USURBILGO UDALA
Euskara ikasteko dirulaguntzak (2025-2026 ikasturtea)
Alkatetzaren dekretuz, 2026ko irailaren 1ean, euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza-kopuruak behin betiko onartu ziren.
Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.
—Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Epea: Hilabete bat, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.
Non: Alkatetzara jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.
Epea: Bi hilabete, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.
c) Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:
Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.
Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.
Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.
Usurbil, 2026ko irailaren 1a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (5818)
IKUSIRIK
Alkateak 2026ko ekainaren 2ko dekretuz, 2025-2026 ikasturtean euskara ikasi dutenei dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak onartu zituen.
Aipatutako oinarriak 2026ko ekainaren 17an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira 36 eskaera jaso ziren.
Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, Saileko teknikariaren txostena kontuan hartuta, uztailaren 28ko bilkuran, ebazpen-proposamena egin zuen, eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.
Abuztuaren 6an argitaratu zen proposamena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Epea amaitu ondoren, administrazioak akats material bat hauteman du: okerra da 2 eskatzaileri onartu zaien diru-kopurua. Batetik, Nagore Mujika Zabalak 525 euro ordaindu zituela aurkeztu zuen, eta onartu zaion kopurua 99 eurokoa da. Bestetik, berriz, Jorge Miguel Fernandes Raminhos eskatzaileak 162 euro ordaindu zituen, eta 99 euro onartu zaizkio. Oinarrien 9. artikuluaren arabera, beste eskatzaileek bezala (600 euro baino gehiago ordaindu dituztenek izan ezik) ordaindutako kopuru bera jaso behar dute.
Akats materiala agerian geratzen da dirulaguntzen guztizko zenbatekoa egiaztatuta: eskatzaile guztiei onartu zaizkien diru-kopuruak batuta, ez da bat etortzen proposamenean adierazitako 15.782,87 euroko zenbatekoarekin. Bi eskatzaileei dagozkien kopuru zuzenak kontuan hartuta, ordea, guztizko zenbatekoa 15.782,87 eurokoa da.
Transkripzio-akatsa izan da, jatorrizko kopuruak jasotzen dituen Excel dokumentutik txostenera datuak pasatzeko prozesuan gertatutakoa.
Kontuan harturik:
—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.
—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).
—Usurbilgo Udalaren 2025-27 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2025/12/04).
—2025-2026 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzen oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2026/06/17).
—39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta bereziki 109.2. artikulua, zeinaren arabera, administrazio publikoek, edozein unetan, ofizioz edo interesdunek hala eskatuta, beren egintzetan dauden akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak zuzendu ahal baitituzte.
ERABAKI DUT
Lehenengoa: 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, abuztuaren 6an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ebazpen-proposamenean jasotako bi zenbatekoetan antzemandako akats materiala ofizioz zuzentzea: Nagore Mujika Zabala eta Jorge Miguel Fernandes Raminhos eskatzaileei dagozkien dirulaguntzen zenbatekoak 525 euro eta 162 euro izatea, hurrenez hurren.
Alegia,
—Hau jartzen zuen tokian:
Eskatzailea Dirulaguntza (€)
Nagore Mujika Zabala 99,00
Jorge Miguel Fernandes Raminhos 99,00
—Honakoa jartzea:
Eskatzailea Dirulaguntza (€)
Nagore Mujika Zabala 525,00
Jorge Miguel Fernandes Raminhos 162,00
Bigarrena: Horrenbestez, behin akats materiala zuzenduta, euskara-ikastaroak egin izanagatik dirulaguntza-zenbateko hauek onartzea:
Eskatzailea Dirulaguntza (€)
Olatz Tolosa Salsamendi 379,00
Aixa Lopez Alkorta 600,00
Pablo Roura Martinez 600,00
Oihane Castro Martinez 198,00
Enara Lizaso Matxain 461,00
Frederic Thierry Allaire 536,00
Laura Hernandez Fernandez 162,00
Nuria Hernandez Fernandez 271,00
Erlantz Moreno Sixto 600,00
Maddi Orbegozo Landa 379,00
Veronica Garcia Sanchez 530,00
Jon Gallego Garcia 600,00
Mireia Palacios Rodriguez 600,00
Uxue Zaldua Olarra 600,00
Ibai Marcos Huici 600,00
Maria Jose Sixto Mendez 600,00
Sheila Duran Blanco 600,00
Adrian Mejias Pleguezuelos 162,00
Judit Perez Lamela 162,00
Inmaculada Sarasola Sarasola 600,00
Presentacion Eguileta Arribillaga 600,00
Danna Danyeli Portilla Ocampo 162,00
Maria Jose Fernandez Enriquez 165,00
Aimar Artetxe Barrera 305,87
Eukene Uli Unsain 600,00
Antonio Mangas Trigo 600,00
Marene Ibarreta Marcutegui 600,00
Alazne Irazabalbeitia Fariña 600,00
Carola Silvina Giraudo Olaviaga 600,00
Birna Lizeth Cruz Rodriguez 162,00
Shahbaz Manahil 162,00
Nagore Mujika Zabala 525,00
Jorge Miguel Fernandes Raminhos 162,00
Alai Lopetegui Estevez 99,00
Malen Arregi Altuna 600,00
Oihan Errekondo Altuna 600,00
GUZTIRA 15.782,87
Hirugarrena: Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.4200.480.335.00.01 2026 (A 573 2026).
Laugarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena: Kontu-hartzaileari erabakiaren berri ematea, ordainketak egiteko.