- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
002 eredua. Mugaldeko langile izaera hartzeko betekizunak.
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
002 eredua
Frantzian bizi eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan soldata, ordainsari, lan etekinak lortzen dituztenak, zenbait sari publiko salbuetsita, Mugaldeko Langileen Erregistroan inskribatu ahal izango dira lortutako lanaren etekinak ez daitezen Gipuzkoako Lurralde Historikoan tributazioari lotuta geratu, beraz ez litzateke jatorrian atxikipena egitea egoki izango.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Frantzian bizi diren langileak eta, zenbait eskakizun beteta, Mugaldeko Langileen Erregistroan alta, aldaketa edo baja eskatu nahi dutenak.
Baldintzak
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Ereduak paperez aurkeztea (002 eredua betegarria da gure web gunean eta gero herritarren arretako gure bulegoetan aurkeztuko da):
Aurkeztu beharreko beste dokumentazioa :
Triptikoa (ez da betegarria)
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Ereduak Internetez aurkeztea:
1) Ereduaren PDFa lortu Ogasun eta Finantza Departamentuko web gune nagusian
2) PDFa bete eta ordenagailuan gorde
3) Gipuzkoataria webean sartu, sinadura elektronikoa edo pasahitza operatiboa erabilita
4) Zerga ereduen aurkezpena (PDF) aukera hautatu
5) Eredua (PDF) eta egiaztagiriak igo, atarian adierazitako pausoak eginda
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Inprimakiak gure web gunean lortu daitezke.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
90/1996 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa, Ogasun eta Finantza Departamentuan mugaldeko langileen erregistro bat sortzen duena. (PDF)
1.403/2003 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Mugaldeko Langileen Erregistroan alta, aldaketa eta baja eskatzeko 002 eredua onartu eta haren aurkezpen tokia eta epea finkatzen dituena. (PDF)
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Aurkezteko epea:
- Alta eskaera edozein unetan aurkez daiteke.
- Aldaketa eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da, alta eskaeran jasotzen diren ohiko bizilekua edo inoren konturako lana egiten den tokia aldatzen den egunetik kontatzen hasita.
- Mugaldeko langile izateko baldintzak galtzearen ondorioz baja eskaera aurkeztu behar denean, epea hilabetekoa izango da, galera hori gertatzen den egunetik kontatzen hasita.
- Borondatezko baja eskaera edozein unetan aurkeztu ahal izango da.