2010eko ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Araua, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian 2010eko uztailaren 1etik aurrera erabiltzeko kanonak ezartzekoa.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

2010eko ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Araua, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian 2010eko uztailaren 1etik aurrera erabiltzeko kanonak ezartzekoa.

BOG 16 Ekaina 2010

BOPV 13 Urria 2010

Ikusi Ebazpena [GIPUZKOA], 2010eko ekainaren 23koa, Batzar Nagusietako Lehendakari-Tzarena, honako Arau Hau Baliozkotzeko Erabakia argitaratzeko agintzen duena: 4/2010 Foru Dekretu Araua, 2010eko ekainaren 15ekoa, AP-1 eta AP-8 Autobideak Gipuzkoako zatian 2010eko uztailaren 1etik aurrera erabiltzeko Kanonak Ezartzekoa («B.O.G.» uztailak 1).

2002ko urriaren 3ko 7/2002 Foru Arauaren bidez, bide azpiegiturak erabiltzeagatik Gipuzkoa osoan eskatzekoa den kanona sortu eta arautu zen, «Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA» foru sozietate publikoak bide azpiegituretan egingo dituen jarduerak finantzatzeko, hain zuzen.

Epai hori kontuan hartuz, Gipuzkoan AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeko kanonak, eta aplika daitezkeen deskontuak, 2009ko maiatzaren 19ko 3/2009 Foru Dekretu Arauaren bidez araututa daude, eta AP-8 eta AP-1 autobideetako Gipuzkoako zatiko kanonak eta deskontuak aldatzeari buruzko 3. artikuluan honakoa ezartzen du: «Foru dekretu arau honetako kanonak eta deskontuak indarrean egongo dira Foru Arau mailako xedapen baten bidez espresuki aldatzen ez diren bitartean».

Ekainerako aurreikusi da Donostiako bigarren ingurabideko obrak (1-AU-15/1990) amaitzea, egungo Donostiako saihesbidearen funtzioak egingo duena; beraz, AP-8 Bizkaiko Golkoko autobideak bigarren ingurabidean izango du jarraipena eta, ondorioz, AP-8 izena hartuko du, Bilbo-Behobia ardatzaren jarraipen gisa.

Errepide berriaren ustiapena Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA foru sozietate publikoari dagokionez, erabilpen kanona zehaztu behar da.

Horretarako, foru sozietate publikoak txosten bat prestatu du, eta bertan proposatzen du sistema irekian (Zarauzko enborra, Zarauzko ekialdea, Orio, Oiartzun, Irungo enborra eta Irungo mendebaldea) kilometroko indarrean dagoen tarifa handitzea, gaur egun kanonean sartu gabe dauden kilometro berriak sartuta. Eragin horren erdia Zarauzko enborrean, Zarauzko ekialdean eta Orion aplikatuko litzateke, eta beste erdia Irungo enborrean, Irungo mendebaldean eta Oiartzunen.

Gaur egun AP-1 eta AP-8 autobidean ibilgailu arinen erabiltzaileei hilabetean zenbat eta bidaia gehiago egin deskontu handiagoak aplikatzen zaizkie, eskakizun batzuk betetzen badituzte; hala, tarifa horiekin jarraituz, Donostiako bigarren ingurabidearekin zerikusia duten hainbat ibilbidetako erabiltzaileentzat murrizketa gehigarriak ezartzen dira, ingurabideari lotutako ordainlekuen langen artean 24 orduko epean joan-etorriko bidaia eginez gero. Horrela, 3. artikuluan aurreikusitako itzulketa egingo zaie deskontu planean sartuta dauden erabiltzaileei 24 orduko epean joan-etorria egiten badute kanonaren ordainleku beretik igaroz.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zerga %18ra igoko denez 2010eko uztailaren 1etik aurrera, indarrean dauden kanonaren zenbatekoak aldatu egin behar dira, zerga handitze hori foru arauaren maila duen baliabide baten bidez gehitzeko.

Foru Arauaren maila duen baliabide arauemailearen bidez AP-1 eta AP-8 autobideak erabiltzeagatik kanonaren zenbatekoak ezartzea premiazkoa denez eta ezin denez atzeratu, zati berriak irekitzear daudenez eta balio erantsiaren gaineko zergaren tasa handitzear dagoenez, 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoak, 14. artikuluan emandako aukera erabili behar da. Artikulu horren arabera, behar larri eta apartekoek eraginda, Diputatuen Kontseiluak behin-behineko arau xedapenak eman ahal izango ditu, bere eskumen esklusiboen esparruan; xedapen bereziok Foru Dekretu-Arauak izango dira eta Batzar Nagusietan eztabaidatu eta osorik bozkatu behar dira berehala, argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan berariaz adierazi behar baitute Foru Dekretu-Araua berretsi ala indargabetzen duten.

Foru dekretu arau honek, beraz, berehala ezarri nahi ditu AP-1 eta AP-8 autobideak erabiltzeko kanonaren zenbatekoak, maila egokia duen xedapen baten bidez, nahiz eta baliabide arauemailea Batzar Nagusietan tramitatu beharko den, Gipuzkoan ezarri beharreko errepideen kudeaketa sistema aztertzeko xedez Bide Azpiegituretako Batzordean eratutako ponentziak ateratzen dituen ondorioen arabera.

Hori guztia kontuan hartuta, 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoak, 14. artikuluan emandako baimena erabiliz, Bide Azpiegituretako foru diputatuak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau,

XEDATZEN DUT

1. artikulua. AP-1 eta AP-8 autobideen zatietarako kanonak.

Hauek dira AP-8 eta AP-1 autobideen Gipuzkoako zatiak erabiltzeko kanonaren zenbatekoak (BEZa barne) 2010eko uztailaren 1etik aurrera:

AP-8 AUTOBIDEA

SISTEMA ITXIKO BIDEZATIAK

EibarMaltzaga ( (1) )ElgoibarItziarZestoa-ZumaiaZarautzDonostia (Zarautz barrera)
Gipuzkoa muga – BizkaiaArinak0,450,451,011,802,363,204,88
Astun.10,730,731,683,154,165,688,62
Astun.20,820,822,033,704,866,7110,07
EibarArinak

0,170,731,532,022,934,59
Astun.10,231,182,703,605,187,99
Astun.20,281,393,194,176,159,44
Maltzaga ( (1) )Arinak

0,621,401,862,824,42
Astun.11,012,533,435,007,84
Astun.21,162,843,995,869,25
ElgoibarArinak

1,011,452,423,97
Astun.11,682,644,337,16
Astun.22,033,014,998,28
ItziarArinak0,850,731,533,19
Astun.11,451,122,765,58
Astun.21,751,283,306,53
Zestoa-ZumaiaArinak

1,072,73
Astun.11,804,79
Astun.22,215,50

AP-8 AUTOBIDEA

SISTEMA IREKIKO BIDE ZATIAK

Donostia mendebaldea OiartzunKatea mendebaldea Behobia
ZarautzArinak1,72

Astun.1 3,11

Astun.2 3,52

OrioArinak1,35

Astun.1 2,43

Astun.2 2,75

Donostia ekialdea Arinak

0,991,381,95
Astun.1 1,642,383,39
Astun.2 1,902,834,04
OiartzunArinak

1,381,95
Astun.1 2,383,39
Astun.22,834,04
Katea (Irun)Arinak

0,73
Astun.1 1,24
Astun.2 1,39

AP-1 AUTOBIDEA

SISTEMA ITXIKO BIDE ZATIAK

Bergara IparraBergara HegoaArrasateEskoriatzaAraba muga
MaltzagaArinak0,961,451,862,874,29
Astun.1 1,582,583,204,937,40
Astun.2 1,902,963,765,788,67
Bergara hegoaArinak

0,561,512,94
Astun.1 0,912,595,06
Astun.2 1,063,045,93
ArrasateArinak

1,062,48
Astun.1 1,824,28
Astun.2 2,135,02
EskoriatzaArinak

1,49
Astun.1 2,56
Astun.2 3,00

* Maltzagako datuak, ibilbide mistoetan AP-1 eta AP-8 autobideetako kanona zehazteko ematen dira soilik.

Ezarri den kanona aplikatzeko, ibilgailuen sailkapena honako hau da:

  • - 1. kategoria: Arinak:
    • a) Motozikletak, sidekarrarekin edo gabe.
    • b) Turismoak, atoirik gabe.
    • c) Turismoak atoiarekin, ardatzetan gurpil bikirik gabe.
    • d) Furgoiak eta furgonetak, 2 ardatz eta 4 gurpil dituztenak.
  • - 2. kategoria: Astunak (I):
    • a) Turismoak, 2 ardatz eta 4 gurpilekoak, gurpil bikiko ardatz bat duen atoiarekin.
    • b) Furgoiak eta furgonetak, 2 ardatz eta 4 gurpilekoak, gurpil bikiko ardatz bat duen atoiarekin.
    • c) Kamioiak eta autobusak, 2 ardatzekoak, ardatz bakarreko atoiarekin edo gabe.
    • d) Kamioiak eta autobusak, 3 ardatzekoak.
  • - 3. kategoria: Astunak (II):
    • a) Turismoak, 2 ardatz eta 4 gurpilekoak, 2 ardatz edo gehiagoko atoiarekin eta gutxienez gurpil bikiko ardatz batekin.
    • b) Furgoiak eta furgonetak, 2 ardatz eta 4 gurpilekoak, 2 ardatz edo gehiagoko atoiarekin eta gutxienez gurpil bikiko ardatz batekin.
    • c) Kamioiak eta autobusak, atoiarekin edo gabe, guztira 4 ardatz edo gehiago dituztenak.
Ikusi, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2011. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 4/2010 Foru Arauaren [GIPUZKOA] Zortzigarren Xedapen Gehigarria («G.A.O.» abenduak 28).

2. artikulua. AP-1 eta AP-8 autobideetako Gipuzkoako zatietan aplikatu beharreko deskontuak.

1. AP-8 eta AP-1 autobideen Gipuzkoako zatietan deskontuak aplikatuko zaizkie baldintza hauek betetzen dituzten gipuzkoar egoiliarrei: Pertsona fisikoa izatea, ibilgailu arina erabiltzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoan AP-1 eta AP-8 autobideen ohiko erabiltzailea izatea, zerga betebeharretan Gipuzkoako Foru Ogasunarekin egunean egotea eta Bidegi Gipuzkoako Azpiegitura Agentzia SAk eskatutako baldintza eta ordainketa moduak erabiltzea.

Egindako bidaia kopuruaren arabera deskontu hauek aplikatuko dira:

  • - %25eko deskontua hil bakoitzeko lehenengotik zortzigarrenera bitarteko bidaien diru zenbateko osoaren gainean, hilean gutxienez bost bidaia baino gehiago eginez gero.
  • - %55eko deskontua hil bakoitzeko bederatzigarrenetik hogeigarrenera bitarteko bidaien diru zenbateko osoaren gainean.
  • - %75eko deskontua hil bakoitzeko hogeita batgarrenetik aurrera egindako bidaien diru zenbateko osoaren gainean.

Deskontu horiek aplikatzeko, bidaia kopurua honela kontatuko da:

  • - Bidaia gisa kontatuko dira Bidegi SAk identifikatzeko eta ordaintzeko ezarri duen dispositibo telematikoa erabiliz, AP-8 nahiz AP-1 autobideen Gipuzkoako zatietan barrena egindako joan-etorriak.
  • - AP-8 autobidean hasi eta AP-1 autobidean amaitzen direnak (edo alderantziz), bidaia bakartzat hartuko dira.
  • - Kobratzen den unea bidaiaren amaieratzat hartuko da.
  • - Bidaiak, hurrenkera kronologikoaren arabera kontatuko dira.
  • - Deskontuak hilabeteka aplikatuko zaizkio identifikatzeko eta ordaintzeko dispositibo telematikoa (TAG) duen pertsona fisiko bakoitzari, eta TAG dispositibo bakarrarekin egindako bidaiak hartuko dira kontuan; pertsona fisiko batek bat baino gehiago edukiz gero, azkena erabilitakoarekin egindakoak.

2. Foru dekretu arau honetan aurreikusitako deskontuak aplikatzeko eskubidea izateko, Bidegi Gipuzkoako Azpiegitura Agentzia SAk zerbitzu hau garatzeko lankide izango dituen banketxe edo aurrezki kutxetara joan beharko du AP-8 eta AP-1 autobideen erabiltzaileak eta honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatu beharko du:

  • 1.- Diru etxe horietan kontu korrontea edukitzea.
  • 2.- Gipuzkoako herri bateko erroldatze agiria aurkeztea.
  • 3.- Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko agiria aurkeztea.
  • 4.- Bidegi SAk identifikatu eta ordaintzeko ezarri duen dispositibo telematikoa (TAG) erabiltzea.

3. artikulua. Murrizketa gehigarriak AP-8 eta AP-1 autobideetako deskontuen planari atxikitako erabiltzaileentzat.

AP-8 eta AP-1 autobideetako deskontu planari atxikitako erabiltzaileei hilaren bukaeran 0,37 euroko murrizketa aplikatuko zaie 24 orduko epean sistema irekiko ordainleku beretik segidan egindako bidaia bakoitzarengatik (Irungo Kateakoan izan ezik).

Murrizketa 24 orduko tartean egindako joan-etorriko bidaia bakoitzari aplikatuko zaio eta deskontuak kalkulatu baino lehen egingo da, betiere honako baldintzak betetzen badira:

  • 1. AP-8 eta AP-1 autobideetako deskontu planari atxikitako ohiko erabiltzailea izatea, hau da, 2008ko abenduren 23ko 86/2008 Foru Dekretuko bigarren artikuluko bigarren atalean zehaztutakoa.
  • 2. Jarraian aipatzen diren ordainlekuen artean, 24 orduko epean, joaneko bidaia bat eta itzulerako beste bat egitea ordainleku beretik, tarteko beste batetik igaro gabe.
  • 3. Murrizketa aplikatzeko balio duten ordainlekuak honako hauek dira: Behobia (Irungo langa), Irungo mendebaldea, Oiartzun, Orio, Zarautz eta tratamendu berezia duen Zarauzko langa.
  • 4. Tratamendu berezia Zarauzko langatik mendebalderantz edo sistema itxirantz doazenek dute. Bidaia horiei murrizketa aplikatu ahal izateko, Zarauzko langako ordainlekutik joaneko bidaia bat eta itzulerako beste bat egin behar da, eta gutxienez kobratzen den bidaia bat eta beste sarrera bat sistema itxiko tarteko ordainleku batetik edo gehiagotatik.

3 bis artikulua. Hileko gehieneko gastua Deskontu Planari atxikitako erabiltzaileentzat.

Dena dela, AP-1 eta AP-8 autobideetako Deskontu Planari atxikitako erabiltzaileek hilero ordaindu beharreko zenbatekoa ezin izango da izan 25,64 euro baino handiagoa, behin dagozkion deskontu eta beherapen gehigarriak aplikatu eta gero.

Zenbateko horretatik gorako gastua erabiltzaileari itzuliko zaio gainditu den hilabetea pasatakoan

3 Bis artikulua, azaroaren 14ko 8/2012 Foru Arauaren [GIPUZKOA] artikulu bakarrak sartutakoa, aldatzen duena 2010eko ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Araua [GIPUZKOA], AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian 2010eko uztailaren 1etik aurrera erabiltzeko kanonak ezartzekoa («G.A.O» azaroak 22) .Indarreangotasuna: 2012/12/01

4. artikulua. AP-1 eta AP-8 autobideetako Gipuzkoako zatiko kanonak, deskontuak eta murrizketak aldatzea.

Foru dekretu arau honetako kanonak, deskontuak eta murrizketak indarrean egongo dira Foru Arau mailako xedapen baten bidez espresuki aldatzen ez diren bitartean.

Xedapen indargabetzailea

Indarrik gabe geratu dira foru dekretu arau honek jasotakoaren aurka doazen maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Amaierako xedapena

Foru dekretu arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

(1)

Maltzagako datuak, ibilbide mistoetan AP-1 eta AP-8 autobideetako kanona zehazteko ematen dira soilik.

Ikus Testua