ZUMAIAKO UDALA
«Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1/12.2 gauzatze unitateko 1.3 lursaila eta 1.8.3 azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko Hitzarmenari behin betiko onarpena».
2025eko urriaren 2ko Ezohiko Osoko Bilkuran ondorengo akordioa aho batez onartu zela:
Lehena. 2025eko abuztuaren 5ean, Patxi Igartua Zendoiak aurkeztutako alegazioak ez onartzea, etxebizitza egokituen kupoan parte hartzeko zehaztutako baldintzak legeak ezarritakoak direlako. Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1./12.2. gauzatze unitateko 1.3. lursaila eta 1.8.3. azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako oinarriek mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzako legeak ezarritako erreserba jasotzen dute eta etxebizitza egokitu horien onuradun izateko zehaztutako baldintzak ere araudiak finkatzen dituenak dira; ondorioz, mugikortasun urri iraunkorra duten pertsona ezinduei edo mugikortasun urri iraunkorra duen pertsona ezinduren bat beren kontura guraso-ahal edo tutoretzaren bidez duten pertsonei soilik esleitu ahal izango zaizkie etxebizitza horiek.
Bigarrena. Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1/12.2 gauzatze unitateko 1.3 lursaila eta 1.8.3 azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko Hitzarmenari behin betiko onarpena ematea, I. eranskinean jasotako taula txertatuz.
Hirugarrena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Zumaiako Udaleko web orrian eta iragarki taulan argitaratzea Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1/12.2 gauzatze unitateko 1.3 lursaila eta 1.8.3 azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko Hitzarmenaren testu osoa.
Laugarrena. Alkateari ahalmena ematea Sukia S.L-rekin Hitzarmena eta beharrezkoak diren dokumentu guztiak sinatzeko, bai eta hartutako erabakia gauzatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak gauzatzeko ere.
Bosgarrena. Interesdunei akordio honen berri ematea.
Zumaiako Udalaren eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko Lankidetza Hitzarmena, etxebizitza eskatzaileen udal erregistroa sortzen duena Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1./12.2. gauzatze unitateko 1.3. lursaila eta 1.8.3. azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen esleipen prozedura arautuz.
BILDUTA
Alde batetik, Iñaki Ostolaza jauna/andrea, Zumaiako Udaleko alkatea.
Bestetik, Aitziber Suquia Irastorza adinez nagusia (helbidea: Lugaritz pasealekua 21, Donostia; NAN: .......................
JARDUTEN DUTE
Alkatea jauna, Zumaiako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkion eskumenak baliatuz.
Aitziber Suquia Irastorza Construcciones Sukia Eraikuntzak SL enpresaren izenean eta haren ordezkari gisa jarduten du. Enpresaren egoitza soziala Donostian dago (Lugaritz pasealekua 21), eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (1185 Liburukia, 215 Folioa, SS-3.683 Orria, 10. Inskripzioa; IFZ: B20040598). 2000ko urriaren 25ean, Donostiako notario Diego María Granados Asensio jaunaren aurrean 3.561 protokolo-zenbakiarekin emandako ahalordetze-eskrituraren arabera, egintza honetarako ahalmena dauka.
Alderdiek elkarri aitortzen diote legezko gaitasun nahikoa dutela Hitzarmen hau formalizatzeko, eta, horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE
Lehenengoa. Construcciones Sukia Eraikuntzak S.L, gaur egun, Babes Ofizialeko 52 etxebizitza eraiki daitezkeen Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1./12.2. gauzatze unitateko 1.3. lursaila eta 1.8.3. azpi lursailaren jabea da.
52 etxebizitza horietako 6 etxebizitza (logela bakarrekoak) Udalak eskuratuko ditu Babes Ofizialeko etxebizitzen araudiak ezartzen duen prezioan bere parke publikoa alokairuko etxebizitzaz hornitzeko helburuari erantzuteko.
Horrez gain, eraikinaren beheko solairua Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara atxikitako erabilerara bideratuko da. Bertan 6 etxebizitza eta hainbat espazio komun eraikiko dira. Etxebizitza horiek eta espazio komun horiek Sukia SL-k Zumaiako Udalari utziko dizkio.
Bigarrena. Construcciones Sukia Eraikuntzak, SL-k interesa du etxebizitza horien esleipendunak hautatzeko zozketa horretarako berariaz sortutako etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistro baten bidez egiteko, udalaren tutoretzapean, etxebizitza horiek eraikitzen hasteko izapideak bultzatze aldera.
Hirugarrena. Zumaiako Udala prest dago Construcciones Sukia Eraikuntzak, SL enpresaren eskariari erantzuteko. Izan ere, Babes Ofizialeko etxebizitzen eraikuntzak helburu sozialari erantzunten dio, onuragarria izanik Herritarrentzat Udala izatea zozketa tutelatuko duena.
Laugarrena. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroa eta Babes Ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurak arautzen dituen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren azken xedapenak ahalmena ematen die udalei Babes Ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurak arautzeko, baldin eta udalekiko hitzarmenen edo akordioen eraginpean badaude sustapenok.
Bosgarrena. Bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute hitzarmen hau formalizatzea, lankidetza gauzatzeko baldintzak ezartzeko.
Horiek horrela, bi aldeek, ados jarrita eta bakoitzak bere eskumen guztiak betez, hitzarmen hau egin dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Egintza honetan, Construcciones Sukia Eraikuntzak, SL merkataritza-sozietateak, bere ordezkariaren bitartez, bere gain hartzen du, udalaren tutoretzapean, Zumaiako Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1./12.2. gauzatze unitateko 1.3. lursaila eta 1.8.3. azpi lursaila partzeletan eraikitzen diren Babes Ofizialeko etxebizitzak eta horiei atxikitako eranskinak esleitu aurretik zozketa egiteko behar diren ekintza guztiak sustatzeko eta egiteko erantzukizuna.
Bigarrena. Etxebizitzak eta eranskinak sustatzaile pribatuak eskualdatuko dizkie esleipendunei, jabetza-erregimenean.
Hirugarrena. Zozketa egiteak Zumaiako Udalari eragiten dizkion aparteko kostuak Construcciones Sukia Eraikuntzak, SLren kontura izango dira. Kostu horien artean, notarioak esku hartzearen kostua, hala badagokio, zozketa egiteko baliabide materialak eta hedabideetako iragarkiak daude.
Laugarrena. Eskatzaileen zerrendak eta ondorengo zozketa Oinarri hauen arabera egingo dira:
Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1./12.2. gauzatze unitateko 1.3. lursaila eta 1.8.3. azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako Oinarriak.
1. artikulua. Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1./12.2. gauzatze unitateko 1.3. lursaila eta 1.8.3. azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza, garajeak eta trastelekuak zozketatzeko eta esleitzeko baldintzak ezartzea.
Oinarri hauen bidez jarraian zehaztutako babes publikoko etxebizitzak eta horiei lotutako elementuak zozketatu eta esleitu ahal izango dira, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzeagatik esleipenean parte hartzeko onartutako eskatzaile guztien aukera-berdintasuna erabat errespetatuz.
ETXEBIZITZA EGOKITUAK/VIVIENDAS ADAPTADAS Solairua Planta Kop. Cantid. Logelak Habitaciones Komuna Baño m² 1 1 2 1 87,26 2 1 2 1 87,26 3 1 2 1 87,26 KUPO OROKORREKO ETXEBIZITZAK/VIVIENDAS DE CUPO GENERAL Solairua Planta 2 log. + kom. 1 2 hab. + 1 baño 2 log. + kom. 1 + aseo 1 2 hab. + 1 baño + 1 aseo 3 log. + kom. 1 + aseo 1 3 hab.+ 1 baño + 1 aseo Guztira Total 1 2 3 2 7 2 2 3 1 6 3 2 3 1 6 4 2 3 1 6 5 2 3 2 7 6 2 3 2 7 Atikoa/Ático 1 0 3 4 Guztira/Total 13 18 12 43
Etxebizitza guztiek izango dute garajea. Trastelekua 17 etxebizitzak dute. Lotura horien xehetasunak 9.2 artikuluan daude jasota.
2. artikulua. Jabetza-erregimena eta prezioa.
Babes publikoko etxebizitzak araubide orokorreko Babes Ofizialeko etxebizitzen kalifikazio iraunkorra izango dute. Etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak jabetza-erregimenean eskualdatuko dira.
Babes ofizialeko etxebizitzen, horien garajeen eta haiei lotutako trastelekuen salmenta-prezioa araubide orokorreko BOEei aplikatzekoa zaien prezioa izango da gehienez, aplikatzekoa den araudi autonomikoaren arabera. Prezioei, dagokien BEZa aplikatuko zaie.
Era berean, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea lehenik eta behin Zumaiako Udalaren alde eta, modu subsidiarioan, EAEko Administrazio Orokorraren alde finkatuko da. Horren berri salerosketa-eskrituran jaso beharko da.
Indarrean den legedian ezarritako moduan gauzatuko da lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea.
Babes ofizialeko etxebizitzak esleipendunen ohiko bizileku iraunkor gisa erabili behar dira, salerosketa-eskritura formalizatu eta 6 hilabeteko epean.
3. artikulua. Zozketan parte hartzeko baldintzak.
a) Baldintza pertsonalak:
1. Adin nagusikoa edo adingabeko emantzipatua izatea.
2. Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eskaera behar den moduan aurkeztuta izatea, Zumaian erosketa erregimenean Babes Ofizialeko etxebizitza eskatzaile gisa, 2025ko irailaren 19an.
b) Erroldatze-baldintzak:
— Zumaiako udalerrian erroldatuta egotea, 2025eko irailaren 19aren aurreko azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez.
— Edo Zumaiako udalerrian erroldatuta egotea 2025eko irailaren 19aren aurreko gutxienez 2 urteetan eta etenik gabe.
Eskaeran titular bat baino gehiago badago, nahikoa da horietako batek erroldatzeari dagokion baldintza betetzea.
c) Baldintza ekonomikoak:
Araubide orokorreko Babes Ofizialeko etxebizitzak jabetzan eskuratzeko indarrean den legedian ezarritako baldintza ekonomikoak bete beharko dira, eta zehazki Agindua, 2022ko urriaren 11koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako agindu honetako hutsak: Agindua, 2022ko ekainaren 30ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak eta errentak eta zuzkidura-bizitokien kanona zehazteari buruzkoa, etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko urriaren 10eko 147/2023 Dekretuan jasotako aldaketekin.
Zehazki, urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dira, eta diru-sarrera horiek gehienez ere 45.022,57 €-koak izango dira, eta gutxienez 12.000.00 €-koak.
Mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonen kasuan edota adimen-desgaitasuna onartuta duten pertsonen kasuan, nahikoa izango da 3.000,00 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.
Diru-sarreren zenbatekoa egiaztatzeko, 2024ko ekitaldiko Pertsona fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutakoak hartuko dira kontuan.
d) Etxebizitza premia:
Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonetako batek ere ezin izango du etxebizitzarik eduki jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean.
Salbuespeneko kasuak ondorengoak dira:
1. Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza baten jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamen-eskubidearen titularrak, edo bizikidetza-unitate bateko kide denak, baldin eta bertako pertsonaren bat Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean badago eta egoera hauetakoren batean badago:
1.a) Ez ditu betetzen Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, betiere bizigarritasun-gabeziak konpontzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada.
1.b) Bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko 15 metro koadrotik beherako azalera erabilgarria izatea. Ondorio horietarako, bizikidetza-unitatea honako hauek osatzen dutela joko da: etxebizitza jabetzan, azalera-eskubidean edo alokairuan eskuratuko duenak, haren ondorengoek eta haren tutoretzapeko pertsonek, gutxienez urtebete lehenagotik beren etxebizitzan erroldatutako aurrekoekin batera.
1.c) Banantze, dibortzio edo izatezko bikotea azkentzeko prozesu baten ondoren, erabilera esklusiboa beste ezkontideari edo bikotekideari esleitzea epai judizial irmo bidez, epai irmo bidez onartutako hitzarmen arauemaile bidez edo eskritura publiko bidez, banaketa edo dibortzio notarialaren kasuan.
2. Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute, halaber, 65 urtetik gorakoek edo mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonek edo mugikortasun urri iraunkorra duen seme edo alaba batekin bizi direnek, baldin eta etxebizitza baten jabeak, jabe soilak, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titularrak badira, edo bizikidetza-unitate bateko kideren bat titular horietako bat bada, eta etxebizitza horrek ez baditu betetzen irisgarritasunari buruzko arauak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasotzen dira) edo etxebizitza hori aipatutako arauak betetzen ez dituen eraikin batean badago.
3. Era berean, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute etxebizitza baten edo gehiagoren gehienez ere %50ean jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, edo bizikidetza-unitate bateko kideek, horietako bat haietako bat bada, baldin eta etxebizitzok jaraunspen, legatu edo dohaintza bidez eskuratu badira, partaidetza guztien merkatu-balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada, eta etxebizitza horietako ezein ohiko bizilekua ez bada.
4. Ezin izango dute bizitegi-sistema babestura jo etxebizitza baten baino gehiagoren jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, ezta bizikidetza-unitate bateko kideek ere, horietako bat haietako bat bada, nahiz eta horiek guztiak artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan adierazitako egoeraren batean egon.
5. Aitzitik, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute 1. apartatuan edo 2. apartatuan adierazitako egoeraren batean dagoen etxebizitza baten eta 3. apartatuan adierazitako egoeran dagoen beste etxebizitza baten edo batzuen jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular edo bizikidetza-unitate bateko kide direnek.
e) Bestelakoak:
Deialdi honetan esleituko diren etxebizitzen esleipendun izateko lege-gaitasunari buruzko baldintza orokorrez gain, beste baldintza batzuk bete beharko dira. Baldintza pertsonalak, behar ekonomikoaren ingurukoak eta ezintasunari buruzkoak Eusko Jaurlaritzako erregimen aplikagarrian definituta daude, eta bereziki honako legedia honi erreparatuko zaio:
— Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea.
— 2012ko urriaren 15ekoa Agindua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta Babes Ofizialeko etxebizi tzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa, 2012ko abenduaren 12ko Aginduak zuzendua.
— 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa.
f) Etxebizitza egokituen kupoan parte hartzeko baldintza berezituak:
Etxebizitza egokituen kupoan parte hartzeko ezinbestekoa izango da mugikortasun urri iraunkorra izatea.
Mugikortasun urri iraunkorra duela kontsideratuko da, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz, eskumena duen Foru Aldundi edo administrazioak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen badute.
Era berean, foru-aldundi edo administrazioak emandako ziurtagiriak portzentaietan adierazten badu mugikortasun urritasuna, 888/2022 Errege Dekretua hartuko da kontutan. Eta hala, mugikortasun urriko %25eko gutxieneko desgaitasuna izan beharko da.
4. artikulua. Esleitzeko modua.
Etxebizitzen esleipena notario-zozketa publiko bidez egingo da, behar bezala jakinaraziko den datan eta formatuan, eta horretarako izendatuko den notarioaren aurrean.
5. artikulua. Zozketan parte hartzeko izena emateko epea.
Zozketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 egunekoa izango da. Hala, eskaera honako bideren bat erabiliz aurkeztu beharko dira:
—Zumaiako Udalean, Foruen Plaza 1 zenbakian, aurrez-aurre (telf.: 943.865.157).
—Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez, telematikoki (www.zumaia.eus).
Eskabidea ezarritako epean aurkeztu ez duten pertsonek ezingo dute deialdian parte hartu, eta ez dira onartuak izango.
Eskabidea egiteko, zozketan parte hartzeko eredu ofiziala erabili beharko da, oinarri hauen 1. eranskin gisa jasotakoa; Udalaren web-orrian (www.zumaia.eus) egongo dena eskura.
6. artikulua. Baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Eskaerarekin batera halabeharrez erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da; horren bitartez, etxebizitza eskatzen duten pertsona edo bizikidetza-unitateko titular guztiek honako hau adieraziko dute:
a) Erregimen babestuko etxebizitza lortzeko indarreko araudiak xedatutako baldintzak betetzen dituztela.
b) Hala egiaztatzen duen dokumentazioa dutela.
c) Bizikidetza-unitate erreala, Etxebideren erregistroko informazioarekin bat datorrela eta zehatza dela.
Adierazpena zehatza ez bada edo faltsua bada, ez da eskaera onartuko. Egiaztatzeko dokumentazioa esleipenduna izanez gero aurkeztu beharko da, hain zuzen, kontratua ikus-onetsi baino lehen, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eskatzaileen udal erregistroan izena emateak ez du esan nahi eskatzaileari etxebizitza bat esleituko zaionik; aitzitik, zozketan eta, gerora, esleipen-prozesuan parte hartzeko eskubidea emango du. Zozketa- eta esleipen-prozeduraren esparruan eskatzai leek arduraz erantzun beharko dizkiete dokumentazioaren eskaera-errekerimendu guztiei, etxebizitza esleitze aldera baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Zehazki, dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.
7. artikulua. Behin-behineko zerrendak.
Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, zerrendak egingo dira. Berrikusketa horren arabera, onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak egingo dira, kupotan banatuta (1. kupoa: Etxebizitza egokituak/2. kupoa: Orokorra), eta, kasuan kasu, baztertzeko arrazoiak zein izan diren adierazita. Onartutakoen zerrendak honela egingo dira:
— Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gordetako etxebizitzak eskuratzeko aukera dutenak.
— Gainerako etxebizitzak eskuratzeko aukera dutenak.
Bi kupoetan, zerrendetan bertan zehaztuko da hiru kategoria hauetatik zeinetan dauden zerrendako pertsonak:
a) Pertsona bakar batek osatutako bizikidetza-unitatea: zenbaki bat.
b) Bi pertsonak osatutako bizikidetza-unitatea: bi zenbaki.
c) Hiru pertsonak edo gehiagok osatutako bizikidetza unitatea: hiru zenbaki.
Zozketarako kontutan hartuko diren bizikidetza-unitateko kideak Etxebideko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan jasotakoak izango dira. Etxebideko erregistroko kide kopurua errela baina handiago dela ikusten bada behin zozketa eginda, behin-behineko esleipena deuseztatzeko arrazoia izango da.
Zerrenda horiek Zumaiako udaletxeko iragarki-taulan eta web-orrian (www.zumaia.eus) erakutsiko dira, hamar egun baliodunetan.
Hamar eguneko epe horretan, baztertutako eskatzaileek erreklamazioa jarri ahal izango dute, uste badute erabaki hori ez dela arrazoizkoa edo justifikatua.
Erreklamazioa idatziz aurkeztu beharko dute Zumaiako Udalaren sarrera erregistroan, adierazitako arrazoiak frogatzeko oinarritzat jotzen dituzten agiriekin batera.
8. artikulua. Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak ebatzita, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak publikatuko dira Zumaiako udaletxeko iragarki taulan eta web-orrian (www.zumaia.eus).
Behin betiko zerrenda horiek onartzeko erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango dute hautagaiek, edo horrela badagokio, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Datu hauek adieraziko dira behin betiko zerrendetan:
— Etxebideko espedientea eta eskabidearen buruan agertzen denaren izen-abizenak.
— Zer kupotan parte hartzen duen.
— Erakundeak partaide bakoitzari zozketarako ausaz esleitutako zenbakia edo zenbakiak.
Eskatzaileak behin betiko zerrendetan onartu izanak berez ez du egiaztatzen partaideek oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenik. Etxebizitzak behin betiko esleitu aurretik egiaztatuko dira baldintza horiek.
9. artikulua. Zozketa eta etxebizitzak esleitzea.
9.1. Zozketa.
Partaideen behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera zozketa zer egunetan, ordutan eta tokitan izango den adieraziko da. Notarioaren aurrean egingo da zozketa hori, horretarako izendatutako lekuan.
Zozketa jarraibide hauen arabera gauzatuko da:
Lehenik eta behin, egokitutako etxebizitzen zozketa egingo da.
Zozketaren ekitaldi publikoan bertan, esleitu diren zenbakien arabera, ehunekoen, hamarrekoen eta unitateen zenbakiak txertatuko dira bakoitzari dagokion ontzian.
Lehenik eta behin, ehunekoen ontziko zenbaki bat aterako da, hamarrekoen ontzitik ondoren, eta, azkenik, unitateei dagokien zenbakia.
Esleitutako zenbakiak milakora iritsiko balira, milakoen zenbakiak eta dagokin ontzia gehituko dira gehituko dira.
Notario aurrean osatu den zenbaki hori izando da erreferentziazko zenbakia. Eta erreferentziazko zenbaki hori duen pertsona edo bizikidetza unitatea eta hurrengo bi zenbakiak dituzten pertsona edo bizikidetza unitateak izango dira behin-behineko esleipendunak.
Jarraian, egokitu gabeko etxebizitzen zozketa egingo da; prozedura berdina jarraituz.
Kasu honetan, erreferentziazko zenbakia duen eta zenbaki horren hurrengo 42 zenbakiak dituzten pertsonak edo bizikidetza unitateak izango dira behin-behineko esleipendunak.
Kupo bakoitzeko zozketan, bizikidetza-unitate baten zenbaki bat baino gehiago suertatu badira balizko esleipendun, lehengoaz gainerako besteak baztertu egingo dira eta behin-behineko esleipendun suertatutako azken zenbakiaren osteko zenbakiak izango dira baztertutako zenbakiak ordeztuko dituztenak.
Behin-behineko esleipendunen zerrendak, baita itxaron-zerrenda ere, Zumaiako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.zumaia.eus) argitaratuko dira.
9.2. Etxebizitzak esleitzea.
Hurrengo fase batean, egokitutako eta egokitu gabeko etxebizitzak esleituko dira, notario aurrean, publikoa izango ez den egintza batean, etxebizitzen logela kopurua bizikidetza-unitate bakoitzaren beharretara egokitzeko irizpidea aintzat hartuta, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Ondorioz, 43 behin-behineko esleipendunak bizikidetza unitateko kide kopuruaren arabera ordenatuko dira, handieneteik txikienera. Kide kopuru berdina den kasuetan, zozketan izandako lehentasun ordena errespetatuko da. Osatutako zerrenda hurrenkera hori, ondorengo etxebizitza zerrendari lotuko zaio:
Esleipen ordena Orden adj. Etxebizitza Vivienda Logelak N.ºdormitorios Azalera erabilgarria (m2) Superficie útil (m2) Garajea Garaje Trastelekua Trastero 1 ATIKO C / ÁTICO C 3 86,41 35 2 ATIKO A / ÁTICO A 3 85,09 25 3 ATIKO D / ÁTICO D 3 84,34 30 4 6.G / 6.ºG 3 84,97 5 5 5 5.G / 5.ºG 3 84,97 3 3 6 4.G / 4.ºG 3 84,97 1 1 7 6.H / 6.ºH 3 81,66 6 6 8 5.H / 5.ºH 3 81,66 4 4 9 4.H / 4.ºH 3 81,66 2 2 10 3.H / 3.ºH 3 81,66 45 15 11 2.H / 2.ºH 3 81,66 44 16 12 1.H / 1.ºH 3 81,66 43 17 13 6.E / 6.ºE 2 69,23 22 14 5.E / 5.ºE 2 69,23 17 15 4.E / 4.ºE 2 69,23 34 16 3.E / 3.ºE 2 69,23 29 17 2.E / 2.ºE 2 69,23 42 18 1.E / 1.ºE 2 69,23 37 19 6.A / 6.ºA 2 67,54 19 20 5.A / 5.ºA 2 67,54 14 21 4.A / 4.ºA 2 67,54 31 22 3.A / 3.ºA 2 67,54 26 23 2.A / 2.ºA 2 67,54 39 24 1.A / 1.ºA 2 67,54 18 25 6.D / 6.ºD 2 66,12 21 26 5.D / 5.ºD 2 66,12 16 27 4.D / 4.ºD 2 66,12 33 28 3.D / 3.ºD 2 66,12 28 29 2.D / 2.ºD 2 66,12 41 30 1.D / 1.ºD 2 66,12 36 31 6.C / 6.ºC 2 65,42 20 32 5.C / 5.ºC 2 65,42 15 33 4.C / 4.ºC 2 65,42 32 34 3.C / 3.ºC 2 65,42 27 35 2.C / 2.ºC 2 65,42 40 36 1.C / 1.ºC 2 65,42 46 14 37 6.F / 6.ºF 2 64,43 10 10 38 5.F / 5.ºF 2 64,43 47 13 39 4.F / 4.ºF 2 64,43 8 8 40 3.F / 3.ºF 2 64,43 7 7 41 2.F / 2.ºF 2 64,43 9 9 42 4.F / 1.ºF 2 64,43 38 43 ATIKO B / ÁTICO B 2 62,88 23
Hurrenkera hau horrela mantenduko da, plegu hauek onartu ostean proiektu definitiboan aldaketarik egongo balitz ere. Aldaketa horiek etxebizitzen metro karratu definitiboetan gorabeheraren bat eragin dezakete.
Bizikidetza-unitatearen premiei eta/edo arazo ekonomikoei erantzuteko, ezohiko kasuetan etxebizitza baten esleipendunari esleitu gabe gera litekeen logela gutxiagoko beste etxebizitza bat esleitu ahal izango zaio. Kasu horretan, hasieran esleitutako etxebizitza itxaron-zerrendari jarraituz esleituko da.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa izan ezik, inola ere ez da baimenduko etxebizitzak trukatzea.
Era berean, ezingo da etxebizitzarik esleitu araudi orokorraren arabera bizikidetza unitate bateko kide kopuruak behar duen gutxieneko metro karratuak ez baldin badituzte etxebizitza horiek.
Egokitutako etxebizitzen kupoari dagozkion etxebizitzak esleitzeari dagokionez, denek azalera berdina dutenez, zozketa hurrenkera hurrengo etxebizitza zerrendarekin erlazionatuko da.
Esleipen ordena Orden adj. Etxebizitza Vivienda Logelak N.º dormitorios Azalera erabilgarria (m²) Superficie util (m²) Garajea Garaje Trastelekua Trastero 1 3.G / 3.ºG 2 84,89 11 11 2 2.G / 2.ºG 2 84,89 12 12 3 1.G / 1.ºG 2 84,89 13
10. artikulua. Itxaron-zerrenda.
Zozketa bukatzen denean, eta egintza berean, zozketan parte hartu duten baina etxebizitzarik eskuratu ez duten pertsona edo bizikidetza-unitate guztien zerrenda bat egingo da, egokitutako azken zenbakitik aurrera.
Etxebizitza bat edo batzuk esleitu gabe gelditzen badira –izendatu ez direlako edo uko egin zaielako–, Sustatzaileak itxarote zerrendako hurrengo pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleituko dizkie, zerrenda horren hurrenkera zorrozki jarraituta.
11. artikulua Jakinarazpena.
Zozketan behin-behineko esleipendun izan direnei zuzenean jakinaraziko die Udalak behin-behineko esleipena, eta hala balegokie, derrigorrez bete beharrekoak diren eta aurrez egiaztatu ez dituzten baldintzei buruzko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaie.
Hamar eguneko epea izango dute horretarako. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonek etxebizitzari uko egiten diotela ulertuko da, eta ondorioz, dagokion itxaron-zerrendako hurrengo pertsonari emango zaio aukera.
Behin-behineko esleipendunak behin betiko bihurtuko dira beraien datu pertsonalak eta aurkeztutako dokumentazioa zuzenak direla eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatutakoan.
Horrelakorik gertatuko ez balitz; hau da, esleipendunak oinarrietan eta indarrean dagoen araudian eskatutako baldintzak betetzen ez dituela egiaztatuko balitz, pertsona edo bizikidetza-unitate horrek leku huts bat utziko du, eta itxaronzerrendako hurrenkera jarraituz beteko da.
12. artikulua. Salerosketa kontratuak formalizatzea.
Etxebizitzen esleipena formalizateko, salerosketa kontratu pribatua sinatu beharko da, zozketa egiten denetik 30 egun naturaleko epean (epe hori administrazio-baimen egokiak lortzearen araberakoa eta mendekoa izango da). Salerosketa kontratu horretan adieraziko da nola ordainduko den etxebizitzaren prezioaren ehuneko hogeia (%20,00) eta hari loturiko elementuen prezioaren ehuneko berrogeia (%40,00), salerosketaren eskritura publikoa entregatu baino lehen.
Esleipenduna salersoketa kontratua sinatzera agertzen ez bada, justifikatutako arrazoirik gabe, ondorio guztietarako esleitutako etxebizitzari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, sustatzaileak eskubidea izango du etxebizitza itxaron-zerrendako hurrengo pertsona edo bizikidetza-unitateari esleitzeko.
13. artikulua. Salerosketa kontratuak ikus-onestea.
Salerosketa kontratu pribatuak sinatu ondoren, Sustatzaileak Eusko Jaurlaritzan aurkeztu beharko ditu hark ikus-onetsi ditzan, pertsona edo bizikidetza-unitate esleipendunek Babes Ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiz.
14. artikulua. Salerosketaren eskritura.
Eusko Jaurlaritzak salerosketa kontratuak ikus-onetsi ondoren, Sustatzaileak pertsona eta bizikidetza-unitate esleipendunei modu egiaztagarrian jakinaraziko die, gutxienez hamar egun naturaleko epearekin, salerosketa kontratuaren eskritura publikoa zein egun eta ordutan izango de xede horretarako izendatzen den Euskadiko Elkargo Txit Prestuko notarioaren aurrean.
15. artikulua. Notario- eta erregistro-gastuak eta zerbitzuetako altak ordaintzea.
Salerosketa-kontratuak eta, dagokeinean, eskritura publikoak sortzen dituzten notario- eta erregistro-gastuak eta tributuak, legean ezarritakoaren arabera ordainduko dira.
Era berean, eroslearen kontura izango dira kontratu honen xede diren finketarako uraren, zaborraren, energia elektrikoaren, gasaren eta abarren zerbitzuetan altak eta krokadurak egitea.
16. artikulua. Uko egitea.
Esleipen-prozeduran egon diren berariazko eta isileko uko egite guztien berri eman beharko dio Zumaiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari Sustatzaileak.
Bizikidetza-unitatearen etxebizitza-beharrei erantzu ten dien etxebizitza bati uko egiteak 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 19. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu, Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan baja emateari dagokionez.
Esleitu ez direlako edo esleipendunek uko egin dietelako esleitu gabeko etxe bizi tza rik geldituko balitz, Sustatzaileak itxaron zerrendako hurrengo pertsona edo bizikide tza-unitateei esleituko dizkie, zerrenda horren hurrenkerari zorrotz jarraituta, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 68. artikuluan zehaztutakoarekin bat.
Itxaron-zerrenda agortzen bada edo iraungitzen bada, Sustatzaileak etxebizitza hutsak banan-banan esleitu ahalko dizkie indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo bizikidetza-unitateei, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 64. artikuluan ezarritakoarekin bat.
17. artikulua. Jurisdikzio eskuduna.
Oinarri hauetan jatorria duten auziak eta kontuak erabakitzeko jurisdikzio eskuduna Administrazioarekiko auziena izango da.
18. artikulua. Datuak babestea.
Datuak babestearen arloan indarreko araudiak xedatutakoari jarraikiz, Zumaiako Udala izango da datu pertsonalak tratatzearen arduraduna, etxebizitza eskatzaileen udal erregistroari dagokionean.
Datu pertsonalak udal etxebizitza babestua, tasatua eta alokairukoa kudeatzeko erabiliko dira, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legeak eta Euskadiko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak xedatutakoaren arabera.
Datuak etxebizitzaren arloan eskumena duten administrazio publikoei (hala nola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari), eta beren mendeko edo horiekin lotutako erakundeei lagatzeko aukera egongo da.
Halaber, esleipendunen datuak Sustatzaileari jakinaraziko zaizkio higiezinen esleipenak formalizatu eta salerosketak kudeatzeko.
Administrazio-izapideek dirauten bitartean kontserbatuko dira datuak, eta tratamenduaren ondoriozko erantzukizun juridikoak iraungitzen diren arte.
Interesdunek eskubidea dute datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzeko, baita tratamendua mugatu edo hari kontra egiteko ere. Xede horrez, idatzi bat bidali beharko dute Udaleko helbidera edo dbo@zumaia.eus helbide elektronikora. Era berean, informazio gehiago lor dezakete www.zumaia.eus webguneko gardentasunaren atarian. Azkenik, Datuak Babesteko Euskal Agentziaren babesa eskatu ahalko dute.
19. artikulua. Araubide juridikoa.
Oinarri hauetan berariaz aurreikusi ez diren egoera guztietan, ekainaren 18ko 3/2015 Legean, martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan eta babes publikoko etxebizitzei buruzko EAEko gainerako araudian araututakoa errespetatuko da.
Zumaia, 2025eko urriaren 9a.—Iñaki Ostolaza Esnal, alkatea. (7073)