- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
C eranskina. B-Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025
- Arloa: Lankidetza
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak lagunduko dira diruz.
XedeaBeren ezaugarriengatik, A, B eta E lerroetan sartzen ez diren ekimen edo ekintzentzat, eta baita gizarte-lanean duten esperientziagatik gizarte eraldaketako ekimenetan lankidetza aktiboa eskain dezaketen gizarte-mugimenduak, erakunde ez-profesionalizatuentzat edo gizarte zibileko bestelako eragileentzat ere laguntzak arautzea da oniarri espezifiko hauen xedea..
Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak lagunduko dira diruz.
Laguntzen zenbatekoa320.000 euro (A eta B atalentzat) (gehienez 20.000€ proiektuko)
HartzaileakDeialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2025eko otsailaren 25an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.
Baldintzak- Entitate eskatzaileen betebeharrak oinarri espezifikoetan , 3. oinarrian, adierazten dira.
- Ekimenen betebeharrak oinarri espezifikoetan, 4. atalean, adierazitakoak dira.
- Hasiera: 2025ko martxoaren 08a
- Amaiera: 2025ko apirilaren 07, 14:00tan
a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Aurrekontua
c) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
d) Erantzukizunpeko adierazpena, langile guztiek badutela urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, 13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa (adingabeekin ohiko kontaktua izatea eskatzen duten proiektuak direnean)
e) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
f) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
g) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
h)Kontratatutako pertsona bat baino gehiago ez izatearen agiria.
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, aurreko atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera dirulaguntzen atarian sartuz.
Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).
Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzako1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.
2.- Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C. lerroan.
Ebazpen epeaSei hilabe, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzespena
Araudi aplikagarriaDiputatuen Kontseiluak, 2025eko otsailaren 25ean egindako batzarraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du: GAO 45, 2025ko martxoaren 07koa.
Diru laguntzen ordainketaDiru laguntza ematen den momentuan ordainduko da osorik.
Informazio osagarriaKultura,Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g. - 20004. Donostia
Tfnoa. 943 11 25 27 / 943 11 37 55
lankidetza@gipuzkoa.eus
- Lankidetza
- 943112527
- lankidetza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.