eragiketak, hilabete natural bakoitzean egindakoak, aitortzen dira.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Zerga horrek kargatutako eragiketak egiten dituzten zergadunak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

566 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

2017ko eta hurrengo ekitaldietarako aurkezpenak ZergaBidea plataformatik egin behar dira.

-Jarraian, 2016ko  eta aurreko ekitaldieta aurkezpenak egin daitezke, aurkezteko era aukeratua:


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Ordaintzekoak: Finantza entitate laguntzaileak

Gainerakoak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia), entitate laguntzaileak eta Herritarren arretarako bulegoak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

Zerga Berezien Erregelamenduari buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretua.

113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena.