ANDOAINGO UDALA
2027 urterako Udal Egutegia osatzeko argazki lehiaketa arautzen duen oinarri orokorrak. BDNS (identif.): 920877.
Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/920877).
Andoaingo Alkateak, 2026ko utzailaren 21ean, ebazpenaren bidez, honako erabakia hauek hartu zituen:
—Onestea, 2027 urterako Udal Egutegia osatzeko argazki lehiaketa arautzen duen oinarri orokorrak, honen eranskin gisa doan.
Finantzaketa: 1.800,00 €, 1 0100.480.920.00.01.2026 (279) aurrekontu-aplikazioaren kontura.
Eskabideak aurkezteko epea eta lekua: 2026ko urriaren 1etik 31era, udal web orrian prest dagoen eskaera beteta.
—Deialdi hau eta bere oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko Ohol digitalean eta www.andoain.eus web orrian argitaratzea.
Bide administratiboan behin betikoa den erabaki honen aurka jo daiteke, Donostian dagoen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian administrazioarekiko auzi-helegitea jarriz bi hilabeteko epean, iragarki hau argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hala ere, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-helegitearen aurretik, partikularrek berraztertze-ko helegitea aurkeztu ahal izango dute, Udal Alkatearen aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Helegitea aurkezten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean jakinarazpenik jaso ez bada, gaitzetsi egin dela ulertuko da.
Berraztertzeko helegitearen berariazko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da Donostiako Epaitegian, jakinarazpena jaso edo argitaratzen den egunaren biharamunetik 2 hilabeteko epean, eta ebazpena isilbidezkoa bada, berriz, berraztertzeko helegitea aurkeztu den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 7 hilabeteko epean.
Hautazko berraztertzeko helegitea aurkeztuz gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-helegiterik aurkeztu, berraztertzekoa berariaz edo isilbidez ebatzi bitartean.
ERANSKINA
Aurrekontua gauzatzeko oinarrien esparruan, Andoaingo Udalak Andoaingo 2027 urterako udal egutegia osatzeko argazki-lehiaketarako dirulaguntzak arautzen dituen oinarri orokorrak onartzea proposatzen du.
Kontuan hartu dira Andoaingo Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 27ko 1500/2026 Ebazpenaren bidez onartua (1. lerroa, Idazkaritza Artxiboa), eta Andoaingo Udalaren Dirulaguntzen Udal Ordenantza, 2014ko maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua eta geroago aldatu eta 2022ko martxoaren 22an argitaratua.
1. artikulua. Dirulaguntzaren xedea.
Oinarri hauen helburua Andoaingo 2027 urterako udal egutegia osatzeko argazki lehiaketarako dirulaguntzak arautzea da.
2. artikulua. Eskumena duen organoa.
Deialdia Andoaingo Alkatearen ebazpenaren bidez onartuko du eta deialdiaren zabalpena eta argitalpena bermatuko ditu. Instrukzioa Udal Artxiboari dagokio, eta lehiaketaren emaitzaren erresoluzioa, epaimahaia bildu ondoren, Allkateari dagokio ere bai.
3. artikulua. Araudia.
Laguntzen emakidak nahiz dirulaguntza emailearen eta onuradunen arteko lege harremanak oinarri hauen arabera eta dirulatuntzak ematerakoan indarrean dagoen Andoaingo Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 27ko 1500/2026 Ebazpenaren bidez onartua (1. lerroa, Idazkaritza Artxiboa), eta Andoaingo Udalaren Dirulaguntzen Udal Ordenantza, 2014ko maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua eta geroago aldatu eta 2022ko martxoaren 22an argitaratua.
Deialdi honetan aintzat hartu ez diren kontu guztietarako, dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak eta 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.
4. artikulua. Onuradunak.
Dirulaguntza jasotzeko onuradunak, lehiakideak, 16 urtetik gorakoak eta Andoainen bizi direnak izan beharko dira, eta gehienez 3 irudi aurkeztu ahal izango dituzte pertsona bakoitzeko.
5. artikulua. Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntza funts propioekin finantziatuko da, 1 0100.480.920.00.01.2026 partidaren kargura (279 kodea) 1.800 eurotan, eta egutegiaren hilabetea irudiztatzen duen argazkiaren argitalpenean zehaztuko da, eta 150 euro Salkini atxikitako dendetan gastatzeko bonuetan, saritutako argazki bakoitzeko. Sariak pertsona bakoitzeko sari bakarrera mugatuko dira.
6. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
Lehiakideek deialdian proposatutako gaiarekin lotutako irudiak aurkeztuko dituzte, aurtengoa «Lau urtaroak Andoainen» izango dena. Ez da onartuko inolako indarkeria-mezurik, ez politikarik, ez sexu-bereizkeria edo arraza-bereizkeria sustatzen duen adierazpenik. Argazkiek argitaragabeak izan behar dute. Argazki bat aukeratuz gero, bertan agertzen diren pertsonak identifika badaitezke, pertsona horien berariazko baimena aurkeztu beharko da egutegian argitaratzeko.
Dirulaguntzen onuradunek, beti ere, Andoaingo Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2014ko martxoaren 27an onartutako Dirulaguntzak ematea arautzeko Udal Ordenantzaren 12. eta 21. artikuluetan jasotakoak bete beharko dituzte, eta, horietaz gain, Foru Ogasun, Gizarte Segurantza eta Andoaingo udalaren zergak eta ordainkizunak egunean izango ditu.
Lege horren 39/2015 Legearen 28. artikuluan eta 2016/679 (EB) Erregelamenduko 6.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, Andoaingo Udalak zuzenean kontsultatuko du, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat, Nisae elkarreragingarritasun-nodoaren bidez Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan, eskatzailea Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren aurrean bere betebeharren ordainketan egunean dagoela. Halaber, hala balegokio, eta interes-dunak horren aurka egiten ez badu, Eusko Jaurlaritzan familia ugari titulua eta Gipuzkoako Foru Ogasunean aurreko ekitaldiko errenta-aitorpena.
2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21 artikuluarekin bat etorriz, eskatzileak bere datuak kotsultatzearen aurka egin ahal izango du, aurka egiteko arrazoiak adieraziz; eta kasu horretan, udalak dagokion agiria aurkeztera behartu ahal izango du.
7. artikulua. Eskaera.
Lehiakideek Udalaren web orrian dagoen eskabidea bete beharko dute.
8. artikulua. Aurkezteko epea.
Eskabideak 2026ko urriak 1etik 31ra bitarteko epearen barruan aurkeztu daitezke.
9. artikulua. Dokumentazioa.
Eskaerarekin batera, gehienez 3 irudi aurkeztu beharko dira, argazkien formatu honi jarraituz: bereizmen handiko artxibo digitala: formatu horizontala, 2-10 MB gutxienez, zabalera 4.350 px altuera 2.900 px. 300 ppp-ko bereizmena. Adobe RGB, JPG formatua.
10. artikulua. Emateko prozedura eta baloratzeko irizpideak.
Alkatearen ebazpenaren bidez epaimahaia bost pertsonak osatuko dute: Kultura Batzordeko bi kidek, argazkigintzarekin edo artearen munduarekin zerikusia duten bi pertsonak, eta Udal Artxiboko arduradunak, edo hark eskuordetzen duenak, instruktore bezala ariko dena.
Argazkiak aukeratzeko garaian kontutan izango dira gaiarekin egokitasuna, originaltasuna eta kalitatea, eta dagokion hilabetearekin lotura, besteak beste.
Erabakia deialdiaren 2026ko azaroaren 15a baino lehen jakinaraziko da. Egutegirako 12 argazki aukeratzen ez badira, epaimahaiak beretzat gordetzen du beharrezkoak direnak hornitzeko ahalmena.
Hautatutako 12 argazkiak Andoaingo Udalaren jabetzakoak izango dira.
Andoain, 2026ko uztailaren 22a.—Andoni Alvarez Lete, alkatea. (5033)