3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak.

Alkatetzaren Dekretuz, 2026ko irailaren 1ean, 2026ko aisialdiko begirale edo zuzendari ikasketak egin dituztenentzako dirulaguntza kopuruak behin betikoz onartu ziren.

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

—Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.

Epea: Bi hilabete, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2026ko irailaren 1a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.    (5819)

IKUSIRIK

Alkateak 2026ko ekainaren 2ko Dekretuz, 2025-2026 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzako dirulaguntzen oinarriak onartu zituen. 

Aipatutako oinarriak 2026ko ekainaren 17an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira hemeretzi eskaera jaso ziren.

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, Saileko teknikariaren txostena kontuan hartuta, uztailaren 28ko bilkuran, ebazpen proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Abuztuaren 6an argitaratu zen proposamena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Kontuan harturik:

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

— Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

— Usurbilgo Udalaren 2025-27 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2025/12/04).

— Dirulaguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2026/06/17).

ERABAKI DUT

Lehena: Aisialdiko ikastaroak egin izanagatik dirulaguntza-zenbateko hauek onartzea:

Eskatzailea                                                                                                          Dirulaguntza (€)

Rodriguez Agra Naia                                                            215,00

Arrizabalaga Pikabea, Eire                                                  225,00

Rekondo Atxega Axular                                                        225,00

Etxeberria Matxain Nora                                                      225,00

Roura Martinez Pablo                                                          225,00

Aranzazistroki Macazaga Sara                                            225,00

Aranzazistroki Macazaga Maitane                                      225,00

Borda Beristain Olatz                                                           225,00

Pagola Agorreta Nora                                                           225,00

Saez de Urabain Torregaray Zihara                                    225,00

Agirre Soto Manex                                                                225,00

Mutiloa Vidal Inge                                                                225,00

Sanchez Lobo Nadeth                                                         225,00

Barrondo Iparraguirre June                                                 225,00

Zabaleta Iturrioz Eneko                                                       237,50

Goiatxe Orbegozo Malen                                                     225,00

Alkorta Errasti Enaitz                                                           225,00

Manterola Muguruza Irati                                                    225,00

Erostarbe Arostegi Ainhoa                                                   225,00

GUZTIRA                                                                            4.277,50

Bigarrena: Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1 4400 481 326 00 01 2026 (A 560-2026).

Hirugarrena: Onuradunek 2028ko uztailaren 31 baino lehen helarazi beharko diote Udalari titulua eskuratu izanaren agiria. Berau aurkeztu ezean dirulaguntza osorik itzuli beharko dute.

Laugarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena: Kontuhartzaileari erabakiaren berri ematea, ordainketak egiteko.