Iraupen bertsioak
BOG 31 Abendua 2008
Gizarte Politikako Departamentuaren helburu nagusietako bat da ezgaitasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek beren etxeetan bizitzen jarraitzea, eta horretarako beharrezkoa da zaintzarako oinarrizko beharrak eta autonomia pertsonalerako edo bizimodu independenterako dituztenak bermatzea.
Horretara datoz foru dekretu honetan arautzen diren Etxean programako laguntzak, egoera horretan daudenei eskuragarri jarri nahi baitizkie gizartean beste herritarren antzera moldatzeko zailtasunak arinduko dizkieten bitartekoak.
Azken urteotan, ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako banakako laguntzak arautzen dituen 2004ko otsailaren 24ko 11/04 Foru Dekretuan araututa zeuden honelako laguntzak. Araudi horri dagokionez, Etxean programatik kanpo gelditzen dira itundu gabeko zentroetako arretarako diru laguntzak, egokiagoa delako Gizarte Politikako Departamentuaren beste arau batzuen barruan horiek sartzea.
Era berena, kontuan hartu behar da geroztik indarrean sartu direla Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Araua eta berori garatzeko Erregelamendua onartzen duen 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretua. Araudi hori aplikagarria da, bai foru dekretu honetan jasotzen diren diru laguntzentzat, bai honetan bertan jasotzen diren produktu lagungarrientzat. Azken horiek «laguntza berreskuragarri « bezala kalifikatuta daude, erabiltzaileei produktu batzuk erabiltzeko eskubidea ematen baitzaie eta produktu horiek «eskuratu edo kontratatzeko helburu bakarra hirugarren pertsonen esku jartzea « izan delako, Diru laguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak 2.3 artikuluko bigarren paragrafoan dioen bezala (gero 24/2008 Foru Dekretuaren 3. artikuluan garatua).
Bestalde, 3/2007 Foru Arauaren 20.3.c) artikuluari dagokionez, zuzenean emango diren laguntzak dira programa honetan aurreikusten diren baliabideak, aintzat hartuta arrazoi sozialengatik ematen direla eta bokazio unibertsala dutela, baldintzak betetzen dituzten guztientzat direnez. Hala, bada, laguntza hauek emateko ez dago deialdirik egin beharrik: Eskaerak edonoiz aurkez daitezke, arau hauek indarrean dauden bitartean.
Horri dagokionez, foru arau horren 27.2 artikuluak dioenari jarraituz, diru laguntzak zehazterik ez dagoen jende kopuru bati zuzentzen zaizkionean, Diputatuen Kontseiluak foru dekretuz erabaki behar ditu diru laguntza jakin horiek emateko arau bereziak. Hain zuzen horretara dator foru dekretu hau; beraz, foru dekretu honen bitartez, arlo honetako laguntzen oraindainoko araudia aipatu diren arau aldaketetara egokitzen da, eta araudi berria Etxean deritzan programaren barnean ezartzen da.
Hori guztia dela eta, Gizarte Politikako foru diputatuak proposatuta, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Xedea.
Foru dekretu honetan Etxean programako banakako diru laguntzak eta produktu lagungarriak ematea arautzen da, ezgaitasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen eguneroko bizitzako jardueretarako autonomia pertsonala eta gizarteratzea bultzatzeko ematen direnak.
Foru dekretu honen ondorioetarako, norbait ezgaitasun edo mendekotasun egoeran dagoela joko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskumendunen batek indarrean dagoen araudian ezarritako baremoak aplikatuz halakotzat jo badu.
2. artikulua. Diru laguntza izan dezaketen laguntzen definizioa eta tipologia.
Diru laguntza izan dezaketen laguntzen definizioa eta tipologia honako hau da:
Foru dekretu honen ondorioetarako, hauek dira produktu lagungarriak (oraindaino «laguntza teknikoak» zeritzenak): «pertsonaren urritasunak, jarduteko mugak edo parte-hartzeko murrizpenak prebenitzeko, konpentsatzeko, kontrolatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko berariaz egina edo merkatuan eskuragarria den edozein produktu, gailuak, ekipoak, tresnak, teknologia eta softwarea barne».
Produktuen sailkapena, betetzen duten eginkizuna irizpidetzat hartuta, honako hau da:
Bestalde, laguntza hauek berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke:
Produktu lagungarri berreskuragarriak dira pertsona batek baino gehiagok, batak bestearen ondoren, erabil ditzaketenak, toki batetik bestera eramateko garraio kostua besterik ordaindu gabe.
Produktu lagungarri berreskuraezinak dira, produktuaren izaeragatik beragatik, pertsona batengandik beste batengana eskualdatu ezin direnak, eta horregatik erabiltzaile bakar batentzat balio dutenak (edo bat baino gehiagorentzat aldi berean). Etxeak egokitzeko obra zibilak eta produktu lagungarri berreskuragarriak erabili ahal izateko obrak ere produktu lagungarri berreskuraezintzat hartuko dira.
Etxean programaren bitartez finantzatuko diren produktu lagungarrien katalogoa foru dekretu honen 2. eranskinean jasota dago.
3. artikulua. Laguntzak eskuratzeko bete beharreko eskakizunak.
Etxean programara bil daitezke segidan aipatzen diren eskakizunak betetzen dituzten pertsona ezgaituak edo mendekotasun egoeran daudenak:
4. artikulua. Onuradunen diru ekarpena.
1. Bizimodu independentearen aldeko programak finantzatzeko diru laguntzen eskatzaileei, beren ahalmen ekonomikoa zenbatekoa den, hainbestean murriztuko zaie laguntzaren zenbatekoa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legeak ezarritako prestazio ekonomikoak arautzen dituen Diputatuen Kontseiluaren erabakiari jarraikiz.
2. Foru dekretu honen 2. eranskinaren arabera produktu lagungarriak eskuratzeko eta obrak egiteko onuradunak diru ekarpenik egin behar badu, finantzaketan onuradunaren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuko da, 3. eranskineko baremoari jarraituz.
5. artikulua. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
1. Laguntza eskaerak egin ditzakete, edo pertsona interesatuek zuzenean, edo haien ordezkari direla legezko edozein bidetatik kreditatzen dutenek. Nolanahi ere, bai eskaera, bai dagokion espedientea, laguntza mota bakoitzerako eskakizunak betetzen dituen pertsona ezgaituaren edo mendekotasun egoeran dagoenaren izenean egingo dira.
2. Eskaerak eredu normalizatuan aurkeztu beharko dira interesatua bizi den udalerriko gizarte zerbitzuetan. Udaleko gizarte zerbitzuek aztertuko dute foru dekretu honetan Etxean programako laguntzak eskuratzeko 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizun orokorrak eta 1. eta 2. eranskinetan ezarrita dauden eskakizun espezifikoak betetzen diren. Udal zerbitzu horiek Gizarte Politikako Departamentura bidaliko dituzte eskaerak, eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriekin batera, baldin egiaztapen hori aipatu den departamentuan jasota ez badago.
Etxean programaren inguruko informazioa Gizarte Politikako Departamentuaren web orrian eta norberaren udaleko gizarte zerbitzuetan egongo da.
3. Eskaera egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko ordurako Gizarte Politikako Departamentuaren esku dauden dokumentuak, hala xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak 35.f) artikuluan. Halakoetan, eskaera orrian adierazi beharko da zein egunetan eta organotan edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentuak, edo zein organok eta noiz egin zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira prozedura hura bukatu zenetik. Dokumentazio hori eskuratzeko modurik ez badu, Gizarte Politikako Departamentuak eskatzaileari eska diezaioke dokumentua aurkezteko edo, bestela, dokumentu horren bidez egiaztatzen diren eskakizunak beste bitarteko batzuk erabiliz egiazta ditzala.
4. Eskaera orriak edo harekin aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datu guztiak ez baditu, akatsen bat badu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio aurkez dezala falta den informazioa edo zuzen dezala antzemandako akatsa hamar eguneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, hala xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, 71.1 artikuluan eta 42.1 artikuluan.
5. Laguntzen berezitasuna eta unibertsaltasuna dela eta -eskakizunak betetzen dituzten pertsona guztientzat baitira-, ez da beharrezkoa laguntzak emateko deialdirik egitea, eta eskaerak edonoiz aurkez daitezke, betiere arau hauek indarrean diren bitartean.
6. artikulua. Laguntzak emateko prozedura.
1. Foru dekretu honen 5. artikuluko 5. atalean adierazitakoak kontuan hartuta, laguntzak emateko prozedura esleipen zuzena izango da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak 20.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2. Produktu lagungarriak emateko eta horien erabilera lagatzeko baldintza bereziak:
7. artikulua. Produktu lagungarri berreskuragarriak.
1. Gizarte Politikako Departamentuak honela ebatzi ahal izango ditu produktu lagungarri berreskuragarrien eskaerak:
Kasu batean zein bestean aparatua erabili beharreko aldia amaitzean itzultzeko konpromisoa eskatuko zaio.
2. Produktu lagungarri berreskuragarriei dagokienez:
8. artikulua. Finantzazioa.
Etxean programan sartzen diren diru laguntzak eta produktu lagungarriak eskuratzea finantzatu, eskaera egiten den urteko Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan xede horietarako izendatutako kredituen kontura finantzatuko dira, urtean zehar kreditu horiek gehitu daitezkeela kontuan hartuta. Aurrekoa gorabehera, ekitaldi ekonomikoa amaitutakoan, izapidetzen hasi eta amaitzeke badago diru laguntza jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituen eskaerarik, edo aurrekontu baliabideak agortu direla-eta onartu ezin izan denik, eskaera horrek hurrengo urteko aurrekontuen kontura jaso dezake diru laguntza, betiere aurrekontuetan nahikoa baliabide baldin badago.
9. artikulua. Prozedura antolatu eta izapidetzeko organo eskuduna.
Prozedura izapidetuko duen organoa Gizarte Politikako Departamentuko Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua izango da, eta horrek ofizioz burutuko ditu ebazpen proposamena egiteko aintzat hartu behar diren datuak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko beharrezkoak dituen jarduketa guztiak.
10. artikulua. Ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Gizarte Politikako Departamentuko zuzendaritza nagusi eskudunak erabakiko du eskatutako prestazioa eman ala ukatu.
2. Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera udaleko gizarte zerbitzuetan aurkeztu den egunetik kontatzen hasita. Epea bukatu eta ez bada ebazpenik berariaz jakinarazi, interesatuek eskaera ezetsi zaiela ulertu beharko dute.
11. artikulua. Diru laguntzen justifikazioa.
1. Gizarte Politikako Departamentuak laguntzaren justifikazioa jaso ondoren tramitatuko du laguntza ordaintzeko espedientea.
2. Laguntzaren justifikazio gisa, onuradunak laguntzaren oinarri izandako arrazoia eta gastuak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar du; zehazki, gutxienez, hau:
3. Produktu lagungarrietarako laguntzak justifikatzeko epea, emanez geroztik hasita, hiru hilabete izango da. Epe horretan ez bada justifikatu, laguntza emateko erabakia atzera botako da eta, diru laguntza jaso bada, itzuli egin beharko da.
12. artikulua. Diru laguntzaren likidazioa.
1. Hasieran aurkeztutako gastuen aurrekontua baino gastu handiagoak egiaztatzeak ez du emango eskubiderik, inola ere, onartutako diru laguntza baino handiago bat jasotzeko.
2. Diru laguntzaren justifikazio gisa jasotako dokumentazioa aztertuta, zerbaitengatik ikusten baldin bada ordaindutakoa baino laguntza txikiagoa dagokiola edo laguntza atzera bota behar dela, eta ondorioz laguntza zati bat edo osoa itzuli behar duela, orduan, laguntza jakin horren likidazio ebazpena emango da justifikazioa aurkezteko epea amaitu ondorengo bi hilabeteen barruan, eta, dirurik itzuli behar izanez gero, horretarako bi hilabete emanez.
13. artikulua. Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.
1. Onuradunek laguntzak onartzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritako betebeharrak onartzea dakar.
2. Zehazki, onuradunek betebehar hauek dituzte:
3. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik izango aparatu horiek erabiltzetik etor daitezkeen istripuetan; erabiltzailearena izango da aparatu horien erabilpenari dagokion erantzukizun guztia.
14. artikulua. Laguntzen bateragarritasun eta bateraezintasunak.
1. Gizarteratze programetan sartzeko edo jarraitzeko diru laguntzak bateraezinak dira xede bereko beste edozein laguntzarekin.
2. Bizimodu independentea errazteko diru laguntzak bateraezinak dira 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legeak jasotzen dituen edozein egoitza zerbitzuren erabilpenarekin eta zerbitzuari lotutako prestazioekin, salbu eta Gizarte Politikako Departamentuaren baimenarekin egindako aldi bateko egoitza egonaldiekin.
Prestazio hauek bateragarriak dira abenduaren 14ko 39/2006 Legean araututa dauden gainerako laguntza guztiekin.
3. Produktu lagungarriak eskuratzeko edo etxebizitza moldatzeko diru laguntzak bateragarriak dira eskatzaileak xede bererako lortzen duen beste edozeinekin, baldin eta erabiltzaileak horretarako jasotako laguntzen batura ez bada eskuratutako produktuaren edo egindako obraren kostu osoa baino handiagoa.
4. Egoitza zerbitzu iraunkorren erabiltzaileek eska dezakete gurpil aulkiak lagatzea, baita komunikaziorako, informaziorako eta seinaleetarako diru laguntzak ere. Ibilgailua norberak gidatzeko modura egokitzeko edo erosteko laguntzak ere eska ditzakete, lanerako edo ikasketetarako beharrezkoa badute.
5. Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzak bateraezinak dira edozein instituzio publikok pertsona horrentzat emandako etxebizitza egokitu bat erabiltzearekin.
6. Ez da emango diru laguntzarik ez produktu lagungarririk, zuzenean beste erakunde publiko batzuen eskumenekoak badira, edo erantzukizuna aseguru etxe, entitate edo hirugarrenen batena bada.
15. artikulua. Baldintzak ez betetzea eta itzulketak.
1. Onuradunak ez baditu betetzen foru dekretu honetan eta aplikagarri diren beste arauetan ezarritako baldintzak, ondorio hauek etorriko zaizkio:
2. Zehazki, artikulu honi dagokionez, baldintzak ez betetzea izango da:
XEDAPEN IRAGANKORRA
Ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako banakako laguntzak arautzen dituen 2004ko otsailaren 24ko 11/04 Foru Dekretuaren babesean onuradun izaera aitortua dutenek, halaxe izaten jarraituko dute foru dekretu hau indarrean sartzen denean ere.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, bereziki, ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako banakako laguntzak arautzen dituen 2004ko otsailaren 24ko 11/04 Foru Dekretua.
AMAIERAKO LEHEN XEDAPENA
Ahalmena ematen zaio Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuari foru dekretu hau aplikatu eta betetzeko behar diren egintza guztiak agindu ditzan.
AMAIERAKO BIGARREN XEDAPENA
Laguntzak foru dekretu honen bidez araututa egongo dira; horrez gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, eta hori garatzeko Erregelamendua onartzen duen 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak, ezarritakoa aplikatuko da.
AMAIERAKO HIRUGARREN XEDAPENA
Foru dekretu hau 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
3. artikuluko a) puntuan ezarrita dauden eskakizun orokorrez gainera, eskakizun espezifiko hauek ere bete behar dira:
Higikortasunari eta garraio gastuei buruzko baremoa (HGG). Minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 1971/99 Errege Dekretuak garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko ezartzen duen baremoa.
Ikusmen urria = Bi begietako bakoitzean urrutiko ikusmen zolitasun zuzendua 0,3 edo txikiagoa izatea edo 20.ş-tik beherako ikus eremua edukitzea.
Ikusmen urrirako laguntzen egokitasun txostena = Eskatutako laguntza teknikoa eskatzailearen ezgaitasunerako egokia dela azaltzen duen txostena, ikusmen urriaren ondorioetan artatzen duen erakunde ofizialak emana.
50 dB baino gehiagoko entzumen binauralaren galera = Entzumen galeraren kalkulua 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 1A eranskinaren 13. kapituluan ezarri bezala egingo da. Espezialistaren txosten medikoa, audiometria barne duena, beharko da egiaztatzeko.
1 Kontzeptu hauetan bilduta dauden zatikako lanek beren banakako gehieneko prezioa ezarrita daukate.
Baremo hau aplikatuko da foru dekretu honen 2. artikuluko B atalean eta 2. eranskinean, autonomia pertsonala errazteko diru laguntzak emateko eta produktu lagungarriak (laguntza teknikoak) lagatzeko garaian, erabiltzaileak ekarpena egitea aurreikusita badago.
Oro har, eskatzailearen beraren eta ezkontide edo bikotekidearen diru sarrerak, eta ekonomikoki eskatzailearen menpe dauden aurreko edo ondorengoak hartuko dira kontuan. Adingabeen kasuan, ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko, adingabearekin bizi den haren legezko ordezkaria hartuko da eskatzailetzat.
Hala ere, hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzen kasuan, bizikidetza unitatean eskatzailearekin bizi diren hirugarren mailarainoko ahaide guztiak kontuan hartuko dira, odolekoak zein ezkontza bidezkoak, eta haien guztien diru sarreren batura hartuko da diru sarreratzat.
Ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko diru sarrerak honela kalkulatuko dira:
LAGUNTZAREN KALKULUA DIRU SARREREN ARABERA EGITEKO TAULA
| Sarreren goi muga | Laguntzaren portzentajea | ||||
| Lanbide arteko gutxieneko soldata | Lagun bakarra | 2 lagun | 3 lagun | 4 lagun | 5 lagun |
| %150 | %100 | ||||
| %170 | %90 | ||||
| %190 | %80 | ||||
| %210 | %70 | %100 | |||
| %230 | %60 | %90 | |||
| %250 | %50 | %80 | |||
| %270 | %40 | %70 | %100 | ||
| %290 | %30 | %60 | %90 | ||
| %310 | %20 | %50 | %80 | ||
| %330 | %10 | %40 | %70 | %100 | |
| %350 | %0 | %30 | %60 | %90 | |
| %370 | %20 | %50 | %80 | ||
| %390 | %10 | %40 | %70 | %100 | |
| %410 | %0 | %30 | %60 | %90 | |
| %430 | %20 | %50 | %80 | ||
| %450 | %10 | %40 | %70 | ||
| %470 | %0 | %30 | %60 | ||
| %490 | %20 | %50 | |||
| %510 | %10 | %40 | |||
| %530 | %0 | %30 | |||
| %550 | %20 | ||||
| %570 | %10 | ||||
| %590 | %0 | ||||