3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ALTZOKO UDALA

«Egonaldi turistikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala»; hasierako onespena.

Altzoko Osoko Bilkurak, 2026ko irailaren 20an eginiko bilkuran, gehiengo absolutu legalaren aldeko botoekin, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, «Egonaldi turistikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala» onartu zen behin behingo izaeran.

Hartutako aldaketen erabakia jendaurrean jartzen da, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko Iragarki Taulan iragarkiak jarriz, guzti hori ondoko arauei jarraituz:

a)    Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udal bulegoa.

b)    Aztertzeko eta kasua balitz erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita eta bulego orduetan.

c)    Erreklamatzeko legitimatuta daudenak: Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluak aipatzen dituenak.

d)    Aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorra.

e)    Erreklamazioa aurkeztu behar zaion Organoa: Udal Osoko Bilkura.

Informazio honen arauzko epea inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe bukatuko balitz, hartu diren erabakiak behin betirako onartutzat joko dira, erabaki berri bat hartu behar izan gabe.

Altzo, 2026ko irailaren 22a.—Xabier Olano Jauregi, alkatea.   
                (6185)