86/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien errolda arautzen duena.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

86/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien errolda arautzen duena.

BOG 24 Urtarrila 2013

2006ko irailaren 12an onartu zen 40/2006 Foru Dekretua, zeinak arautu egiten duen foru administrazioaren aurreko jardueretan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzeko modua.

2006ko irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretuak departamentu bakoitzak ematen dituen zerbitzuen premia eta berezitasunei egokitutako berariazko xedapenetara igortzen du gaiaren erregulazioa. Horrela, baimena ematen dio departamentu bakoitzari borondatezko ordezkarien errolda propioa sortu eta arautzeko, betiere dekretuan aurreikusitako ondorioetarako.

2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, gizarte sozialen euskal sistemaren esparruan foru aldundiei emandako ahalmena erabili ahal izateko, eta Gizarte Politikako Departamentuari dagokionez, diputatu nagusiaren 2011ko ekainaren 30eko 4/2011 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak, eta horiei dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak finkatzekoak, gai horren inguruan xedatutakoaren arabera, Gizarte Politikako Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Borondatezko Ordezkaritza Errolda propioa sortzea eta arautzea.

Gizarte Politikako Departamentuak eskainitako zerbitzu eta prestazioen handitzeak, alde batetik, eta ordezkari baten bitartez jarduteko aukerak, bestetik, beharrezko egiten dute 2006ko irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspen orokorrak garatzea.

Bestalde, Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren aplikazioa, Gipuzkoan, aurreratuta dagoenez, ezinbestekoa da ordezkaritza egiaztatzeko prozedura hobetzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren aurrean hirugarrenen izenean abiarazten diren eskaeretarako.

Zentzu horretan, izatezko zaintza babes erakunde gisako praktikan geroz eta pisu handiagoa hartzen ari dela egiaztatuta, nahitaezkoa da izatezko zaintza horri estaltze juridikoa ematea Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako balorazio, zerbitzu eta prestazioen eskaera prozedurari dagokionez.

Hori dela eta garatu da foru agindu hau, bere helburua Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien errolda sortzea eta erregulatzea baita, eta baita ere Gizarte Politika Departamentuarekin erlazionatzen den edo erlazionatu nahi duen edozein pertsonaren borondatezko ordezkaritzaren eta izatezko zaintzaren erregimena sortu eta erregulatzea.

Aurretik azaldutako guztia kontuan hartuta,

XEDATZEN DUT

1. artikulua. Xedea.

1. Foru agindu honen xedea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien erroldaren funtzionamendua sortzea eta erregulatzea da, eta baita ere erroldaren inskribatzeko prozesua sortu eta erregulatzea, 2006ko irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretuko 9.1 artikuluan (azken paragrafoan) eta 10.2. artikuluan aurreikusitako egiaztapen ondorioetarako

2. Bordondatezko Ordezkarien Erroldak bi erregistro independente izango ditu: Lehenengoa, borondatezko ordezkapen egoerei dagokiona, eta, bigarrena, izatezko zaintzen egoerei dagokiena.

Zentzu horretan, erroldan bertan inskribatu eta kudeatuko dira bai borondatezko ordezkapenak Gizarte Politikako Departamentuaren eskumeneko prestazio eta zerbitzuetan, bai izatezko zaintzaren egoerak, izatez desgaitutako pertsonak ordezkatzeko balorazio, zerbitzu eta prestazio eskaeretan Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako eremuan.

2. artikulua. Xedea eta ondorioak.

1. Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien erroldan inskribatzearen helburua aipatutako departamentuan hirugarrenen izenean aurrez-aurre egiten diren jardueren errepresentazioa egiaztatzea da.

Foru agindu honetan xedatutakoaren arabera, gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileek Gizarte Politikako Departamentuaren aurrean jardun ahal izango dute ordezkari baten bidez. Izan ere, ordezkari horrekin eramango dira hurrengo jarduketa administratiboak ordezkapenean aldaketarik, baliogabetzerik eta uko egiterik ez badago.

2. Aldi berean, Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako balorazio, zerbitzu eta prestazioen aitormena eskatzen duten pertsonak Gizarte Politikako Departamentuaren aurrean ordezkatuak izan daitezke izatezko zaintzaile baten bitartez; izan ere, ordezkari horrekin eramango dira hurrengo jarduketa administratiboak ordezkapenean aldaketarik, baliogabetzerik eta uko egiterik ez badago.

3. Erroldan inskribitzea borondatezkoa da.

4. Foru agindu honetan xedatutako baldintza eta prozeduren arabera inskribatutako ordezkaritza balioduna dela eta indarrean dagoela ulertuko da, beharrezkoa den aldaketa egin arte edo ezgai agiria eman arte ezarritako bideen arabera. Horrenbestez, baliodunak eta eraginkorrak izango dira ordezkaritza horretan oinarritutako ekintza guztiak.

Dena den, era berean dagokio ordezkatuari edo ordezkatzaileari departamentua jakinaren gainean jartzea erroldaren ordezkaritzaren eraginkortasunari eta balioari kalte egin diezaioken edozein gorabeherari buruz.

Izatezko zaintzaren egoeren kasuan, aurreko paragrafoan adierazten den betebeharra izatezko zaintzaileari bakarrik dagokio.

5. Gizarte Politikako Departamentuko Borondatezko Ordezkarien Erroldan egindako inskripzioaren froga balioak ez dira hedagarriak izango gainerako departamentuetara, ezta ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko organismo autonomo zein ente publikoetara, foru agindu honek 1. eta 2. xedapen gehigarrietann ezarritakoa eragotzi gabe.

3. artikulua. Borondatezko ordezkaritzaren eta izatezko zaintzaren egiaztatzea.

1. Gizarte Politikako Departmentuaren aurrean gizarte zerbitzu eta prestazioen izenean eta ordezkapenean jarduten duten borondatezko ordezkariek jarduten duten ordezkaritza egiaztatu ahal izango dute ondorengo bideetatik:

  • a) Foru agindu honen 1. artikuluak adierazten duen Borondatezko Ordezkarien Erroldan inskribatuta egoteagatik.
  • b) 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearenak, 32. artikuluan araututako ondorioetarako zuzenbidearen arabera ontzat jotzen den edozein bitarteko erabilita.
  • c) Gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzailea eta ordezkatzailea udal gizarte zerbitzuetara atxikitako funtzionario edo langile publiko baten aurrean agertzearen bitartez, agertzea eta emandako ordekaritza aitortzeko.

2. Gizarte Politikako Departmentuaren aurrean gizarte zerbitzu eta prestazioen izenean eta ordezkapenean jarduten duten izatezko zaintzaileek jarduten duten izatezko zaintza egiaztatu ahal izango dute ondorengo bideetatik:

  • a) Foru agindu honen 1. artikuluak adierazten duen Borondatezko Ordezkarien Erroldan inskribatuta egoteagatik.
  • b) 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearenak, 32. artikuluan araututako ondorioetarako zuzenbidearen arabera ontzat jotzen den edozein bitarteko erabilita.
  • c) Gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzailea eta ordezkatzailea udal gizarte zerbitzuetara atxikitako funtzionario edo langile publiko baten aurrean agertzearen bitartez, agertzea eta emandako ordekaritza aitortzeko.

3. Borondatezko ordezkaritza erroldan indarrean agertzen diren ordezkaritzak eta izatezko zaintzak libratu egingo dituzte ordezkatzaileak eta izatezko zaintzaileak Gizarte Politikako Departamentuaren aurrean ordezkaritza ahalordeak egiaztatzetik, erabiltzailearen izenean eta ordezkapenean harreman bat sortzen duten bakoitzean, aldaketa, baliogabetze edo uko egiterik egiten ez den bitartean, eta betiere, ekintza hori inskribatutako ordezkaritzan eta zaintzan badago.

4. artikulua. Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkaritzaren erroldan alta hartzeko prozedura.

1. Alta eskaera borondatezko ordezkaritza erroldan ondorengo edoizen prozeduraren bidez egin ahal izango da.

  • a) Gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzailea eta ordezkatzailea udal gizarte zerbitzuetara atxikitako funtzionario edo langile publiko baten aurrean agertzearen bitartez, biek eskaera eredua eta ordezkaritza onarpena sinatuz.
  • b) Gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzailea eta ordezkatzailea udal gizarte zerbitzuetara atxikitako funtzionario edo langile publiko baten aurrean agertzearen bitartez, agertzea eta emandako ordekaritza aitortzeko. Kasu horretan, ordezkatzaileak ordezkaritza egiaztatu beharko du zuzenbidearen arabera ontzat jotzen den edozein bitarteko erabilita
  • c) Gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzailea eta ordezkatzailea udal gizarte zerbitzuetara atxikitako funtzionario edo langile publiko baten aurrean agertzearen bitartez, biek eskaera eredua eta ordezkaritza onarpena sinatuz.

5. artikulua. Ordezkaritzari uko egiteko eta baliogabetzeko prozedura.

1. Erroldan agertzen diren borondatezko ordezkaritzak eta izatezko zaintzak baliogabetu egin daitezke eta uko egin dezake edozein unetan ordezkatuak, ordezkaitzaileak edo izatezko zaintzaileak, hurrenez hurren.

2. Ordezkaritzaren eta izatezko zaintzaren baliogabetzea eta uko egitea egin daiteke funtzionario edo udaleko gizarte zerbitzuen kide den oinarrizko langile publiko baten aurrean agertuz pertsonalki.

3. Ordezkaritzaren baliogabetzak edo uko egiteak eragina izan dezan, beharrezko izango da eraginkorra izango den data zehaztea.

Bestela, eraginkorra izango da baliogabetzearen edo uko egitearen hurrengo egunetik aurrera. Dena den, baliogabetzearen edo uko egitearen ondorioen eguna eskaera egiten dena baino beranduagokoa izango da.

Administrazioa prozedurak bideratzen ari bada eta ekintza administratiboen jakinarazpena baliogatzearen edo uko egitearen aurretik edo egun berean jarri bada abian, ez da erantzukizunik sortuko Administrazioan, jakinarazpena zergapekoari emateko beharrik gabe berak hala eskatzen badu.

Emandako borondatezko ordezkaritzak eta izatezko zaintzak egindako ekintza guztiak baliodunak izango dira, baldin eta eskumena duen Administrazioari jakinarazten ez bazaio emandako borondatezko ordezkarita eta izatezko zaintza horien baliogabetzea edo uko egitea.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

1. xedapen gehigarria Sortzea «Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departmentuko Borondatezko Ordezkaritzaren Errolda» fitxategia.

Foru agindu honen bidez eta 1990eko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babesten dituenak, arautzen duenaren arabera, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren Borondatezko Ordezkaritza Errolda» fitxategia sortzea onesten da. Bertan, borondatezko ordezkaritzen kudeaketarako beharrezkoa den ordezkatutako perstonen eta ordezkatzaileen informazio pertsonala jasoko da. Aipatutako fitxategiak ondorengo ezaugarriak izango ditu:

  • a) Fitxategiaren izena: «Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuko Borondatezko Ordezkaritza Errolda»
  • b) Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Giuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuarekin erlazionatzeko gizarte zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileek emandako borondatezko ordezkaritzen eta izatezko zaintzen egiaztatzea eta kudeaketa.
  • c) Fitxategira gehituko diren datuen oinarrian dauden pertsona edo taldeak: Ordezkatuak, borondatezko ordezkariak eta izatezko zaintzaileak.
  • d) Datuak biltzeko prozedura: Datu pertsonalak ordezkatuak, ordezkariak eta izatezko zaintzaileak, aurkezten ditu zuzenki, horretarako sortutako ereduen bitartez.
  • e) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan agerten diren datuen izaera: Ordezkatuaren, ordezkariaren eta izatezko zaintzailearen identifikazio datuak (izen abizenak, sozietate izena edo izendapen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia).
  • f) Hirugarrenei lagatzea edota trasnferentzia internazionalak. 15/1999 Lege Organikoaren 21. artikuluan aurreikusten denaren arabera, datuak beste administrazio publikoei laga beharko zaizkie.
  • g)  Fitxategiaren arduraduna: Gipuzkoako Foru Aldundia, Idazkaritza Teknikoari emanez bere kudeaketa eta zaintza.
  • h) Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak: Gizarte Politikako Departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Txara 2, Zarategi pasealekua 99, 20015 Donostia.
  • i) Fitxategiari aplikate daitekeen segurtasun maila: Dagozkion erdi mailako segurtasun neurriak hartuko dira.

Bigarren Xedapen Gehigarria Datu pertsonalak babestea.

Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien erroldan jasotako datu pertsonal guztiak alta emanda daude Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren dena delako artxiboan eta betetzen dute Datu Pertsonalen Babesaren abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak 4.2 artikuluan jasotakoa.

Gizarte Politikako Departamentuko borondatezko ordezkarien erroldan inskribatzeak berarekin ekarriko du zuzenzuzenean baimena izatea 001 edo 001-P ereduaren bidez ordezkatuari eta ordezkariari buruz emandako identifikazio datuak departamentuko datu baseetan erregistratuta dauden datuekin alderatzeko, biak behar bezala identifikatzearren. Halaber, berarekin ekarriko du baimena izatea bien zerga helbidea erabiltzeko agindu honetan jasotako ondorioetarako.

Era berean, erroldan inskribatzeak esan nahiko du ordezkatuak eta ordezkariak baimena ematen dutela eredu horietan adierazitako identifikazio, helbide eta harreman datuak borondatezko ordezkarien errolda propioa eratua duten Foru Aldundiko beste departamentu, organismo autonomo eta ente publikoei lagatzeko, helburu soila eta bakarra izanik proposatzea ordezkaritza hori aipatu departamentu, organismo autonomo eta ente publikoen aurrean egindako jarduketetara hedatu dadila, eta horretarako horien erroldan inskribatu dadila.

Amaierako Xedapena

Foru agindu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean jarrito da indarrean.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostian dauden administrazioarekiko auzietako epaitegietan, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko honako Foru Diputatuari, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.